One Piece - Marineford Itzultzen [459-489]

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Otsailaren 12a, 19:42:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...

Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.

Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honoríficos_japoneses
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 16:15:28

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honorificos_japoneses

Eskerrikasko Jonny, orain zerbait argiago geratu zait japoniar hizkuntzak darabiltzan forma hauek. Hau irakurrita beste duda bat ere sortzen zait. Bizarzurik bere tripulazioko guztiak semetzat hartzen ditu, eta ez dakit Hika hitzegingo lieken.

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 11:39:17
Dono, san, sama, kun eta horiek ez dute hikarekin zerikusirik. Hika zerbait izatekotan japoniarrek darabiltzaten azentu/dialektoak liratekeela esango nuke.

Egia esan ez nuke jakingo esaten hika noiz erabili zehazki. Hizkeragatik adibidez Gokuri izugarri nabari zaio hizkera nolabait esateko "brutoagoa" edo "herrikoiagoa" erabiltzen duela. Hala ere nik ez diot hika ipini ez konplikatzearren.

Pertsonaien arteko erlazioak kontuan hartuta, Luffy eta Aceren artean hika erabiltzea litzateke normalena. Baina Luffyk japonieraz hizkera berbera erabiltzen du mundu guztiarekin. Horrek guztiekin hika erabiltzen duela esan nahi du? Niretzat behintzat konplikatua da hika noiz erabili erabakitzea.

Belatzbegiren hitzalditxoa ongi dago, bai. Nire ere gustatzen zait zati hori :)

Ace eta Luffyren artekoa hika jarriko dut beraz.
Marineford-en tripulazioa banaturik dagoenez, ez dut arazorik nakamen artean nor norekin hika edo zuka dabilen. (Sanjiren Robin-swan, Nami-chwan eta hoiek...) Arazo hori beste saga baterako utziko dugu  :cool2:

PD: 471.na igo dut. Hauek denak behin-behinekoak dira. 477ra heltzerakoan, zuzenketak egin eta Bideo ta guzti igotzen hasiko naiz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2017ko Martxoaren 05a, 14:01:55
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Martxoaren 04a, 16:15:28
Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...

Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.

Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.

Begiratu hau langungarri bazaizu: https://es.wikipedia.org/wiki/Honorificos_japoneses

Eskerrikasko Jonny, orain zerbait argiago geratu zait japoniar hizkuntzak darabiltzan forma hauek. Hau irakurrita beste duda bat ere sortzen zait. Bizarzurik bere tripulazioko guztiak semetzat hartzen ditu, eta ez dakit Hika hitzegingo lieken.

Lehen esan bezala zuk erabaki beharko duzu hori. Nik ez dut OP ikusten baina semeei hika egitea ondo dago, erlazio mota hau indartu nahi baduzu hika, agintaritza indartu nahi baduzu zuka.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Arsenicum

472.na itzulita!

Etbko atalak begiratzen ibili naiz. 95.nean Ace agertzen da eta Luffyrekin zuka hitzegiten dut. Beraz... zuka jarriko dut dena eta kitto!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

ETBk aspaldi utzi zion hika erabiltzeari, marrazkien bikoizketetan behintzat.
Ez dakit zein izan zen zehazki horren arrazoia, baina haiek bai garai ederrak Dragoi Bolan hika barra-barra erabiltzen zutenean edota Erraldoi hikaz mintzo zitzaienean Nobita eta besteei.

Nire aholkua nahi baduzu, utzi hika une berezietarako. Mespretxua asko nabarmendu behar denean edo norbaiten nagusitasuna asko nabarmendu behar denean adibidez.

Baina hika erabiltzerako unean, Jonnyk lehenago esan duen bezala, euskaraz pentsatuz egin behar duzu, ez japonieraz. Japoniar formak oso bestelakoak dira eta ezin duzu beti itzulpen jakin bat zehaztu forma bakoitzerako. Egoerak markatzen du itzulpena eta egoerari zentzua euskaraz ematen saiatu behar gara.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Kontuan izan Dragoi Bolan ere hika egiten zutenean ere zukarekin tartekatzen zutela. Hika oso esaldi motzetan erabiltzen zutelakoan nago eta ez elkarrizketa luzeetan.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Arsenicum

Ondo jonny.

459-477 atalak itzulita dauzkat.

Hurrengo egunetan ikusi, zuzendu eta moldatu egingo ditut. Hikarekin esaldiren batzuk sartuko ditiat  :banan:.

Gero, muntaiak igotzen hasiko naiz. Norbaitek hurrengo egunetan ikusi eta proposamenak helarzi nahi badizkit, lehenengo mezuan jarri ditut denak rar batean sartuta, eta bideoak schichibukai fansub-etik jaitsi daitezke. Lehen mezuan dago linka baita ere.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.