Author Topic: 2007-KO BANAKAKOA  (Read 8923 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #60 on: 2007ko Juneren 02a, 00:16:38 »
 7-7 Doaz. Galarzak dek sakea. Biek dekie jolasteko era bardine. Jo, jo, jo eta jo. Eta kontrarioa apurtuta dauenean atzean, dejada.

12-7 Urberuaga irabazten eta bi bider in deu pasa. Ia burua ez dakon joaten. (joan dakona ba?o giau).

13-10 urberuaga Irabazten eta 200 pilotakada doaz. Partidu oso gogorra.

16-12 Urberuaga irabazten. Ta partidua gero ta gogorraua.

19-14 urberuaga irabazten ondi?o. Pare bat sakez iten badeituz, ondi?o kontuz. 278 Pilotakada (ez, ez dotaz nik kontatu :lol).

21-14 Galarza sakera airez joan da ta oso ondo eroan deu. Hurrengo pelotakadak be kasi ezinezkoak eroan deituz ba?a azkenean Urberuagan tantua.

21-15 Galarza ostabere airez sakera. Oso tanto gogorra eta Galarzan tantoa. Ondi?o ez deu amore emon.

21-16 resto ostean dejaba perfektoa txokoan 5tik.

 Galarzaren beste dejada bat... txapapera!  22-16, Urberuaga Txapeldun. 300 pilotakada ba?o giauko partidua.
« Last Edit: 2007ko Juneren 02a, 01:09:01 by Arsenicum »
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #61 on: 2007ko Juneren 02a, 19:33:13 »
 Aimar Olaizola Finalera! :drunk  22-15 Irabazi dotzo Gonzalezeri. 15-7 ibili da Aimar irabazten, Gonzalezek beste pelota bat atara eta 15-15 jarri direz. Hortik aurrera Aimar hobeto jolasten hasi da eta 22ra zuzenean.

 Finala Olaizola II-Barriola. Aimar azkeneko 5 urtetan 4 bider heldu da finalera.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #62 on: 2007ko Juneren 04a, 00:10:47 »

 
Quote
Burua hotz... eta bihotza bero

2007 / 06 / 03 (Berria - Imanol Magro)

Olaizola II.ak serio jokatuta irabazi dio Gonzalezi, eta buruz buruko finalerako sailkatu da, laugarren aldiz

Hotza da Aimar Olaizola. Izotz pusketa. Harrigarria da tentsioa saihesteko duen erraztasuna. Burua hotz mantentzen du beti. Urduritu gabe, hutsik egin gabe. Emozioak barnean gordetzen ditu, giltzapean. Poztasun edo atsekabe keinu txikia asko jota, lurrera begira pilotaren bila joan aurretik. Hala jokatu zuen atzo Gonzalezen aurka, hotz, hotzegi agian. Partida ondo prestatu zuen. Lezioa ikasia zuen. Bere bertuteak baino gehiago, Gonzalezen gabeziak bilatu zituen.

Hotz, tartea ireki zuen hasieran, baina azkaindarra parean jarri zitzaion. Azken txanpan, ordea, kateak desegin zituen. Prestaturiko estrategiaren mugak hautsi eta eroso jokatzen hasi zen aurrean. Dakien bezala, gustatzen zaion bezala. Bihotz beroak burua hartu zuen, eta jarraian egin zituen azken zazpi tantoak. Finalerako azken zazpi pausoak. Atanoko dantzan Barriola laguna izango du zain.

Olaizolak ondo jokatu zuen atzo Labriten, serio. Gonzalez huts egitera behartzeko asmoz irten zen, haren eskuina lotsarik gabe bilatuz, eta hasieran fruitu onak eman zizkion. Irabazteko, baina, gehiago behar da, eta azken txanpara arte ez zuen bere ahala erakutsi. Gonzalezek, berriz, manomanistako finalean sartzeko beste koska bat falta zaiola erakutsi zuen. Olaizolaren aurkako partida bakoitzean maila hobea eman du, baina oraindik apur bat falta zaio. Labriten, beste behin, erabaki txarren biktima izan zen. Aurrekoetan baino serioago jokatu zuen, botera pilotakada itzelak joz. Aurrean, baina, huts dezente egin zituen, gehiegi finalerdi baterako. Bere pilotarekin Olaizola estutu zuen, baina azken txanpan nekeak kalte egin zion. Partida irabaziko zuela esan zuen, goizegi botatako hitzak ziren.


PARTIDA BITXIA. Gonzalez eta Olaizolaren arteko partidetan ohikoa den bezala, lehia bitxia ikusi zen. Joko klasikotik urrun. Olaizolak txokotik zabalera sakatu zuen, eta Gonzalezek errestoa airez jo zuen gehienetan. Azkaindarrak ere ez zuen sakea baztertu. Sake zitala baino, luze eta indartsua nahiago izan zuen. Joko arraroaren erruz biei kostatu egin zitzaien partidan sartzea, eta hasiera oso kaskarra izan zen, tanto motzekin (4-4).

