Dragoi Bola Saga + Pelikulak [J-Downloader]

Sortzailea Aju, 2015ko Maiatzaren 12a, 00:10:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju


·SARRERA

Dragoi Bola saga, (ドラã,´ãƒ³ãƒœãƒ¼ãƒ« edo Doragon Bōru japonieraz, Dragon Ball ingelesez) Akira Toriyamak 1984 eta 1995 bitartean idatzi eta marrazturiko mangan (komiki japoniarra) oinarritutako telebista seriea da. Lehenengoz 1986ko otsailaren 26an emititu zen Japonian Fuji Tv telebista katean.

Dragoi Bolak Son Goku izeneko tximino isatsa duen mutil baten abenturak kontatzen ditu, bere haurtzarotik heldu bihurtzen den arte. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du.


·AURKIBIDEA

-Dragoi Bola Saga

  ·Dragoi Bola

  ·Dragoi Bola Z

  ·Dragoi Bola GT

-Dragoi Bola Kai (Dragoi Bola Z-ren bermasterizazioa)

-Dragoi Bola Pelikulak




DRAGOI BOLA SAGA



EZAUGARRI OROKORRAK:

Egoera: Bukatua

Iraupena: 23min eta 36 seg

Tamaina: 357MB

Audioak: Duala. Euskara eta Japoniera

Adin egokia: 7 Urte +

Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa zuzenean x264 codec-arekin konprimatua. LTDko ETB3 katetik hartutako audioa AC3rekin konprimatua. Zentsura dagoen sekuentzietan euskarazko azpitituluak dauzka.

Seriea jeisteko, esteka ireki eta DLC-ak jeitsi. Gero DLC horiek Jdownloaderarekin ireki. Jdownloader barruan ezkerreko botoiarekin karpeta hautatu eta "hasi deskargak" sakatu.






Urtea: 1984-1989
Kapituluak: 153
Esteka [MEGA]
Izena Aldatzeko Esteka             
             

Urtea: 1989-1996
Kapituluak: 291
Esteka [MEGA]
Izena Aldatzeko Esteka (Kapituluak)
Izena Aldatzeko Esteka (Intro eta Bukaerak)
       

Urtea: 1996-1997
Kapituluak: 64
Esteka [MEGA]
Izena Aldatzeko Esteka





ARTXIBOEN IZENAK ONDO JARTZEKO TUTORIALA:

[spoiler= Tutoriala]Fitxategiei izena aldatu banien Megarengatik izan zen, Copyrightdun zerbait dela ez identifikatzeko. Dena den ikusten dudanez berrizendapenarekin aukera txarra egin nuen.

Fitxategiei izenak lehengoratzeko "Advanced Renamer" izeneko programa erabiliko dugu, izenak blokean aldatzeko aukera eskaintzen baitu. Jaitsi hemendik. Trasteatzea gomendatzen dizuet etorkizun batean zeuek ere erabil dezazuen.

Eman beharreko pausoak:

Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko orrian klikatu "Añadir" eta aukeratu Dragoi Bolaren bideo guztiak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DB.aren" fitxategia. Artxibo da berrizendatzeko pausoak dauzkana. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.

Dragoi Bola Z-n:

1) Ezabatu "Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (000 - ETBko hasiera)" izeneko fitxategia, bideo hau errepikatuta baitago (oraintxe konturatu naiz); "Bolak Zeta - 000 - Opening frantziarra - [Euskal-Encodings]"rekin geratuko gara, bideo berdina baita baina honek Espainiako hizkuntza guztiak baitauzka.

2) Banatu bideoak bi karpetatan:
2.1) Batean seriea bakarrik geratu behar da, 1etik 291rako atalekin.
2.2) Bestean bideo gehigarriak geratuko dira: hasierako abestiak, amaierakoak, estrak...

3) Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko orrian klikatu "A�adir" eta aukeratu 2.1 puntuan sortutako karpetako 291 atalak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DBZ seriea.aren" fitxategia. Artxibo honek berrizendatzeko pauso guztiak dauzka ordenatuta. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.

