Mila esker Jonny! Orain 112.a ikusteko daukazu ere :agurtu:
Txapelketaren saga luzea da, bai, baina nire ustez hain da interesgarria ez dela astuna egiten. Atal bakoitza zoragarria da. Pertsonaiak oso ongi garatzen dituzte, bai betikoak direnak eta bai berriak direnak ere. Dena dela irrikaz nago txapelketaren ondoren zer datorkigun jakiteko ere. :pozik2:
-----
Fly, jator ere jator, hi Fly! :txistu:
Mila esker bere garaian itzuli zenituen manga kapituluengatik Aju! Noizbait serie hau osorik ikusi beharko dut. Pixka bat gainetik ikusita daukat eta badakit oso ona dela.