MONTE ANIME Banatzailearen produktuak Euskaraz!

Sortzailea Taichisan, 2017ko Azaroaren 03a, 20:42:20

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Kaixo aspaldikook!
Monte Anime Banatzaie katalandarra, astezkenean aireratu zuen Batzelonako Manga Azokan, haien produktu GUZTIAK minimo Euskaraz azpititulatutak etorriko direzela, eta baliteke etorkizunean baita ere bikoizketak edukitzea.
Oso harrituta utzi ninduen nola Anime banatzaile berri bat sortu ta lehengotik haien hizkuntz izaera horrela burutu izana benetan txundigarria da.
Haien esanetan, lehenengo 2 lizentziak (filme ta telesail bana) Gaztelaniaz bikoiztu egingo da (japoniarra baita ekarriko du, noski) eta azpitituluak Gaztelaniaz, Katalanez, Galegoz, Balentziarrez ta Euskaraz izango direla ziurtatu dute.
Bazen garaia norbaitek hizkuntz guztiei aukera emotea ta aurre pausu galanta emotea Selecta vision ta bestelako Banatzaileei.
¿Zer deritzozue?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Albiste zoragarria da! Bizi luzea opa diot banatzaile berri honi.  :txalo1:
Haientzat oso errentagarria izan ez arren hizkuntza guztien aldeko apustua egitea benetan txalogarria da. Ea arrakasta duten eta etorkizunean bikoizketak ere lortzen ditugun. Irrikaz nago honi buruzko berri gehiago entzuteko!

Arsenicum

Eta eztakigu zer argitaratuko duten ezta? :Olatu:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Antza denez Bartzelonako Manga Azokan bi lizentzia hauek iragarri dituzte:
Filma: Toaru Hikuushi e no Tsuioku (Pilotu jakin batentzako oroitzapenak) (The Princess and the Pilot)
Seriea: Mahou Shoujo Ikusei Keikaku (Neska magikoak sustatzeko plana) (Magical Girl Raising Project)
:agurtu:

jonnydbz

Ea zortea duen ekoizle berri honek. Egia esan harritzekoa da beraien apustua. Txalogarria :txalo1:
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.