Author Topic: OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA [MG] (2015}  (Read 1581 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline burrundaie

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.015
  • HELDUIOK/N HORRI, ADISKIDE!
OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA [MG] (2015}
« on: 2016ko Decemberren 18a, 20:56:35 »

OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA











FITXA TEKNIKOA

JATORRIZKO IZENBURUA: OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA
PRODUKZIO URTEA: 2015
IRAUPENA: 62 m.
ZUZENDARIA
HERRIALDEA: EH


SINOPSIA

Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere alboan. Laugarren laguna Tximas da. Hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzoren laguntzarekin, mantentze-lanetako arduradunarekin.
Mundu mitologikoan aldaketak ari dira gertatzen. Tasuri gaiztoak, izaki guztien jainkosa den Mariri boterea kendu nahi dio. Horretarako, plan maltzur bat dauka:  urrezko orraziaren jabe egitea. Altxor hori azken lamiari dagokio, Amilari. Intza lamiaren eta gizaki baten alaba da berau, 10 urte betetzear dago. Tasurik badaki orraziaren jabe egiten bada, boteretsuenetan boteretsuena bilakatuko dela eta Marik berak ere ezin izango duela gelditu.
Marik, badauka Tasuriren planen berri eta bizidunen munduarekin harremanetan  jartzen da, laguntza eske. Lorentzo da bertako kontaktua. Baina, Tasuri aurreratu egin zaio: Mikelats bidali du Amila bahitzera, bere kutun zaindariagatik ezagutu du, izaki berezien bereizgarri bat.
Dena den, zerbait arraroa gertatu da: Mai eraman dute. Lorentzok une hori aprobetxatzen du Amilari egia guztia kontatzeko. Baina, zergatik Mai? Amilak kontatzen die bere kutuna oparitu ziola Mairi, frogen erantzunekin arduratuta zegoelako.
Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baina, baita urrezko orraziaren bila ere, horrela, Amila azkenengo lamia bilakatuz, lurra eta pertsonai mitologikoen mundua salbatzeko.




PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

GAUZATZEA: DVBrip

OROKORRA

Euskarri bertsioa: Version 2
Agiri neurria: 1,29 GiB
Iraupena: 58 min 22s
Bit neurria guztira: 3 164 Kbs-ko
Idazketa aplikazioa: Lavf54.63.104


BIDEOA

Euskarria/Argibideak: Advanced Video Codec
Kodek ID-a: V_MPEG4/ISO/AVC
Bit neurri izendatua: 2 997 Kbs-ko
Zabalera: 1 280 pixel
Garaiera: 720 pixel
Erakuspen ikuspegi maila: 16:9


AUDIOA

Euskarria/Argibideak: Advanced Audio Codec
Bide: 2 bide
Bide kokapenak: Front: L R
Laginketa neurria: 48,0 kHz
Frame neurria: 46,875 fs-ko (1024 spf)










Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.114
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Re: OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA [MG] (2015}
« Reply #1 on: 2016ko Decemberren 19a, 11:58:13 »
Je, je....Eguberri on!!!!!  :txalo1:

Offline hzulaika

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 13
Re: OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA [MG] (2015}
« Reply #2 on: 2016ko Decemberren 22a, 19:54:23 »
Eskerrik asko!!! Hau da azkartasuna!!!  :Olatu: