Egunotan material arraroa igotzen nabilela ikusiko duzue. Azalpentxo bat horri buruz...
Duela urte batzuk Taichisani pertsona bat hurbildu zitzaion esanez etxean haurtzaroko zinta mordoa zeuzkala ganbaran, eta zinta horietan hemen ez dagoen material mordoa zeukala. Duela 4-5 urte pertsona honekin geratu ginen eta astakeria bat zinta pasa zizkigun, 60-80 zinta inguru. Eta hori herena edo omen zen bakarrik...
Nik zinta erdiak edo hartu nituen, eta zinta horietako audio aprobetxagarri guztia atera nuen. Tartean serie hau zegoen. Egia esan, ez dut gogoratzen umetan ikusi izana ere. Enekien zein zen. Baina beno, atal kopuru aipagarri bat lortuta eta interneten bilaketa bat eginda bideo onak aurkitu nituenez, muntaia egitea erabaki nuen.