Online ikusi ahal izatea plus handia da bai.
Hala ere, ez dakit lan handiegia ez ote den guztia streaming bidez ikusgai jartzea. Nik ezin dut denbora askorik eskaini, eta beraz lan gutxien ematen didanarekin jarraituko dut. Azpitituluak txertatzea jatorrizko bertsiodun filmeei.
Nik proba egin izan dut, bai google drive, bain megan, eta MKVrekin egia da azpitituluak ez dituela detektatzen. Ez dakit aukerarik dagoen zerbait egiteko.
Gainera, badakit telegramen, streaminga erabil daitekeela bideoak ikusteko, baina ez dakit zer formatu erabili behar den.
Eta beste aukera bat ere bazegoen: Game Erauntsikoak peertuberen bidez probak egiten ibili ziren, eta guztia azaltzeko eskaintza egin ziguten, baina ni behintzat topera nabil azkenaldian eta ezin izan dut haiekin geratu. :giveup: