EUSKERAZKO BIKOIZKETAren egoera tamalgarria

Sortzailea Artadi, 2017ko Apirilaren 02a, 16:20:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi


burrundaie

Hona hemen politikagintzatik, orokorrean, zenbaterainoko garrantzia ematen dioten euskarari. Itxura bai, baina ez dago benetako konpromisorik euskararekiko, ez dute serio hartzen, alegia. Jende askoren jokabidea berdina da, badakigu, baina suposatzen da instutizioek eredugarri izan beharko luketela...

Taichisan

Nik pentsatzen dudana zera da... Francoren errepresioaren ondoren, Euskara hitzegiten zuen inork hiltzen zuelarik, Trantzizioa eraiki ta alde gutxira Eusko Jaurlaritzak Euskara aldarrikatzen zuenean orain dela 40 urte baino gehiago... Ze ostia gertatu da honelako egoerara heltzeko? Zeren Euskara hizkuntz bezela, Eusko Jairlaritzatik eta EAJtik batik bat HILTZEN DABILTZATE OSO, eta sekulako hipokresia galanta da esatea, "Euskaraz bizi", gero nerabe eta helduentzako Euskaraz bizi ez badaiteke, batik bat ikusentzunezkoarekin lotuta (ta segun ta ze hiritan Euskara gero ta gutxiago entzuten da)... Baina noski, bikoizketa da arazoa beraitentzat, ez dute gogoan hartzen DRAGOI BOLAk zer nolako indar Euskaltzale lortu zuen gure garaian, euskara ez zekiten umeei nola piztu zien euskararekiko interesa... Ta tipoak esaten dau "ez direla sinesgarriak", alproja izan behar da gero Peio Artetxe, Iñaki Beraetxe, Felix Arkarazo, Jaione Insausti, Maribel Lejarreta, Iñigo Puignau, Ane Aseginolaza edo ta Iker Diaz-i horrelakoa esateko, zihuk ahien aurpegira esaten ez dela ausartzen.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

JASS

2017ko Apirilaren 03a, 00:27:21 #3 Azken aldaketa: 2017ko Apirilaren 03a, 00:28:54 JonAnderMindegia(e)k egina
Gauza da bikoizketa ez dela soilik, ez daukagu kultura euskaraz gozatzerik orokorki. Euskaraz komiki gutxi daude, serie gutxi, film gutxi, liburuak dira gehien direnak askogatik eta hala ere gutxiegi deritzot. Euskaraz bizitzeko modu onena kultura euskaraz kontsumitzea da, baina dena gaztelaniaz edo ingelesez edo beste edozein hizkuntzatan kontsumitu behar badugu, euskaraz jakin arren ez dugu barneratzen. Ni film edo serie bat gaztelaniaz ikusten badut, edo liburu bat gaztelaniaz irakurri, hari buruz gaztelaniaz egingo dut horretan pentsatzean ikusi/irakurri dudan hizkuntzan pentsatzen dudalako. Badaude askok euskaraz hitz egiten dakitenak eta egiten ez dutenak hauen faltagatik barneratzeko zail dutelako.

burrundaie

Animazioko bost film euskaratu omen dituzte: hiru dagoeneko zinemetan zabaldu dituzte, eta beste bi laster plazaratzekotan daude. Noizko bikoizketa politika itxurazkoa? Hau itxurakeria eta lardaskeria hutsa besterik ez da!! :threat:
http://www.diariovasco.com/culturas/201704/29/bost-film-berri-euskaraz-20170429144955.html

JASS

Gainera promozioak negargarriak dira erabat. Jendeak ez daki ezta zinematan euskaraz daudela ere. Nola nahi dute euskaraz filmak ikustea hauek existitzen direla ez badaki ia inork!?