Berdinketarekin batera, Gonzalezen lehen hutsa iritsi zen. Botera jarri beharrean bolea kaskarra jo zuen. Olaizola agintzera pasa zen eta azkaindarraren hutsa eragin zuen. Goizuetarrak ondo baliatu zuen hutsa tartea irekitzeko (8-4). Gonzalezek aldea murriztu zuen (8-6), baina kanpora bidalitako boleak sakea bueltatu zion kontrarioari. Olaizolak lau tanto egin zituen jarraian saketik. Gonzalezek laurak jo zituen, baina ez zuen asmatu (13-6). Gonzalezen beste huts batek eta Olaizolaren hormabikoak artekariak isilarazi zituzten (15-7).

Olaizolak huts gutxi egin zituen, baina haren hankasartze bakanetako batek arnasa bueltatu zion Gonzalezi. Gustuko pilotarekin eroso aritu zen, kontrarioari gaina hartuz. Pilota astuna erraz mugitu zuen, apurka lehia orekatzeraino (15-15). Aurkaria gainean izan arren, Olaizola ez zen larritu. Burua hotz. Azken txanpan, baina, bihotzeko beroa gehiago izan zen. Gonzalezek oparituriko sakea hartu eta gustura jokatzen hasi zen. Aurkariaren eskuinaren bila itsutu beharrean, libre jokatu zuen, eta jarraian egin zituen azken zazpi tantoak. Jokatuz, ausart. Bukaeran izotza urtu zen eta ageriko poz keinua egin zuen. Tentsioa handiegia zen hezur-haragizkoa dela ezkutatzen jarraitzeko.


ATZERAPENA ESKATUKO DU. Espero zen bezala, Aimar Olaizolak atzerapena eskatuko du. Beraz, finala ekainaren 17an jokatuko da. Litekeena da kantxako sarrerak 150 eurotan jartzea, goiko harmailakoak 70 eurotan eta errebotekoak 50tan.






Olaizola II.a 22

Gonzalez 15

Iraupena. 69 minutu.

Pilotakadak. 278.

Saketik. Olaizolak 6; Gonzalezek 1.

Markagailua. 3-0, 3-1, 4-1, 4-4, 8-4, 8-6, 13-6, 13-7, 15-7, 15-15 eta 22-15

Bestelakoak. Iru?eko Labrit pilotalekuko harmailak bete egin ziren. Apustuetako dirua nabarmen irten zen Olaizolaren alde: 100-30i. Ikusleek txistu egin zioten Gonzalezi partida osoan.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #63 on: 2007ko Juneren 04a, 16:45:04 »
Quote
Gonzalez podr? jugar con Eugui el tercer y cuarto puesto

04 / 06 / 2007 (Diario de Navarra)

Sebastien Gonzalez estar? en condiciones para jugar el partido por el tercer y cuarto puesto del Manomanista contra Patxi Eugui que, seg?n el reglamento, ?se celebrar? en cualquier caso el 9 de junio?.

Gonzalez apunt? el s?bado tras el partido que hab?a terminado con molestias en un dedo de la derecha -por este motivo el pelotari sali? en teor?a dos veces al vestuario, pero el doctor Jos? M? Urrutia confirm? ayer que el delantero de Askain estar? listo para el d?a 9. Eugui, que ha tenido dolores en la derecha, tambi?n podr? jugar.

 
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #64 on: 2007ko Juneren 12a, 15:45:28 »

 Pasadan astean Gonzalez egon zan dudan, eta aste honetan Eugi. Baie ya ofiziala da, ez da hiru edo laugarren postuko partidua jolastuko. Eugik eskue txarto deko eta nahiago izan deu ez jolastea.

 Beraz finala da txapelketako azkeneko partidua. Domekan arrastiko 6tan da, baie aldatu leike bebai. Athletic eta Errealak 17tan jolasten deurienez azkenean, audientzia ez bajatzeko atzeratu in leike ordu batzuk.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline getxoztarra

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 331
  • Gender: Male
    • TOCEren txokoa
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #65 on: 2007ko Juneren 19a, 00:08:35 »
Akabose. Aimar txapeldun eta Abel bigarren, pena izan da Abelek egin dauen txapelketagaz ez irabaztea ba?a partidua ikusita Aimarrek merezita deko. Aiaiaiai Abel zelako partidu onak ta finalean...flojotxu. Ia eskuetako arazoa betiko ahastu ahal dauen ta Abel urte batzutarako eukiko dogu!
Aimar
Abel
Irujo

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.538
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: 2007-KO BANAKAKOA
« Reply #66 on: 2007ko Juneren 19a, 01:58:32 »


Zorionak Aimar!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.