DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]

Sortzailea egoninobi, 2015ko Uztailaren 07a, 10:00:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Otsailaren 25a, 21:14:49
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Otsailaren 24a, 22:23:58
Bai, Gurren Lagann oso epikoa da alde horretatik. Eta oraindik ez duzu ia ezer ikusi! XD
Izugarri gomendatzen dizut. Anime zale batek nahitaez ikusi beharreko anime horietako bat da nire ustez.
Gurren Lagann bere garaian ikusi nuen gaztelerazko azpidatziekin

Hara! Gaizki ulertu nizun. Uste nuen orain hasi zinela lehen aldiz ikusten :mihi:

Gainerakook ikusi ez baduzue badakizue zer egin XD


Tira, gaiari helduta hona hemen GAURKO atala!

Taichisan

Egoni, zure baimenagaz, opening ta endingaren zure itzulpenak hartu ditut, birmoldatuz, euskarazko abestia egin ahal izateko.
Laster, muntatzen ditudanean jarriko dizkizuet guztiak hemen, ez dakit beste endingen eta DBKAI BOOren itzulpen adaptazioak egin ahalko zenukeenik Euskaraz kanta ahal izateko ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Primeran Taichisan! Zure abestiak entzuteko irrikaz nago  :goku:

Beste abestien letretarako kontatu nirekin. Denborarekin abesti horien guztien itzulpenak egingo ditut.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2017ko Martxoaren 01a, 12:59:33
Egoni, zure baimenagaz, opening ta endingaren zure itzulpenak hartu ditut, birmoldatuz, euskarazko abestia egin ahal izateko.
Laster, muntatzen ditudanean jarriko dizkizuet guztiak hemen, ez dakit beste endingen eta DBKAI BOOren itzulpen adaptazioak egin ahalko zenukeenik Euskaraz kanta ahal izateko ;)


Enekien abeslari at genuenik foroan!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Martxoaren 01a, 19:44:42
Primeran Taichisan! Zure abestiak entzuteko irrikaz nago  :goku:

Beste abestien letretarako kontatu nirekin. Denborarekin abesti horien guztien itzulpenak egingo ditut.

Mila esker!!^^
Ta bai Arsenicum XD Betidanik izan naiz abeslari, bikoizteaz aparte ;)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Ez dakit atal HAU Slump Doktorearen sekzioan jarri edo hementxe XD

egoninobi

GAURKO atala igota!  :goku:
Datorren igandean ez da Dragoi Bolarik emitituko. Hurrengo atala martxoaren 19an izango da.

egoninobi

Taichisan, hemen dituzu Dragoi Bola KAIko abestiak:
https://euskomanga.com/news.php?readmore=129

Moldatu letra zure gustura abestu ahal izateko. Irrikaz nago entzuteko ;)

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Aspaldiko partez hari hau eguneratzen dut.

Atzoko atalean ending berria izan genuen. Baduzu beste zer abestu, Taichisan! :barre:

jonnydbz

87. atalerarte ikusita! Atzo 3-4 atal takada baten ikusi nituen.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

egoninobi

Mila esker Jonny ikusteagatik! Baita ikusten ari zareten besteok ere.

Haria azken atalekin eguneratuta  :agurtu:

jonnydbz

Berriz ere berri ematen, 88. atalean, 16:50 minutuan, ingelerazko esaldi bat gelditu da. Gero kuriositatez, zergatik pixatzen du 90. atalak besteen bikoitza baino gehiago?

Eta eskerrik asko berriz egindako lanagatik!

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

egoninobi

2017ko Maiatzaren 24a, 22:51:49 #89 Azken aldaketa: 2017ko Maiatzaren 24a, 23:45:09 Egoni(e)k egina
Mila esker Jonny!! Beti geratzen zait esaldiren bat edo beste presaka ibiltzeagatik :P

90 atalarena igandean konturatu nintzen, eta ni ere moskeatu ninduen. Baina HorribleSubsekoek tamaina horretan ripeatu dute antza denez, eta ez dute zuzendu beste batzuetan egin duten bezala. Haiek jakingo dute zertan dabiltzan. Dena-den interesgarria litzateke atal hauen blu-rayak eskura daudenean bideo horiekin muntatzea. Baina momentuz lehentasuna itzulpenak egitea da :)

Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).

EDIT: Lehen mezua eguneratuta aspaldiko partez, 88. atala zuzenduta, eta EuskoMangan esan dudan bezala, datozen atalen itzulpenak pixka bat atzeratuko dira :P