Fitxategiei izena aldatu banien Megarengatik izan zen, Copyrightdun zerbait dela ez identifikatzeko. Dena den ikusten dudanez berrizendapenarekin aukera txarra egin nuen.
Fitxategiei izenak lehengoratzeko "Advanced Renamer" izeneko programa erabiliko dugu, izenak blokean aldatzeko aukera eskaintzen baitu.
Jaitsi hemendik. Trasteatzea gomendatzen dizuet etorkizun batean zeuek ere erabil dezazuen.
Eman beharreko pausoak:
Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko orrian klikatu "Añadir" eta aukeratu Dragoi Bolaren bideo guztiak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DB.aren" fitxategia. Artxibo da berrizendatzeko pausoak dauzkana. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.
Dragoi Bola Z-n:1) Ezabatu "Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (000 - ETBko hasiera)" izeneko fitxategia, bideo hau errepikatuta baitago (oraintxe konturatu naiz); "Bolak Zeta - 000 - Opening frantziarra - [Euskal-Encodings]"rekin geratuko gara, bideo berdina baita baina honek Espainiako hizkuntza guztiak baitauzka.
2) Banatu bideoak bi karpetatan:
2.1) Batean seriea bakarrik geratu behar da, 1etik 291rako atalekin.
2.2) Bestean bideo gehigarriak geratuko dira: hasierako abestiak, amaierakoak, estrak...
3) Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko orrian klikatu "A�adir" eta aukeratu 2.1 puntuan sortutako karpetako 291 atalak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DBZ seriea.aren" fitxategia. Artxibo honek berrizendatzeko pauso guztiak dauzka ordenatuta. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.
4) 2.2 puntuko karpetako bideo gehigarriak modifikatzea falta da. Ez konplikatzeko, itxi eta zabaldu berriro programa. Oraindik 3. pausoko modifikazioaren pausoak egongo dira ezkerraldean. Ezabatu ezkerraldeko "Limpiar" botoian emanda. Orain eman berriro disketearen ondoko karpetaren botoian, eta aukeratu "Berrizendatu DBZko bideo gehigarriak.aren" fitxategia. Aukeratu "Renombrar archivos" orriko "A�adir" eta aukeratu 2.2 puntuan sortutako karpetako bideo gehigarriak. Prebisualizazioan ikus dezakezuen moduan honek pauso bakarra dauka, "Bolak Zeta" "Dragoi Bola Z"gatik aldatuko dugu. Eman berriro goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari eta izenak aldatuko ditu.
5) Seriea 2015-08-21 data baino lehen jaitsi duzuenontzako bakarrik: 85. atalak [v2]aren aurretik espazio bat dauka soberan, kendu eskuz.