4) 2.2 puntuko karpetako bideo gehigarriak modifikatzea falta da. Ez konplikatzeko, itxi eta zabaldu berriro programa. Oraindik 3. pausoko modifikazioaren pausoak egongo dira ezkerraldean. Ezabatu ezkerraldeko "Limpiar" botoian emanda. Orain eman berriro disketearen ondoko karpetaren botoian, eta aukeratu "Berrizendatu DBZko bideo gehigarriak.aren" fitxategia. Aukeratu "Renombrar archivos" orriko "A�adir" eta aukeratu 2.2 puntuan sortutako karpetako bideo gehigarriak. Prebisualizazioan ikus dezakezuen moduan honek pauso bakarra dauka, "Bolak Zeta" "Dragoi Bola Z"gatik aldatuko dugu. Eman berriro goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari eta izenak aldatuko ditu.

5) Seriea 2015-08-21 data baino lehen jaitsi duzuenontzako bakarrik: 85. atalak [v2]aren aurretik espazio bat dauka soberan, kendu eskuz.[/spoiler]






DRAGOI BOLA / Z / GT PELIKULAK



FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball
Pelikula kopurua: 25
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
  • Bideoa: Dragon Box japoniarreko bideoa zuzenean x264 codec-arekin konprimatua.
  • Audioa:
    • Dragoi Bola OVA 1-3 + Dragoi Bola Z OVA 1-9 + Dragoi Bola Z TV Special 1-2:
      • Euskara
      • Japoniera
    • Dragoi Bola OVA 4 + Dragoi Bola Z OVA 10-13 + Dragoi Bola GT OVA:
      • Gaztelera
      • Japoniera
    • Dragoi Bola Bereziak + Dragoi Bola Z OVA 2008 + Dragoi Bola Z OVA 2010 + Dragoi Bola Z Gaiden + Dragoi Bola Z TV Special 3:
      • Japoniera (Euskarazko azpitituluekin)

Arduraduna: Aju
Iraupena: 50 minutu inguru
Tamaina: 5 GB inguru
Adin egokia: 7 urte+

PELIKULAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

LINKA

ARTXIBOEN IZENAK ONDO JARTZEKO TUTORIALA

[spoiler]Hauek eskuz aldatu behar dira:

-"Bolak" dakarren lekuan jarri "Dragoi Bola".
-"Bolak Zeta" dakarren lekuan jarri "Dragoi Bola Z"
-"Bolak Gete" dakarren lekuan jarri "Dragoi Bola GT"[/spoiler]



DRAGOI BOLA Z KAI



FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dragon Ball Kai
Pelikula kopurua: 98
Egoera: Emititzen japonian
Nazionalitatea: Japonia


PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Bluraytik hartutako eta x264 codec-arekin konprimatutako bideoa, LTDko ETB3 katetik hartuta audioa. Zentsurarik gabe.
Arduraduna: Aju
Iraupena: 22:08
Tamaina: 700 MB inguru
Audioak: Duala. Lehen audioa euskara, bigarrena japoniera.
Adin egokia: 7 urte+

ATALAK BILTZEN DITUEN JDOWNLOADERRERAKO DLC FITXATEGIA

LINKA

ARTXIBOEN IZENAK ONDO JARTZEKO TUTORIALA

[spoiler]Fitxategiei izena aldatu banien Megarengatik izan zen, Copyrightdun zerbait dela ez identifikatzeko. Dena den ikusten dudanez berrizendapenarekin aukera txarra egin nuen.

Fitxategiei izenak lehengoratzeko "Advanced Renamer" izeneko programa erabiliko dugu, izenak blokean aldatzeko aukera eskaintzen baitu. Jaitsi hemendik. Trasteatzea gomendatzen dizuet etorkizun batean zeuek ere erabil dezazuen.

Modifikazioak fitxategi batean gordetzeko aukera ematen duenez, izenak lehengoratzeko pausoak fitxategi batean gorde dizkizuet. Fitxategien izenak modifikatzeko artxiboaren esteka.

Eman beharreko pausoak:

Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko pesta�an klikatu "A�adir" eta aukeratu Dragoi Bola Kairen bideo guztiak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu Kai.aren" fitxategia. Artxibo da berrizendatzeko pausoak dauzkana. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.[/spoiler]

Aju

#1
Serie GUZTIA releaserik onenekin biltzen duen haria sortzea erabaki dut, azken aldion nahasgarri samarra baita azpiforo hau. Berau bakarrik geratuko da txintxetarekin.

