EITBren euskal Netflixa

Sortzailea Aju, 2021ko Maiatzaren 19a, 14:01:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

2021ko Maiatzaren 19a, 14:01:18 Azken aldaketa: 2021ko Maiatzaren 19a, 14:02:39 Aju(e)k egina
Enekien halako egitasmo bat abian zenik ere. Irratian entzun dut eta hasiera batean asko poztu nau, baina xehetasun gehiago irakurrita ez dakit nik...

Irratian entzundakoaren arabera uste nuen produkzio propioa eta kanpokoa eskaintzeko zela, baina artikulua irakurri ostean nahiko argi geratzen zait produkzio propioarentzako dela. Azkenean EITB nahieran bat izango da beste itxura atseginago batekin? Badirudi beste dimentsio bat eman nahi diotela, baina zertan datzan irakurtzen duzu eta badirudi beste dimentsio hori plataformara integratzen diren beste erakunde atzerritarren presentzia eta edukiak direla.

Aurrerapauso bat izan daiteke eta hori da bidea, baina kanpo produkzio bikoiztuek presentzia handia izatea espero dut, ze hemengo ekoizpenak ETB1 eta Nahieranen dauzkagu eskuragarri eta denok dakigu zer ikusmin sortzen diguten...