Aurkibide berriaren egitura zehaztea

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Urtarrilaren 05a, 00:54:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

2019ko Urtarrilaren 05a, 00:54:06 Azken aldaketa: 2019ko Urtarrilaren 05a, 01:03:00 Josu Etx(e)k egina
Mikel Eizak aurkibidea modu argi, garbi eta bikainean jarri du. Baina animazio filmak, telesailak... eranstea falta zaio (aurkibidea nire moduan egiten ari naiz informazioa eskuragarriago egitearren). Gainera gero, hainbat izango gara aurkibide hau eguneratu ahalko dugunak (hori ulertu dut gutxienez) beraz aurkibidea batez ere generoen eta abarreko hori estandarizatzea behar dela uste dut.

Mikel-ek dioenez animazio edo irudi errealeko pelikulak bereizteko tresna jarriko du. Aparte, ez dakit horrela pentsatzen zenuten ala ez baina ongi egongo litzateke horrelako zerbait egitea (filmaffinity-ren tuneo bat) (ez dakit ahal den edo lan gehiegi izan daitekeen ez ezer beraz dena delakoarekin abisatu):






Ondoren Film genero ugari daude baina uste dut film guztiak (genero bat baino gehiago izan dezaketen arren) hainbat generotan batu ditzakegula

Nik momenturaino hauek erabili ditut (animazio eta haurrentzakoa momentuz genero barruan sartu dut, baina berez ez da genero bat):

·Thriller: Thriller, intriga, suspense, misterio batzen ditu
·Akzioa: Arte martzialak, samurai (beti ere borrokak dauden bitartean)...
·Zi-FI (zientzia fikzioa): Zi-FI, Futuristiko (teknologikoki), espazioko gerrak...
·Komedia
·Drama: Drama, kostumbrista...
·Fantasia: Fantasia, magia, Indar ez gizakidunak (Dragoi Bola, one piece eta horrelakoak) ...
·Beldurra: Munstro, banpiro, zombie, gore, slasher...
·Gerra: gerra, belikoa...
·Erotikoa (EE-n 1001 egun dago adibidez, baina ez dut uste asko egongo denik)
·Poliziakoa:
·Western: western, Spagheti western...
·Abentura
·Esperimentala: Kontra-kulturala, surrealista, propaganda, filosofiko-teorikoa

Zalantzak:
-Super heroiak? Momentuz jarri ditudan generoetan dago
-Road movie? Hala nola nomadak tx edo easy rider.
-Historikoa eta epikoa? (epikoa historiko barruan sar genezake) (hala nola ben hur)
-Zer egin dezakegu Melodrama eta Komedia erromantikoarekin. Genero bat da berez edo erromantiko+drama eta erromantiko+komedia?




Eta gero badakit amestea dela baina uste dut helburu bat izatekotan, film bilatzaile onena Filmin-ena dela, baaina horretarako tag pila, zuzendari guztiak, aktore guztiak... jarri beharko genituzke. Bilatzaile bakarra du eta hor "Terror", "Robert De Niro" "akira kurosawa" "Animación" ... jartzearekin jada nahikoa duzu
Adibidea: ShowHide





Josu Etx

Iradokizunetara mugitu dut, bere lekua da eta.

MikelEiza

Haurrentzakoa eta animazioa filtroa horrelako zerbait izango da bai. Baina generoa ez baldin badira, beste aldagai bana gehituko dizkiet, animazioa bai/ez eta haurrentzakoa bai/ez.

Generoen zerrenda mugatzea oso baliagarria da niretzat. Zalantzakoetako super heroiak, historikoa, melodrama eta komedia erromantikoa gehitu egingo nituzke.

Ta amestea ere ez da, lan ikaragarria da informazioa gehitzea, baina gero webetik kontsultatzeko moduan uztea oso erraza da. Lehendabizi ea bukatzen dudan eskuartean daukdana eta ikusiko dugu ea zer gehiago behar dugun.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 08a, 14:12:19
Haurrentzakoa eta animazioa filtroa horrelako zerbait izango da bai. Baina generoa ez baldin badira, beste aldagai bana gehituko dizkiet, animazioa bai/ez eta haurrentzakoa bai/ez.

Generoen zerrenda mugatzea oso baliagarria da niretzat. Zalantzakoetako super heroiak, historikoa, melodrama eta komedia erromantikoa gehitu egingo nituzke.

Ta amestea ere ez da, lan ikaragarria da informazioa gehitzea, baina gero webetik kontsultatzeko moduan uztea oso erraza da. Lehendabizi ea bukatzen dudan eskuartean daukdana eta ikusiko dugu ea zer gehiago behar dugun.


Animazioa bai edo ez ordez, animazio pelikulak bakarrik erakusteko aukera izan beharko litzateke. Hau da, film guztiak erakutsi edo animazioa bakarrik (edo bestela hiru aukera: Guztiak, animazioa bakarrik eta animazioa ez direnak).
Berdina haurrentzako filmekin.

Animazio aurkibidean arituko naiz baina pazientzia izan beharko duzue ez baitaukat denbora askorik.

Josu Etx

2019ko Urtarrilaren 12a, 13:57:40 #4 Azken aldaketa: 2019ko Urtarrilaren 12a, 16:36:14 Josu Etx(e)k egina
ba aurkibidea ez denez erabiltzeko, aurkibide on bat sortzeko baizik, tag-ak gehituko ditut aktore, zuendari, saritua izan den, produktora, gaia (zonbiak, bidaiak denboran zehar...), animazio sistema...-rekin. Beste zerbait etorkizuneko bilatzaile posible batean sartzekoa?