Author Topic: [Zinea euskeraz] Azur eta Asmar, estreinaldia 15/03/2007  (Read 757 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline FHarlock

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 629
  • Gender: Male
[Zinea euskeraz] Azur eta Asmar, estreinaldia 15/03/2007
« on: 2007ko Marchren 15a, 19:34:16 »

http://www.cinefilo.es/cine-azur-y-asmar-3417.html

Bihar da estreinatzekoa filme honena. Zuzendari honen bi filme izan ditugu euskeraz zinemetan lehenik ere, Kiriku eta sorgina, eta Kiriku eta pizti basatiak.

Oraingoan, arabiar kulturan murgilduko gaitu, eta 3D-etara joko du lehen aldiz, baina modu oso berezian, itzaletako antzerkitik gertuago 3D animazio filme tipikotik baino. Integrazio eta kultura desberdinak errespetatzearen inguruan fabula bat da.

Gaur egon naiz filmaren zati bat ikusten, ikusi ahal izan dudana, gauzak okertu baizaizkit, eta horretaz obe No coment. Esan behar da, bikoizteko aurkitu dituzten aurrak oso ongi egiten dutela. Eta gero, entzun ahal izan dudanetik, ba I?igo Puignau printze guapoarena tokatu zaio berriz ere.

Ahal baduzue, ikustera joatea eskertuko nizueke. Ezin imagina ditzakezue nolako buruausteak gainditu behar izan diren bihar euskeraz estreinaldia izan zedin. Buruauste batzuk, benetan izugarriak, errekorra markatzeko ainakoak.

Filma, gainera, norbaitek ea azaltzea lortzen badit, euskeraz, bi kopia bakarrik izango ditu.

Bat nafarroan, La Morea zentro komertzialeko Golem zinemetan, eta bestea Gasteizko Abaco Lakua-n. Bizkaian eta gipuzkoan, zinemek euskerazko kopiarik ez dute nahi izan. Euskal hiztun gehiengo lurraldeetan filma erderaz emando da, eta alderantziz, gutxien hitzegiten denetan euskeraz.

Ezin ulertu dut. Bilbo eta Donostian bazaudete, nik idatzizko kexua egingo nuke filme hau eskeintzen duten zinemetan euskerazko bertsioa eskeintzen ez dutelako, erderazkoa bakarrik emanez.
« Last Edit: 2007ko Marchren 15a, 20:34:17 by FHarlock »

 

Nick