Goiko barrako aurkibidea, webgune lagunak... ez dira agertzen.

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Hasieran nire mugikorreko arazoa zela uste nuen baina goiko laster markak kendu dira.
Lehen gogokoenak, aurkibidea eta webgune lagunak zeuden, oso erabilgarriak zirenak. Suposatzen dut arazo bat izan dela eta ez direla nahita kendu.

jonnydbz

Ba nik ez daukat gogan horrelakorik ikusi dudanik, foroan web-gune lagunak delakoa ez dudala inoiz ikusi esango nuke. Edo inoiz ez konturatu behintzat.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 22a, 23:43:38
Hasieran nire mugikorreko arazoa zela uste nuen baina goiko laster markak kendu dira.
Lehen gogokoenak, aurkibidea eta webgune lagunak zeuden, oso erabilgarriak zirenak. Suposatzen dut arazo bat izan dela eta ez direla nahita kendu.
Arrazoia duzu.

Foroa noizean behin (urtean pare bat aldiz edo) izorratu egiten da oraindik ez dakit zergatik. Oker ez banabil ostegunean izan zen azken aldia.

Mezuen datubaseak ez dauka arazorik, beraz, foroan idatzitako mezuak ez dira galdu. Arazoa foroaren artxiboetan dago. Soluzio bakarra aurkitu diot: foroaren artxiboak ezabatu eta segurtasun kopia bat kargatzea. Hurrengo berriro gertatzen denean, denboraz eta gogoz ondo banabil, gehiago sakonduko dut, baina interneten aurkitu ditudan soluzioek ez dute funtzionatu...

2018ko urrikoa da daukadan azken segurtasun kopia, beraz aipatzen duzuen atal hori galdu egin da. Ez dakit nork egin zuen atal hori, baina egin dezala berriro mesedez; egindakoan, segurtasun kopia berri bat egingo dut, eta horrela berriro gertatzen bada, atal horrekin berreskuratuko dugu.

Josu Etx

2019ko Ekainaren 23a, 22:30:11 #3 Azken aldaketa: 2019ko Ekainaren 24a, 11:48:32 Josu Etx(e)k egina
ongii, bestela momentuz aurkibidea erantsi, jendea errazago aurki dezan. Nik ezin dut egin.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Ekainaren 23a, 22:30:11
ongii, bestela momentuz aurkibidea erantsi, jendea errazago aurki dezan. Nik ezin dut egin.
Baina horretarako add-on bat instalatu behar zen, eta ez naiz gogoratzen zein zen. Oker ez banabil, barra horretan defektuz ezin da ezer gehitu, edo nik behintzat ez dut ezer aurkitu...

Arsenicum

Nik instalatu nuen add-on hori. Bihar azterketa bat daukat, baina etzi begiradatxo bat botako diot, ea gogoratzen dudan zein zen add-on hori.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Instalatu dut berriro ere. Zorionez, informazioa gordeta zuen eta automatikoki jarri da lehen zegoen moduan.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Ekainaren 26a, 17:30:30
Instalatu dut berriro ere. Zorionez, informazioa gordeta zuen eta automatikoki jarri da lehen zegoen moduan.
Eskerrik asko!

Klaro, informazio hori datubasean egongo zen eta datubasea lehengoa da.

Segurtasun kopia berria egingo diot.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Balee perfekto milesker  :Olatu:.
Itxiko dut, ez baitugu hau gehiago behar.

Josu Etx

Balee supongo honekin erlazionatuta dagoela, batez ere segurtasun kopiekin eta hori, baina orain youtubeko bideoak zuzenean ikustekoa ez dago.

Arsenicum

Add-on bat instalatzea baino ez da, baina nik ez dakit zein instalatu zen zehazki.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Eta seguruenik add on horietako bat denez "kontaktuak" edo horrelako zerbait jartzea eta instagram kontua gehitzea ongi legokela uste dut.
Berriak eta grazia pare bat jendeak erraz ikus ahal izateko modu bikaina da nire ustez.

https://www.instagram.com/euskalencodings/?igshid=1qtwf2vgh4ylb

Aju

Egia, Youtubeko addona ere instalatu zen. Jarrita.

Instagramekoan enoa eskurik sartzera ze ez dut sekula erabili Instagramik eta ez dut beharrezkoa ikusten, baina besteren batek egin nahi badu, nigatik ongi.

Josu Etx

2019ko Uztailaren 03a, 18:29:43 #14 Azken aldaketa: 2019ko Uztailaren 03a, 18:33:15 Josu Etx(e)k egina
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Uztailaren 01a, 19:37:24
Egia, Youtubeko addona ere instalatu zen. Jarrita.

Instagramekoan enoa eskurik sartzera ze ez dut sekula erabili Instagramik eta ez dut beharrezkoa ikusten, baina besteren batek egin nahi badu, nigatik ongi.

Eskerrik askoo, fijatu naiz baita "news" kendu dela. Jarri nahi baduzue, nik beti itxita neukan ordea (egia esan berriak tamaina desberdina izatean, zerbait sakatu behar nuenean berria aldatzen bazen foroa pixka bat jeitsi edo igotzen zen eta ez nuen nahi nuena sakatzen, desorosoa suertatzen)



Instagram nire ustez oso baliagarria da jendeak gu ezagutzeko. Oraindik ez dut ezagutzen 16-30 inguruko inor foro hau ezagutzen zuenik nik aipatu baino lehen. Inor ez. (Neska bat ezagutzen ndut One piece hemen ikusi arren ez zekiela foro honen izena "marrazki bizidunak" aurkibidetik sartzen baitzen)
Instagram gazteen artean hedatuen dagoen sare soziala denez, logikoa da pentsatzea erabilgarri izan daitekela. Momentuz 200 pertsona baino gehiago jarraitzen dute kontua eta gora doa egunero. EE-ra Igotzen den eduki berria erakusteko modu bikaina da. Adibide bat jartzearren: pertsona gehiagok daki "Johnny-k bere fusila hartu zuen" filma euskal encodingsen dagoela instagram bidez, foroa ikusteagatik baino (eta post horretan dauden bisita batzuk bot-ak direla jakinda zer esanik ez). Are gehiago esango nuke, Facebook eta Twitter gehitu beharko genituzke (uste dut facebook bat dagoela, ez dakit nork daraman, baina "kontaktuak" berri horretara gehitu beharko litzateke)