Author Topic: Dragoi bola super (003/???)  (Read 1646 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline Ronbin

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 122
Dragoi bola super (003/???)
« on: 2015ko Decemberren 11a, 20:12:27 »

FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: Dragon Ball Super
Produkzio Urtea: 2015-??
Atalak: 6 (oraingoz)
Egoera: Argitaratzen
Egilea: Toyotarou eta Akira Toriyama
Nazionalitatea: Japoniarra

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: .cbz artxiboak
RAW originala: Mangastream
Itzulpena: Ronbin
Maiztasuna: ahal den erritmoan
Tamaina: 15MB inguru atal bakoitza
Hizkuntza: euskara

Bueno, hona sorpresa txiki bat. Pasaden asteburuan mangastream-en serie honen lehenengo 6 atalak zeudela ikusi nuenean, irakurri eta pila bat gustatu zitzaizkidan. Historia animearen berdina da, baina tontakeriarik gabe, zuzenagoa. Ea gustoko duzuen.

PD: Itzulpenarekin zalantza batzuk izan ditut batez ere onomatopeiak (tal kual utzi ditudala) eta pertsonaien izenak. Ez dut KAI euskeraz ikusi eta ez dakit etb-k betiko izenak edo ofizialak erabiltzen dituen (satan txiki/pikolo), nik betikoak jarri ditut. Bills-ekin ere ez nengoen seguro, "Bills-sama" utzi dut, ez dut oroitzen pelikulan nola deitzen zioten. Hobetzeko zerbait ikusten baduzue, esan lasai.

01-Txikizioaren jainkoaren amets profetikoa
02-Gokuren porrota
03-Bills-en amorrua
« Last Edit: 2019ko Januaryren 20a, 20:26:48 by Arsenicum »

Offline Egoni

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 431
  • Gender: Male
  • Bai, egia da hori!
    • Animea euskaraz!
Er: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #1 on: 2015ko Decemberren 15a, 14:44:25 »
Hau ezustekoa! Mila esker Ronbin!!  :osopozik:

Itzulpenari dagokionez, "Bills-sama" euskaraz "Jaun Bills" esaten dute. Japonierazko "-sama" hori izenaren aurretik "Jaun" jarrita itzultzen dute. Dragoi Bola KAIn ere esaterako Kaio-samari Jaun Kaito esaten diote eta Ahalguztidunari berriz Jaun Kami (japonierazko Kami-samatik). Dena dela, F Berpiztua filman "Lord Bills" esaten dutela iruditu zait. Bestalde, Jainkoen Batailan "Txikizioaren Jainkoa" deitzen diote eta F Berpiztuan "Suntsipenaren Jainkoa". Ez dira ezta haiek aklaratzen, beraz zuk ipini nahi duzuna.  Satan Txiki berriz mantendu egin dute beti. DBZn Satanko ere esaten zioten, baina KAIn eta filmeetan beti Satan Txiki.

Oso itzulpen ona egin duzu, baina hobetzeko detailetxo batzuk:
- "Saiyajin" edo "Saiyan" terminoa euskaraz "Saiya" idazten da, "iy" horrekin.
- "Bubbles" tximua euskaraz "Anpulu" da.
- "Iparraldeko Kaito"ren ordez "Ipar Kaito" jar dezakezu. DBZn horrela esaten zuten eta motzagoa da.
- "Buu" euskaraz "Majin Boo" edota "Boo Ahaltsu" esaten da eta Jainkoen Batailaren posterrean "Majin Boo" dator idatzita euskaraz. Suposatzen dut horrela ere itzuliko dutela KAIko Boo Ahaltsuaren saga bikoiztuko denean.
- "Genkidama" euskaraz "Espiritu Bonba" esaten dute. Hala ere niri itzulpen hau ez zait asko gustatzen. Hobeto dago "Genkidama" edo "Genkibola" DBZn esaten zuten bezala.  :barre:

Berriro ere mila esker zure lan apartagatik, Ronbin! Mangak animeak baino itxura hobea dauka.
Jarraitu horrela! Primeran itzultzen duzu!  :goku:

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.809
Er: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #2 on: 2015ko Decemberren 15a, 19:08:07 »
Aupa Ronbin! Ea irakurtzeko aukera daukadan. Eskerrik asko eta aurrera!
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline Ronbin

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 122
Er: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #3 on: 2015ko Decemberren 18a, 16:51:46 »
Milesker biei animoengatik. Hurrengo hiruak itzultzen ari naiz, bide batez 3 hauetan Egonik aipatutako aldaketak sartuko ditut. Bills-sama aldatzea hasieratik pentsatuta nuen, ez nau inoiz konbentzitu. Uste dut "Lord Bills" jartzen hasiko naizela, gustatu zait izen hori.

Manga nire ustez animea baino askoz hobea da, gainera historian aurrerago doa eta pinta ona dauka.

Offline ezkoi2000

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 3
Re: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #4 on: 2017ko Julyren 21a, 21:34:49 »
Lan bikaina.

Bere garaian igotako 3 komikiak jaitsi nituen eta pilo gustatu zitzaizkidan. Pena gehiagorik ez egotea.
 :Olatu:

Offline JIREN

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 2
Re: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #5 on: 2019ko Januaryren 13a, 15:25:15 »
Kaixo guztioi! Dragoi Bola Super-en manga-komikiak euskarara itzultzeko ideia darabilt buruan. Lehenengo atala itzulita daukat iada. Gaur interneten informazio bila ari nintzen eta post honekin egin dut topo, baina badirudi itzulita dauden hiru atal hauek deskargatzeko loturak ez duela funtzionatzen. Norbaitek material hau bidaliko balit, lagungarri izango litzaidake! Nire asmoa itzulpena koloretako komikian egitea da eta gero prestatzen ari naizen web gune batean jartzea, beti ere horretarako lehengaia lortzen badut, noski. Besterik gabe, hemen uzten dut nik itzulitako lehenengo atala:https://docs.wixstatic.com/ugd/8641b2_5308b885b920465182ef7929691fcb78.pdf

Offline Ronbin

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 122
Re: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #6 on: 2019ko Januaryren 14a, 12:37:21 »
Aupa!
Lehenengo sei komikiak itzuli nituen ta proiektua "aparkatuta" utzi... :lotsa:
Ea bilatu eta berriz ere igo ditzakedan

Offline JIREN

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 2
Re: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #7 on: 2019ko Januaryren 14a, 15:57:18 »
Kaixo! Eskertuko nizuke ba, idatzi mesedez berriro igotzerik baduzu. Eskerrik asko!

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.388
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: Dragoi bola super (003/???)
« Reply #8 on: 2019ko Januaryren 20a, 20:28:07 »
Kaixo Jiren, ongi etorri!

Badituzu hiru atalak berrigota.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.