Erabat ados nago proposamenarekin, Josu Etx.
Bere egunean, (duela 11 urte)
Seriei Buruzko Informazioa eta Elinkak Era Honetan Jartzeko Proposamena egin nuen. Nik hasiera batean, hori bera jarraitu nuen eta batzuek ere bai. Baina gero bakoitzak bere txantiloi edo plantila erabili izan du eta nik ere errazen aurkitu dudana erabili dut. Askotan pentsatu izan dut denok
erabili beharko genukeela txantiloi berbera. Gainera informazio faltarena ere hor dago: denbora falta dela eta, nahikoa lan da filma bera ripeatzea, eta lan extra bat da filmeen fitxa osatzea.
Lan hori hartzeko prest bazaude, ondo deritzot zure proposamenari. Bai txantiloi hori erabiltzearena, bai aurkibideak berritzearena, eta bai AEB eta horrelakoak estandarizatzearena.
Baina beste gauza bat aipatu nahiko nuke nik. Dagoeneko ez gaude 2007an (:Zahar:) eta lan hori foro formatuan egingo balitz soilik, "alperrikako" lana izango litzateke aurkibide on bat egin nahi izatekotan. Hau da, agian hobe izango litzateke guzti hau datu-base antzeko baten moduan antolatzea, egunen batean web-itxura duen aurkibideren bat egin ahal izateko. Izan ere, datu-base eran eginda, ziur fororako formatua era errazean atera daitekeela, kopiatu eta hemen pegatzeko. Eta era berean, webgune moduko aurkibide on bat izango genuke, etorkizunerako.
Datu baseei buruz edo webguneei buruz dakien norbaitek, ekarpena egin dezake agian, egiteko eraren nondik norakoa alzatzeko.