Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2018ko Azaroaren 14a, 23:00:35
Selecta Visionek Dragoi Bola blurayn aterako du. Uste duzue ganorazko zerbait aterako dutela?
Ez.
Beraiek egindako erremasterizazio bat izango da. Orain arte bideoari eskua sartu dioten bakoitzean 1000 filtroko desastre bat izan da. Zerbait ona egingo badute, zuzenean Japoniatik ekarri eta bere horretan utzita izango da, eta momentuz Japonian ez dago DBren erremasterizaziorik.
Duela urte batzuk EEBBan Funimationek filmen bere erremasterizazio propia gauzatu zuen (eta gerora, Z seriearena). Handik denbora batera Selectak filmak Blurayan editatuko zituela ezagutzera eman zuen. Jendeak lehen momentutik galdetu zien ea nola den posible, Japonian ez zirelako Blurayak existitzen, eta ea master estatu batuarra erabiliko zuten; ez zuten erantzun nahi izan denbora batez, kea saldu nahi zutelako. Azkenean master estatu batuarra izan zen...
Duela 2 aste Japonian lehenengo 6 filmak argitaratu zituzten Blurayn erremasterizazio berri batekin. Horiexek dira benetako lehen master onak. Ikusiko duzu nola pare bat urte barru Selectak filmok argitaratu eta letra handi-handiz iragarriko duten master japoniarra dela.
PD: Tela marinera. Badirudi Amazoneko bideoak hobeak direla Bluraykoak baino. Amazoni bideo berri bat pasa ondoren, Blurayra pasa baino lehen filtro batzuk aplikatu eta okerrago utzi dituzte, behintzat film batzuk... :kolpe: