One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Otsailaren 12a, 19:42:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Mila esker opariongatik, Bizarzuri!  :barre:

Oraindik ez ditut denak ikusi. Ea asteburuan astirik dudan.

Arsenicum

Egoni, eskomangan begira ibili naiz, tipografia berberak erabiltzeko,
https://euskomanga.com/forum/viewthread.php?thread_id=23
Jaitsi egin ditut baina ez dakit nola instalatzen diren... :xurga:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

.ttf fitxategiaren gainean eskumaz klikatzean ez zaizu "instalatu" aukera agertzen?
Bestela "C:" barruan "Fonts" karpeta bilatu eta fitxategiak bertan utzi (Windowsen ari bazara, bestela ideiarik ez).

Dena dela, zer asmo duzu font horiekin? Gogoan dut bere garaian pertsonaia bakoitzarentzat kolore desberdina erabiltzen genuela eta abar, baina agian ez du merezi horrenbesteko lana hartzerik. Tekniketarako font desberdinak erabiltzea ere ez nuke egingo.

Arsenicum

Fontak baino, uste nuen estiloak zirela, eta Luffyri edo beste edozeini zuzenean txertatu ahalko zitzaiela.
Ideia, frogak egitea zen, erasoak zuek esandako era horretan jartzeko.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Fontak dira, bai. Estiloak .ass fitxategian bertan sortzen dira. Gaur egun erasoetarako estiloak aldatzen aritzea denbora alferrik galtzea dela iruditzen zait. Onena erasoak elkarrizketa-lerro sinple bat bezala idaztea litzateke, modu bizkor eta txukunean. Nik uste.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Sekuako lana egiten ari zara Arsenicum!
Erritmo honetan laster dugu Marineford osoa euskaraz!  :txalo1:

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

470.na bukatzeko "as bajo la manga" itzultzea falta zait.

http://intza.armiarma.eus/cgi-bin/bilatu2.pl?kodea=el02772

Hemengo lokuzioetan "atzera mardo egin" jartzen du. Dudan nago horrela jarri edo beste era batera. Nik behintzat ez dut inoiz entzun esakera hori. Zer uste duzue?

Lokuzioaren fitxa
atzera mardo egin
Azalpena: indarrak azkenerako gorde
Adibideak:
--   Atzera-mardo egin
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: guardar un as en la manga
Frantsesez: garder une poire pour la soif
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Ez nuen inoiz "atzera mardo egin" entzun, baina oso arraro geratzen da.  :xurga:

Saiatu testuinguruaren arabera itzultzen. Gaztelerazko itzulpena ere ez da literala azken batean.

"kaigun ga ookiku shikakeru" -> Itsas Armadak indar betean ekin dio.

Hori da lerroa, ezta?  :barre:

Arsenicum

Bai, hori zen! 470.na prest!

470. atal honetao eszena bat ere asko gustatzen zait. Belatzbegi eta Vista borrokan dauden bitartean, Belatzbegik Luffyri buruz pentsatzen duena. Begiratuko duzu Egoni, horrela ondo dagoen, edo zerbait aldatuko zenuke?

Bestalde, hika idaztearenak gero eta gehiago "larritzen" nau...

Japonieraz badaude hitzegiteko modu asko.
Dono,San,Sama,Kun... ez dakit horretariko zein den Hika hitzegitea eta zein berorika adibidez... eta nik Hika erabiltzen ez dudan arren, Luffy eta Acen arteak hika egin beharko luketela uste dut. Ezta?

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Dono, san, sama, kun eta horiek ez dute hikarekin zerikusirik. Hika zerbait izatekotan japoniarrek darabiltzaten azentu/dialektoak liratekeela esango nuke.

Egia esan ez nuke jakingo esaten hika noiz erabili zehazki. Hizkeragatik adibidez Gokuri izugarri nabari zaio hizkera nolabait esateko "brutoagoa" edo "herrikoiagoa" erabiltzen duela. Hala ere nik ez diot hika ipini ez konplikatzearren.

Pertsonaien arteko erlazioak kontuan hartuta, Luffy eta Aceren artean hika erabiltzea litzateke normalena. Baina Luffyk japonieraz hizkera berbera erabiltzen du mundu guztiarekin. Horrek guztiekin hika erabiltzen duela esan nahi du? Niretzat behintzat konplikatua da hika noiz erabili erabakitzea.

Belatzbegiren hitzalditxoa ongi dago, bai. Nire ere gustatzen zait zati hori :)