Bizkarroiak - Gisaengchung (Parasite) (2019) [MEGA|1080] [ONLINE]

Sortzailea Josu Etx, 2020ko Urtarrilaren 18a, 01:20:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

2020ko Urtarrilaren 18a, 01:20:27 Azken aldaketa: 2020ko Urtarrilaren 18a, 14:20:01 Josu Etx(e)k egina
BIZKARROIAK  -  GISAENGCHUNG (PARASITE) (2019)







Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Hego Korea
Generoa: Thriller/Drama/Komedia
Urtea: 2019
Zuzendaria: Bong Joon-ho
Gidoia: Bong Joon-ho, Jin Won Han
Argazkia: Kyung-Pyo Hong
Musika: Jaeil Jung
Aktoreak: Song Kang-ho, Lee Seon-gyun, Jang Hye-jin, Cho Yeo-jeong, Choi Woo-sik, Park So-dam, Park Seo-joon, Lee Jeong-eun, Park Keun-rok, Hyun Seung-Min, Andreas Fronk, Park Myeong-hoon, Jung Hyun-jun, Ji-hye Lee, Joo-hyung Lee, Jeong Esuz, Ik-han Jung, Seong-Bong Ahn, Dong-yong Lee, Hyo-shin Pak
Sinopsia: Ki-taeken familiako guztiak langabezian daude, eta Park familia aberatsaren bizimoduak izugarrizko interesa pizten die. Egun batean, semea Parken etxean ingelesezko eskolak emateko gomendatzen dute. Bidaia kontrolaezin baten hasiera izango da, eta inor ez da onik aterako.
Nota Filmaffinityn: 8,1



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Koreera
Iraupena: 2h eta 12m (132min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 4,45GB
Erresoluzioa: 1920x808 (1080p)
Esteka (MEGA)

Ajubita

Oraintxe bukatu dut ikusten.

Galdera bat, azpitituluak zuk egin dituzu? ze foroko eta Telegrameko nicka ez dator bat azpitituluek dakarten kredituarekin, jeje. Azpitituluei buruz gauza bat esateko zen.

Josu Etx

2020ko Urtarrilaren 18a, 15:06:20 #2 Azken aldaketa: 2020ko Urtarrilaren 18a, 15:13:20 Josu Etx(e)k egina
Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 13:56:35Oraintxe bukatu dut ikusten.

Galdera bat, azpitituluak zuk egin dituzu? ze foroko eta Telegrameko nicka ez dator bat azpitituluek dakarten kredituarekin, jeje. Azpitituluei buruz gauza bat esateko zen.

Ez, interneten aurkitutakoak dira. Nik sinkronizatu eta akats tipografikoak zuzentzen ditut bakarrik. Azpitituluetan egilearen izena mantentzen dut, berak egin duen lana delako eta berak bere izena jarri nahi izan badu, ez zait ongi iruditzen kentzea.

Kasu honetan Xabier Aramendirenak direla uste dut.

Nik egin ditudan azpitituluak: Egin ezazu behar duzuna, Leningrad Cowboys Ameriketara doaz, zerua eta infernua (nire lehenengoa errepasatu beharko nuke), Uda 1993 eta Neon Genesis Evangelion-en kapituluak (momentuz 11 daramatzat)

Ajubita

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 15:06:20
Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 13:56:35Oraintxe bukatu dut ikusten.

Galdera bat, azpitituluak zuk egin dituzu? ze foroko eta Telegrameko nicka ez dator bat azpitituluek dakarten kredituarekin, jeje. Azpitituluei buruz gauza bat esateko zen.

Ez, interneten aurkitutakoak dira. Nik sinkronizatu eta akats tipografikoak zuzentzen ditut bakarrik. Azpitituluetan egilearen izena mantentzen dut, berak egin duen lana delako eta berak bere izena jarri nahi izan badu, ez zait ongi iruditzen kentzea.

Kasu honetan Xabier Aramendirenak direla uste dut.
Ok.

Beno, orduan ezin esan nahi niona esan. Aegisub gomendatzeko zen, lerro bakoitzean denbora eta testuaren luzera erlazionatzen dituen balore bat ematen duelako; izan ere, hainbeste testuko azpitituluetan asko eskertzen da lerroak irakurtzeko denbora izatea, eta batzutan azkarregi pasatzen dira.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 15:14:36
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 15:06:20
Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 18a, 13:56:35Oraintxe bukatu dut ikusten.

Galdera bat, azpitituluak zuk egin dituzu? ze foroko eta Telegrameko nicka ez dator bat azpitituluek dakarten kredituarekin, jeje. Azpitituluei buruz gauza bat esateko zen.

Ez, interneten aurkitutakoak dira. Nik sinkronizatu eta akats tipografikoak zuzentzen ditut bakarrik. Azpitituluetan egilearen izena mantentzen dut, berak egin duen lana delako eta berak bere izena jarri nahi izan badu, ez zait ongi iruditzen kentzea.

Kasu honetan Xabier Aramendirenak direla uste dut.
Ok.

Beno, orduan ezin esan nahi niona esan. Aegisub gomendatzeko zen, lerro bakoitzean denbora eta testuaren luzera erlazionatzen dituen balore bat ematen duelako; izan ere, hainbeste testuko azpitituluetan asko eskertzen da lerroak irakurtzen denbora izatea, eta batzutan azkarregi pasatzen dira.

Egiteko bai, Aesigub erabili ohi dut baina sinkronizatzeko subtitle edit. Honek ere abisatzen nau azkarregi badoaz eta 20 hizki/segunduko baino gutxiago dira guztiak edo gehienak.