Antza denez DVD bertsioa ere ateratzeko asmoa dute, jendeak jeisteko asmoa badauka gutxienez. DVD5 bertsioak gaztelera, katalana eta japoniera izango ditu, eta DVD9 bertsioak gainontzekoak, euskara barne. 1. DVDa egingo dute, eta banaketa nola doan ikusita aurrera jarraitzea edo ez erabakiko dute. Horregatik, menuak itzuli egin behar dira eta esan diet honetan lagunduko diedala ze google translatorrek ez du maila nahikoa. Atalen izenburuak wikipediatik atera dute, eta
bertako titulu gidako bera dela ematen du (ondo daudela suposatzen dut), beraz, gainontzeko gauzatxoak bakarrik itzuli beharko ditut. Ikus dezazuen nola izango litzatekeen:
Ikusten duzuenez euskarazko menuak errepaso ederra behar du, baina zuen laguntza behar dut. Behin behineko itzulpena jarriko dizuet, eta gero ditudan zalantzak:
Gaztelera |
|
Euskara |
Capítulo 1, Capítulo 2... |
|
1. kapitulua, 2. kapitulua... / 1. atala, 2. atala... |
Parte A, Parte B |
|
A zatia, B zatia |
Parte 1 Vol. 1 |
|
1. zatia 1. alea |
Idiomas |
|
Hizkuntzak |
Ver todo |
|
Guztiak ikusi |
Especial - El réquiem del Detective |
|
Berezia - Detektibearen requiema |
Anuncio televisivo de la Shonen Sunday |
|
Shonen Sunday-aren telebista iragarkia |
Zalantzak ditut
Parte A, Parte B eta
Parte 1 Vol. 1 testuekin:
- Parte A, Parte B: kapituluetan nolabait bereizten dira zati hauek (narratzaileak zerbait dio, testuren bat agertzen da...) edo kortinillak bereizten dituen zatiak baino ez dira?
- Parte 1 Vol. 1: badago euskarazko DVD bildumarik horrelako edo antzeko ordenazioak egiten dituena? Entziklopedietan nola egiten zen? Mik ez baitaukat euskarazkorik...
Zuen iritziak espero ditut.