Aju

#2
Dragoi Bolaren (Goku txikitan) releasea erabat berria da; aurrekoa osatu gabe utzi nuen Selecta Visionen audioak erabilita (oso filtratuak eta estropeatuak), eta oraingoak ETB3tik hartutako audioak dauzka.

Dragoi Bola Z beste hariko berdina da.

Dragoi Bola GTren ia atal guztiak modifikatu ditut (hortik dator "v2" hori) audioak tantatxo bat bersinkronizatuta.

Pelikulak ere lehen aldiz osatu ditut.

Laburbilduz, DBZ izan ezik jaitsi ezazue beste guztia.

jonnydbz, animatzen zara hau ere ikustera eta akatsak hemen jartzera?  :barre:

jonnydbz

Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2015ko Maiatzaren 12a, 19:30:40
Yeah! Saiatuko naiz, baina orain ez daukat denbora larregi, eta gauza asko ikusteko... Denborarekin baietz uste dut. Lehenengo jeitsi beharko ditut. Filmak ez dira HDn ezta?
Keba, Bluray amerikarren kolorazio txarragoa daukate eta filtratuegi dago. Japonian Blurayan atera arte honela geratzen da guztia.

babalore

Barkatu Aju baina "Dragoi Bola"-ren linka ez da zuzena.
Jeisten hasi eta "Bolak pelikulak.dlc" jeitsi zait.
Link hori eta pelikulen atalean dagoena berdinak dira. Bi tokitan link berdina dago jarria.

Link zuzena jarriko bazenu eskertuko nizuke. Hasierako atal klasikoak berrikusteko gogoa daukat... :baibai:

Eskerrik asko!!

Aju

Hain post luzearekin zerbait gaizki atera behar. Ondo jarrita.

babalore

Orain bai!
Kapitulo guztiak jeisten...

Milesker!!!

akonadi


egoninobi

Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.

Aju

#10
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Maiatzaren 21a, 15:22:32
Wow! Sekulakoa zara Aju!  :txalo1:

DBZ ez ezik beste guztia bertsio hobetua dela esan duzu. Orduan DBKai ere hobetuta dago?

DBKairen releasea lehengo berdina bada, gogoan dut lehen bi ataletako hurrengo atalaren aurrerapenean bideoaren azken 5 segundoak audiorik gabe daudela. Baina ez da audioa mozten delako, bukatzen delako baizik. Ez dakit ETBk horrela egin zuen edo audioa azkarregi doan, baina badaezpada komentatzen dizut begira dezazun.
Ahaztuta neukan aurrerapenaren kontu hori. Horrela emititu zuen ETBk, bai, hasieran neu ere deskolokatuta utzi ninduen.

Kairen releasea lehengoa da, bai. Bolada batez modifikatzekotan egon nintzen audio japoniarra sartuz bigarren audio bezala, BSO zaharra daukaten audio japoniarrak aurkitu nituelako;hasi ere hasi nintzen eta 15 bat egin nituen, baina baztertuta utzi nuen, gero audio hori inork etzuelako baloratuko eta atalek jada dezente pisatzen dutelako oraindik beste audio bat gehitzeko. Audiook hasieratik eduki izan banitu atalaren erdikaldeko iragarkien kortinillen juntak dezente hobeto egongo lirateke euskarazko audioan, baina...

egoninobi

Mila esker Aju.

Ez nekien OVAk ere euskaraz bikoizturik zeundenik, gehienak behintzat. Eta a zer kalitatea endinga eta guztiz bikoiztuta batzuetan. Haiek bai garaiak, gauzak behar bezala egiten zituztenean orain ez bezala.

Begiratzen nenbilen eta konturatu naiz Dragoi Bola GTren OVAn 37. minututik aurrera bideoa mozten dela. Berriro deskargatu dut badaezpada baina gauza bera gertatzen da. Ea konpontzerik duzun edo nire ordenagailuaren kontua den.

Gainetik begiratzen ibili naiz soilik. Denbora dudanean guztia ikusteko asmoa dut eta esango dizut halako akatsen bat topatzen badut.

Aju

Egia. Ez dakit zergatik demontre pasatzen diren gauza hauek. Berriro egin beharko dut.

Aju

Lehen mezua eguneratuta pelikula zuzenduarekin.

Aju

Lehen mezua eguneratuta DBZko 160, 179, 183, 194, 199, 248, 271 eta 286 atal akastunak zuzenduta.