Merliren audientzia behera doa

Sortzailea JASS, 2018ko Otsailaren 06a, 00:38:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JASS

EITBk Merlí telesaila urteko bonbazoa bezala saldu ostean audientzia kaxkarra jasotzen ari da. Lehen atalak 20.000 ikusle izan zituen, bigarrenak 12.000 eta hirugarrenak 10.000 (Wikipedian irakurri ditut, baina agian ez dira egiazkoak edo EITBk jasotako zifrak)
Telesaila porrotaren bidean dagoela dirudi, eta agian honek ez dio faborerik egingo bikoizketaren egoerari.

Zein uste duzue dela telesailaren ustezko porrotaren arrazoia? Publizitate falta agian? Eta irtenbidea? EITBk bikoizketari agur esateko behar duen aitzaki berria izango da hau?

Arsenicum

2018ko Otsailaren 06a, 08:42:29 #1 Azken aldaketa: 2018ko Otsailaren 06a, 09:39:20 Arsenicum(e)k egina
Publizitate falta ez, irailetik urtarrilera ibili bait dira "laster..." esanez. Planifikazio falta agian?
Nik ez dut astirik izan telesaila ikusteko, eta eztakit ona edo txarra den, baina Kataluinan sekulako arraskata izateak ez du esan nahi hemen ere izango duenik, eta eztakit hori kontutan izan duten.

80. hamarkadan telesail hobeak euskaratzen zituzten. Mundu mailakoak. Baina orain dirua etb2-ra doanez...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ajubita

Audientziak neurtzeko sistemak ETB1 kaltetzen duena ziur nago. Neurgailu gehienak Bilbo eta halako nukleo erdaldunetan badaude argi dago audientzia baxua izango dela.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2018ko Otsailaren 06a, 14:26:58
Audientziak neurtzeko sistemak ETB1 kaltetzen duena ziur nago. Neurgailu gehienak Bilbo eta halako nukleo erdaldunetan badaude argi dago audientzia baxua izango dela.


Izan leike. Norbaitek daki nola neurtzen diren audientziak? Etxeetan dauden TDT aparailu antzeko horiena nik ez dut sinesten. Ez dut sekula daukan inor ezagutu. Loteria suertatu zaion jendea ordea, ezagutzen dut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ajubita

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2018ko Otsailaren 06a, 16:44:13
Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2018ko Otsailaren 06a, 14:26:58
Audientziak neurtzeko sistemak ETB1 kaltetzen duena ziur nago. Neurgailu gehienak Bilbo eta halako nukleo erdaldunetan badaude argi dago audientzia baxua izango dela.


Izan leike. Norbaitek daki nola neurtzen diren audientziak? Etxeetan dauden TDT aparailu antzeko horiena nik ez dut sinesten. Ez dut sekula daukan inor ezagutu. Loteria suertatu zaion jendea ordea, ezagutzen dut.
Horrela neurtzen dira, bai. Eta ikusita Telecincok izaten duen audientziak, ez nau harritzen inork ez ezagutzea halako etxerik... Atso zaharren etxeak izango dira.

Arsenicum

2018ko Otsailaren 06a, 21:12:52 #5 Azken aldaketa: 2018ko Otsailaren 06a, 21:18:24 Arsenicum(e)k egina
Hemen diotena egia bada, tongoa egongo da ziur. Zenbat eta audientzia gehiago, publizitate garestiagoa eta diru gehiago, eta beraz... korruppzioa. Hauteskundeetako inkestekin bezela gertatuko da; gero "sukaldatu" egingo dituzte euren nahien arabera.

Baina nik ez dut sinisten. Ez dut daukan inor ezagutzen. Ez dut inor ezagutzen, daukan norbait ezagutzen duenik. Eta ez dut entzun ere, daukan norbait, ezagutzen duen pertsonarik. Oso arraroa benetan...

Bestalde, ezagutzen dut euromillonesean 3 M€ tokatu zaikizkion pertsona bat, eta tximistak jota hil den tipo bat.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ajubita

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2018ko Otsailaren 06a, 21:12:52
Hemen diotena egia bada, tongoa egongo da ziur. Zenbat eta audientzia gehiago, publizitate garestiagoa eta diru gehiago, eta beraz... korruppzioa. Hauteskundeetako inkestekin bezela gertatuko da; gero "sukaldatu" egingo dituzte euren nahien arabera.

Baina nik ez dut sinisten. Ez dut daukan inor ezagutzen. Ez dut inor ezagutzen, daukan norbait ezagutzen duenik. Eta ez dut entzun ere, daukan norbait, ezagutzen duen pertsonarik. Oso arraroa benetan...

Bestalde, ezagutzen dut euromillonesean 3 M€ tokatu zaikizkion pertsona bat, eta tximistak jota hil den tipo bat.
Normala inor ez ezagutzea. Sekretua da eta Euskadi guztian 350 etxe bakarrik daude.

Familia horiek hiriburuetan metatuko dira gehienbat, eta hiriburuetan gazteleraz egiten da. Gainera gero eta gutxiago hitz egiten da zoritxarrez... Gero ETBren parrila eskasa gehitzen badiogu eta euskal hiztunok filmak bezalako emisioak euskaraz ikustera ez gaudela ohituta...

Sistema honek erabat penalizatzen ditu ETB1 eta 3.