Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Datorren astelehenean Sexuaz Zoratuta (badaukagu) ta HARRY POTTER ETA HERIOAREN ERLIKIAK 2.ZATIA emitituko dute, eta azken hau kuriositatez estreinaldia da!
Jakin dezazuen!
Bide batez esan nahi dizuet, JULIAN ERREGEA telesaila bikoizten hari dela Mixerren (Madagaskarreko Spin off-a), ta baita ere Botadun Katua, Shrek-eko pertsonaiaren filmea, suposatzen dut ekainean emitizeko edo...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Julian erregea eta katu botaduna gaur arratsaldean hasten dira ematen 15:30etan

egoninobi

Kodea Lyoko programaziotik kendu dute berriro atal guztiak emititu gabe... Oso ondo ETB! Jarraitu horrela! Geratzen diren ikusle apurrei adarra jotzen beti ere!

4. denboraldiko 6 atal emitituta susmatzekoa da jada osorik bikoiztuta dagoela. Hainbeste urteren ostean atal gehiago bikoiztea erabakitzen bada ez dira 6 bakarrik izaten (ala bai?) -.-

Aste Santua hastean programaziotik kendu zuten 4. denboraldia emisioan zela... Aste Santuaren ostean berriro bueltatu zen programaziora baina hutsetik hasita... Orain 2. denboraldiaren erditik zihoazela berriro kendu dute... Zein ote da hurrengo mugimendua? Itzuliko al da berriro telebistara?

Ikusleenganako itzelezko errespetu falta iruditzen zait. Eta are gehiago bikoizleenganakoa. Haien lana zaborraren pare tratatzen dute...

~ Lagunok! Ez galdu itxaropena! ~

Taichisan

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Maiatzaren 01a, 06:59:32
Julian erregea eta katu botaduna gaur arratsaldean hasten dira ematen 15:30etan

Atzo hartu neban kasualitatez, a zelako sorpresa!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Badaki inork zeintzu diren Zineuskadi atera dituen 30 DVDak (8 azpitituluekin)
Berria pasa den astean agertu zen egunkarietan bain Zineuskadi beraren weborrian ez dut ikusten ezer

Bestetik datorren astean Dragoi Bolaren DVD berria aterako dute

Ajubita

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Maiatzaren 07a, 07:58:05
Badaki inork zeintzu diren Zineuskadi atera dituen 30 DVDak (8 azpitituluekin)
Berria pasa den astean agertu zen egunkarietan bain Zineuskadi beraren weborrian ez dut ikusten ezer

Bestetik datorren astean Dragoi Bolaren DVD berria aterako dute
Linka

Artadi

Eskerrik asko! Gehienak badauzkagu, baina badira 2 edo 3 berriak: KOKO dragoi txikia, Marko Makako eta Pixkana pixkana; eta azpitituluekin filme pare bat ere.

Taichisan

Adi!
Datorren astelehenean lehengo ARRIYA emitituko dute (uste det hori badekogula) ta segidan atzerri estreinaldia, LINTERNA BERDEA (bai, DC COMICSeko pertsonaiaren filme pozoitzu hori XD).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Badirudi gutxi tardatu dutela ETB1ek bereak egiten. ZINEZ osteko pelikula Atzerritarrik jada 2 aste emititzen ez dutenak. Atzo gustiz paso, ez dakit ze emititu zuten baino EPG ta webgunean ezertxo ere ez, eta jakinda ondlino filme dexente daudela estreinatzeko zain (Ajea 3 adibidez).
Hau nire usteetan, esan nahi duena da, uda datorrenez gero, gustiz paso egiten dutela filme berririk emititzea, baita filme atzerritar bikoiztuak. Nahiago dute SOILIK, sektarioak izango balira bezela, Euskal zinema emititzea (Euskaraz BO nahiz bikoiztua) eta listo,... ta gero esango dute, oso "internazionalak" direla ta kakanahaste guzti horiek....
Itxura txarra hartzen diot honi adiskideok...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Zaharrak berri, alegia! Eta nik INVICTUS berriz emango ote zuten esperantzan nengoela... :threat:

Artadi

ETBkoek ezustean harrapau gure gaituzte bestebehin!!!
Grabatzaile guztiak bere postuetara!!

Gaur gabaz laburmetraien ostean filme BARRI bat aireratuko dabe inori ezer esan gabe.
Berandu baino lehen dauka izenburua eta Morgan Freeman tartean dago

burrundaie

Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 21:09:52
ETBkoek ezustean harrapau gure gaituzte bestebehin!!!
Grabatzaile guztiak bere postuetara!!

Gaur gabaz laburmetraien ostean filme BARRI bat aireratuko dabe inori ezer esan gabe.
Berandu baino lehen dauka izenburua eta Morgan Freeman tartean dago


Baita Jack Nicholson ere. Lasai, grabagailua dagoeneko hura grabatzeko moduan daukat, baita aurreko laburmetraiak ere! Oraingoan ez gatxiek ustekabean harrapau!!! :zaldi:

Artadi

2016ko Urriaren 22a, 08:21:26 #132 Azken aldaketa: 2016ko Urriaren 24a, 14:37:21 Artadi(e)k egina
Bizpairu DVD berri euskerazko soinu bandarekin:
-Tom txikia        ("Meñique" españolez)
-Noman iparraldekoa ("Norman del Norte" bilatu behar duzue)
-Paperezko hegazkinak  ("Aviones de papel" españolera jo behar hemen ere, bukatu ziren euskerazko karatulen jaulkipenak)
Tximinoen erresuma.  (Reino de los monos)  ere bai

Eta 3 aste barru Zipi Zaperen azken filmaren DVDa.
Ba da zeozer...




Taichisan

ADI GUZTIOK!!!!
Asteburu hontan, PATRI POSTARIA telesail mitikoa berremititzera dohazte!!
12:40 PATRI POSTARIA   - Patri Postariaren Eguberri magikoak
Baita ere DORAEMONen beste filme berri bat estreinatuko da igandean:
16:30 DORAEMON. URREZKO KAKALARDOAREN BILA
Inork harrapatu ahalko lituzke, nire TDTa aspaldi izorratuta zegok ta ezinezko zaukeat ezer grabatzerik..... U__U
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Mila esker abisuagatik Taichisan!

Patri Postaria EiTB Nahieran dago ikusgai. Hori al da benetan aspaldiko serie mitikoa? Ez dauka zahar kutsu handirik eta bikoizketak atzo bertan egina dirudi. Zerbait retroagoa espero nuen.

Doraemonen filma ere EiTB Nahieran jartzea espero dut. Ea zer-moduzko bikoizketa egin duten azken honekin. Azken urteotako Doraemonen bikoizketa penagarria izan da eta min handia egiten dit bihotzean. Euskaraz inoiz egin den bikoizketarik onena Doraemonekin izan dela esatera ausartuko nintzateke. Baina azken urteotan dena pikutara joan da. Kalitateak behera egin du nabarmen.