Aurkibidea marrazkiekaz

Sortzailea denanek, 2018ko Maiatzaren 07a, 21:38:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

denanek

Kaixo, duela asko ez naizela sartzen eta ez naiz gau aurkitzeko marrazkiak dituen aurkibidea, desagertu da??
Mila eskerrr!!
Nekane

Aju


arrakala

Aipamenaren egilea: denanek  Noiz: 2018ko Maiatzaren 07a, 21:38:10
Kaixo, duela asko ez naizela sartzen eta ez naiz gau aurkitzeko marrazkiak dituen aurkibidea, desagertu da??
Mila eskerrr!!
Nekane


Uste dut hau dela Nekane bilatzen ari dena, ez?


Aju

Bale. Migrazioan kontuan izatea ahaztu zitzaidan. Uste dut egin dudala egin beharrekoa, baina gauza hauek denbora behar dute efektua izateko.

MikelEiza

Aju, oker ez baldin banago, http://marrazkiak.euskal-encodings.com helbidean zegoen aurkibidea eta ikusten dudanez oraindik ez dago martxan. Subdomeinu hori konfiguratzea faltako da seguruenik.

Momentuz http://euskal-encodings.com/marrazkiak helbidean dago aurkibidea.

Konfigurazioarekin laguntzarik behar baldin baduzu, abisatu.

Bide batez, https jartzea komeniko litzateke, chromek foroa ez dela segurua esaten baitu.

Aju

Jarri nuen marrazkiak.euskal-encodings.com martxan, bazebilen lehen orduetan, baina orain ez dakit zergatik ez dabil, nahiz eta ondo konfiguratuta egon. Esku pilotarentzako pilota.euskal-encodings.com ere jarri nuen martxan eta hura badabil, eta berdin-berdin daude eginda  :kolpe:

Aju

Martxan daude berriro marrazkiak.euskal-encondings.com eta pilota.euskal-encodings.com.

Eninduke harrituko hemendik ordu batzuetara ez ibiltzeak. Gauza arraro bat ari da gertatzen eta ez dut ulertzen arrazoia. Marrazkien azpidomeinua sortu eta badabil, baina gero pilotaren azpidomeinua sartzean ez dabil ez bada ez bestea. Azkenean ezabatu-sortu-ezabatu-sortu ibilita halako batean biak jarri dira martxan. Ea irauten duen, baina uste dut aurrekoan ere biak martxan utzi nituela eta handik ordu batzutara pilota bakarrik zegoela martxan... Ikusiko dugu...

Bide batez, oker ez banabil GoDaddyk 100 azpidomeinu onartzen ditu, beraz ez da horrena.

PD: Mezua idazten bukatu ordu pilotaren azpidomeinua ez dabil... Ez dut ezer ulertzen.