Buru ezabatzailea - Eraserhead (1977) (David Lynch) [1080p|MEGA]

Sortzailea Andregoto Galindoitz, 2020ko Irailaren 04a, 22:13:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Andregoto Galindoitz

2020ko Irailaren 04a, 22:13:30 Azken aldaketa: 2020ko Irailaren 08a, 10:00:11 Josu Etx(e)k egina
Buru ezabatzailea  -  Eraserhead (1977)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Fantasia/Drama
Urtea: 1977
Zuzendaria: David Lynch
Gidoia: David Lynch
Argazkia: Frederick Elmes eta Herbert Cardwell
Musika: David Lynch
Aktoreak: Jack Nance, Charlotte Stewart, Allen Joseph, Jeanne Bates
Sinopsia: Henry Spencer (Jack Nance) gizon gazte depresibo eta beldurtia da, haurra zenetik amesgaizto arraroak jasaten ditu eta haietatik ihes egiteko bere irudimenaz baliatzen da. Egun batez, Henryren laguna den Maryk (Charlotte Stewart) haren etxera afaltzera gonbidatuko du, orduan haurtxo goiztiar eta gizagabe baten aita izan zela jabetuko da. Mary eta haurtxo bitxia Henryrren etxea bizitzen jarriko dira. Bertan, fenomeno arraroak jazotzen hasiko dira, berogailu atzealdean dagoen eszenatoki argiztatuan agertzen den emakume bat (Laurel Near), auzokide erakargarri bat eta planeta batean bizi den gizon bitxi bat tarteko.
Nota Filmaffinityn: 6,8



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 89 minutu
Kolorea: Zuri beltzean
Pisua: 853 MB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA)

Josu Etx

2020ko Irailaren 05a, 18:02:45 #1 Azken aldaketa: 2020ko Irailaren 05a, 18:14:31 Josu Etx(e)k egina
Sorpresa bikaina! Mila esker! David Lynch ez dut gehiegi ikusi eta hau zen ikusteko gogo handien nituen bere fima, Elefant man-ekin batera. Gaur gauean ikusiko dut.

Hori bai, begiradatxo bat bota diot eta pixka bat desinkronizatuta daude azpitituluak eta esaten dena. Nik hori erraz eta azkar egiteko subtitle edit erabiltzen dut, azpitituluak denbora linean erraz mugitu ditzakezulako.
Saguarekin arrastratzearekin, hitz egiten duen zatira mugitu dezakezu (erraz ikusten da uhinekin noiz hitz egiten den)

Andregoto Galindoitz

Eskerrik asko gomendioarengatik! Saiatuko naiz unetxo bat dudanean programa horrekin azpitituluena konpontzen eta zuzendutako bertsioa igotzen. Ondo izan.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Andregoto Galindoitz  Noiz: 2020ko Irailaren 10a, 13:19:03Eskerrik asko gomendioarengatik! Saiatuko naiz unetxo bat dudanean programa horrekin azpitituluena konpontzen eta zuzendutako bertsioa igotzen. Ondo izan.

Denborarik ez baduzu, unetxo batean egin dezaket, azpitituluen artxiboa ematen badidazu.