Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Apirilaren 25a, 00:46:39
Beno, baina nahiz eta karrete mota bera izan, ez da berdina animeko ataletako animaziaren kalitatea edo film batekoa. Gainera DBko animazioa hasieran kaskarragoa izango zen. Dena kontuan izan behar da. Denborak esango digu nola geldituko den.
Bide batez, badakizu gainerako amazonen gainerako OVAk ere 4:3 formatuan diren?
Bardock eta Trunksen pelikulak berez ez dira OVAk. Telebistarako egin ziren espreski, eta seriearen kalitate bera daukate. Horregatik egoten da adi jendea pelikula hauen kalitatearekin, seriearen ideia bat egiteko.
Amazoneko pelikulak 16:9 dira, Blurayak bezala. Ahaztu filmak 4:3an ikusteaz... Egin zirenean ere 4:3an egin ziren baina 16:9an pentsatuz, zinemetan eta abar emitituak izateko, beraz, goian eta behean daukaten metraia ez da garrantzitsua apropos. Hori adibidez ez da gertatzen Bardocken pelikulan, telebistarako pentsatuak baitira. Hor kasu batzutan ezinezkoa da 16:9ra ondo pasatzea.

Pena da, nik nahiago baitut 4:3 materiala, baina...
Pelikulak eginda dauzkat. Azaldu nizuen bezala, Amazoneko bideoak ez daude filtratuta, eta Bluraykoak, bai. Nire ustez Amazoneko bideoak hobeak dira, eta azkenean hauekin geratuko naiz. Ea ahal dudanean igotzen ditudan. 118GB guztira. Gogorarazidazue udan, igotzen ez ditudala ikusten baduzue.
Bide batez, nik ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du Amazoneko bideoak beti direla onenak. Brolyren pelikula EEBBetan Blurayn atera dute eta berdexka ikusten da. Brolyren pelikularen bideorik onena Amazonena da, berriz ere.
Hemen dauzkazue bi adibide.