BeleBeltz, bideoaren elinkik ez daukat, incomingetik kendu nuen... izena ?Card Captor Sakura Pelicula.avi? zuen, gaztelaniazko audioa eta 698.08 MB. Gehiago ez dakit...
Orionatk, "oh" eta "eh" h-rekin jartzea ez dakit egokia den, baina beno.
Hori bai, zuzenketa hauek ez daude ondo...
- "emaidazu" jarri duzunean "emadazu" da (8. eta 183. lerroak), eta "ze" euskara batuan "zer" da (76., 508. eta 699. lerroak).
- 94. lerroan "Etxeko lanak bost aldiz" jartzen zuen, etxeko lanak bost aldiz egiteko baldintzarekin esan nahi zuen. Baina zuk "etxeko lanak bost axola" jarri duzu eta ez du hori esaten.
- 137. lerroan "Zera... itsasontziak..." jarri duzu, eta Itsasontziak handiz joan behar du hor, esaldi baten hasiera da.
- 176. lerroan "Berdin izango dizu, ezta?" jarri duzu, eta lehengoa zen egokia: "Berdin izango zaizu, ezta?"
- 263. lerroan, "Horiek ere eder asko daude" jarri duzu. Mutil batzuk politak direla esan nahi du; lehengoa zen egokia: "Horiek ere eder askoak daude"
- 300. lerroan, "Arrazoia duzu" jarri duzu baina lehengoa da egokia: "arrazoi duzu"
- 370. lerroan "kainoia" jarri duzu eta lehengoa da egokia: "kanoia"
- 631. lerroan, nik hau jarri nuen: "Utzi bukatzen besteei, aizu!", eta zuk "Aizu, utziezu besteei bukatzen!". "Utziezu" ez dago ondo, "utz iezaiezu" idatzi beharko litzateke eta horretarako lehenengo esaldia egokiagoa iruditzen zait.
Norbaiti txikikeriak irudituko zaizkio, baina ahal den ondoen egin behar dira gauzak.