Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2019ko Urtarrilaren 04a, 16:37:45
Nahiago nuke neuk ere hala balitz, baina norberari berdin izateak ez du esan nahi dena libre denik.
Diru-eskaera batean sartzeak argitara ateratzea dakar, eta horrek agian arazoak sor diezazkizuken pertsona batek zugan arreta jartzea ekar lezake. Sekula ez dugu jakin erantzuten noraino den legala egiten duguna.
Gaztelerazko plataformetan inoiz sustoak egon dira. Frozen-Layerrek etzeukan inolako filtrorik eta edozer eskaintzen zuen; Jonu argitaletxeak, Frozen-Layerrek argitaletxea ekonomikoki kaltetzen zuela sentitu zuenean burofax bat bidali zien eta dena erretiratu behar izan zuten arazoa gehiagora ez joateko.
Guk euskarazko materiala eskaintzen dugunez, horrek oharkabean pasarazten gaitu, argitaletxeek sekula ez batitute gugan mehatxurik ikusiko. Baina ideia bat egin zaitezen hemen ere izan genuen zerbait duela urte gutxi Pirritx eta Porrotxekin (hauek ziren, ez?).
Gauza bat da guk nahi duguna, eta beste gauza bat errealitatea, eta kultura sustatzeak ez du edozer justifikatzen.
Nire ustez ez da ilegala diru truke egiten ez den bitartean, kexurik ez badago (ez nago oso ziur eztaere). Baina esan nahi nuena zera zen, ilegala dela esaten badidate ez nintzateke geldituko Euskal Encodingsen parte hartzeaz.
Dohainizko eta kalitatezko kulturaren alde egin nahi dudala esan nahi nuen (publizitate gabekoa gainera). Dohainik egotea ez du esan nahi egileek ez dutela dirurik irabaziko, diru laguntzak, zinema, netflix, filmin eta antzekoak, telebista kontratuak, diskak... daude.
Badakit errealitatea ez dela horrela, zoritxarrez, diru laguntzak ez dira nahikoak, beraz kalitatezko kultura ez dago ongi ordaindua oro har, eta produktoreak mugitzen dutena dirua da batez ere, biziraun nahi badute. Egoera tamalgarria nire iritziz. Horregatik nire etorkizuneko proiektuetan argi ibiliko naiz norekin bateratu, baita dirua lortzeko unean, birritan pentsatuko dut nola lortu.
PD: Lasai zaitezte, nik ez dut kalterik sortu nahi inori eta badakizkit mugak daudela eta dena ez dela justifikagarria.