Hau ezustekoa! Mila esker Ronbin!!

Itzulpenari dagokionez, "Bills-sama" euskaraz "Jaun Bills" esaten dute. Japonierazko "-sama" hori izenaren aurretik "Jaun" jarrita itzultzen dute. Dragoi Bola KAIn ere esaterako Kaio-samari Jaun Kaito esaten diote eta Ahalguztidunari berriz Jaun Kami (japonierazko Kami-samatik). Dena dela, F Berpiztua filman "Lord Bills" esaten dutela iruditu zait. Bestalde, Jainkoen Batailan "Txikizioaren Jainkoa" deitzen diote eta F Berpiztuan "Suntsipenaren Jainkoa". Ez dira ezta haiek aklaratzen, beraz zuk ipini nahi duzuna. Satan Txiki berriz mantendu egin dute beti. DBZn Satanko ere esaten zioten, baina KAIn eta filmeetan beti Satan Txiki.
Oso itzulpen ona egin duzu, baina hobetzeko detailetxo batzuk:
- "Saiyajin" edo "Saiyan" terminoa euskaraz "Saiya" idazten da, "iy" horrekin.
- "Bubbles" tximua euskaraz "Anpulu" da.
- "Iparraldeko Kaito"ren ordez "Ipar Kaito" jar dezakezu. DBZn horrela esaten zuten eta motzagoa da.
- "Buu" euskaraz "Majin Boo" edota "Boo Ahaltsu" esaten da eta Jainkoen Batailaren posterrean "Majin Boo" dator idatzita euskaraz. Suposatzen dut horrela ere itzuliko dutela KAIko Boo Ahaltsuaren saga bikoiztuko denean.
- "Genkidama" euskaraz "Espiritu Bonba" esaten dute. Hala ere niri itzulpen hau ez zait asko gustatzen. Hobeto dago "Genkidama" edo "Genkibola" DBZn esaten zuten bezala.

Berriro ere mila esker zure lan apartagatik, Ronbin! Mangak animeak baino itxura hobea dauka.
Jarraitu horrela! Primeran itzultzen duzu!
