Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 12:55:20
EDIT: Realekoren batek (darko :xD) idaz dezala ikusteko aber arazoa zelan ikusten den beste prespektiba batetik
Ba... lehen mailan Osasuna geldituko da :aznn Nik zer esango dizuet ba, nahiago nuke euskal talde guztiak mantentzea baina zaila da, eta lehenik Realaren alde nago, noski. Gaur eta bihar gauza asko argitu daitezke.
Nastic jaitsita dago, beraiek ere etsi egin dute jada. Beste bi postuetan dago borroka. Kontuz Aju, Betis, Levante eta Osasunak aste honetako partidua galtzen badute ezin izango dute oraindik lasai egon. Beraz, sei talde oraingoz.
- Osasuna nahiko gaizki dago, baina lau partidurako koltxoi garrantzitsuegia dira zazpi puntu. Zerbait ikaragarria behar luke jaisteko.
- Levantek bi emaitza on lortu ditu, baina aurretik beheraka zetorren. Ikusi egin behar bihar Osasunaren aurka zer egiten duen. Realarentzat (eta Athletic-entzat) onena Osasunaren garaipena.
- Betis, beno, hortxe dabil. Gaur Nastic-en aurka jokatzen du eta Nastic-ek etsi badu, Betisek irabazi... Edo ez, auskalo...
- Celtak ez du salbaziorik, lehen itzulian Reala baino ez dakit zenbat puntu gehiago zituen eta orain berdinduta dago. Stoichkov jokalari bikaina izan da, baina entrenatzen ez dakit ba nik. Bakeroren antza hartzen diot horretan.
- Athletic. ETBko laburpenei begiratuta behintzat (eta kontuan hartu ETB Athletic Telebista dela) itxura txarra du, eta ez dut izorratzeagatik esaten. Jokoa auzoan, eta eskerrak momentuz hiru talde azpitik dituen. Ez dakit nire irudipena den, baina oso pasibo ikusten dut taldea, ez du garrarik, ez dirudi mantentzea jokoan daukatenik. Zentzu horretan Reala hobeto ikusten dut, kontzientziatuago edo... Manerekin hasi zen remontada hura hantxe geratu zen, eta orain sufritu egin beharko du. Gaur galtzeko boleto gehienak ditu. Lehen mailan geratzen bada, bi urte berdin daramatza eta argi ibili, Realaren gainbehera horrelaxe hasi zen orain dela urte batzuk.
- Eta hor dago Reala. Hamar partidu faltako balira, seguru lehen mailan. Bigarren itzulian behetik gora dator, Lotinak oreka minimo bat lortu du, eta nahiko ondo dago. Golak sartzen ari dira, Saviok behar zuen kalitatea ematen dio erasoan, atezain BIKAIN bat dugu (honek ez izan dudarik lehen mailan jarraituko duela, Realean edo beste nonbait)... Baina noski, asko kosta zaio esnatzea. Lau partidu faltan, berandu izan liteke... Lehen itzulian zerbait egin izan balu... Jonnydbz, momentu honetan Reala gai da 12 puntu ateratzeko ere, baina bihar irabazten ez badu agur benhur. Biharkoak hurrengo hirurak baldintzatuko ditu, galduta etsi egingo du, irabazita eta Athletic-ek galtzen badu berriz morala asko igoko zaio.
Bere aukerak baditu, kalkulu fantastikorik egin gabe. Etxean Celta eta Racing ditu. Celtari edozeinek irabaziko lioke orain. Racingek Zigic-ekin arriskua du, baina Reala Anoetan indartsu bihurtu da eta irabaz diezaioke. Kanpoan, lehenik Osasuna. Uzteko moduan egonda ere, ez dut uste Patxi Izcok euskaldunekin ezer jakin nahi duenik. Baina zaletuek bai... Ikusiko da. Eta azken partidua, Mestallan Valentzia-Reala. Oso zaila edo oso erraza izan daiteke. Valentziak liga edo txapeldunen ligarako saikapena jokoan badu, akabo. Ezer jokoan ez badu, ordea, irabazteko modukoa. Aukerak baditu. Arazoa da besteen emaitzei begira ibili beharko duela.
Eta horrela ikusten ditut nik gauzak, aurten euskaldun guztiok lotsagarri, Osasunaren Europako balentria kenduta.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Maiatzaren 17a, 12:55:20
Nik Xabi Prieto nahi dot [...] Garrido bai ikusten dot etorten...
Bai, aspalditik ezagutzen dut nik "filosofia" hori... Atzaparrak prest, e? Ai, Lezama, munduko harrobirik handiena... Errioxaraino ere zabaltzen dena...
Cristiano Lucarelliren posta gogoratuz, ba al dakizue zein den koloreak benetan sentitzen dituen euskaldun bakarra (lehen mailan behintzat)? Mikel Aranburu. Bizi osoan Athletic atzetik dabilkio diru gehiago eskainiz, eta hemen jarraitzen du sufrituz. Gainera kontratua berritu du aurten. Ea nork gehiago dituen potroak esateko "hurrengo urtean ez dakit ze mailatan jokatuko dudan, baina nire taldean jokatuko dut", eskaintza hobeak baztertuz.
PD: Oso seguru dagoenak Euskadi Gaztera bidal dezala sms bat hiru euskal taldeek zein postutan bukatuko duten jarriz, Playstation 3 bat zozkatuko dute.