SUPER DRAGOI BOLA HEROIAK [SubsEus] [07/??]

Sortzailea Egoni, 2018ko Uztailaren 01a, 23:17:10

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Egoni

2018ko Uztailaren 01a, 23:17:10 Azken aldaketa: 2019ko Urtarrilaren 12a, 11:31:48 Egoni(e)k egina
Super Dragoi Bola Heroiak
Super Dragon Ball Heroes



FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izena: ã,¹ãƒ¼ãƒ'ードラã,´ãƒ³ãƒœãƒ¼ãƒ«ãƒ'ーローã,º
(Suupaa Doragon Booru Hiiroozu)
Materiala: Bideojokoa
Autorea: Bandai
Estudioa: Toei Animation
Produkzio urtea: 2018
Atal kopurua: ???

SINOPSIA
Anime promozional honek "Dragon Ball Heroes" arcadeko munduan
murgilduko gaitu. Hainbat dimentsiotako pertsonaia ezagunak
elkarren aurka arituko dira Espetxe-planetatik ihes egin nahian,
esate baterako Goku Super Saiya 4a VS Goku Super Saiya Jainkoa.

EZAUGARRIAK
Arduradunak: EgoniNobi
Proiek. egoera: Ekinean
Bideoa: WEB 1080p
Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara Soft
Formatua: .mkv
Iraupena: 8 min.
Tamaina: 65MB

DESKARGAK

~ ESPETXE-PLANETA (01-07) ~
01: Goku VS Goku! Espetxe-planetan borroka gorena hasi da!
02: Aztoratutako Goku! Gaizkiaren saiya eroaldiak jota!!
03: Distirarik indartsuena! Vegeku urdinaren kaioken-eztanda!
04: Sumin bizia! Super Fyu iritsi da!
05: Gerlaririk indartsuena! Super saiya 4 Vegeku!!
06: Neuk jarriko diot azkena! Abian! Berekoikeriaren gakoa!
~ UNIBERTSO-GATAZKA (07-??) ~
07: Zamas berpiztu da!? Unibertso-gatazka pasartearen ataria!

~ Hurrengo atala: otsaila bukaeran ~

-------------------------------------------------------------------------------------------
Anime eta manga gehiago euskaraz azpititulatuta hementxe: euskomanga.com
EuskoManga fansub irekia da. Norbaitek gure fansubean parte hartu nahi badu esan. Animatu!

Egoni

Aupa!  :agurtu:

"Dragon Ball Heroes" arcadeari buruzko anime promozional bat emititzen hasi dira. Zortzi minutuko atalak dira. Auskalo guztira zenbat atal izango diren, baina astero euskaratzen joango naiz. Gozatu seriea eta ondo segi!

Ajubita

Gabon eta eskerrik asko! Oraindik ikusi gabe nengoen!

8:45eko iraupena eta hasierako abestiak 1:20 irauten du, zer da hau baina? :barre:

Nahiago nuke serie garatuagoa balitz.

Egoni

Gainera webgune ofizialaren arabera datorren atala bi aste barru aterako dute, astelehenean hain zuzen.

Egia esan ez dut uste atal asko izango direnik, azken batean arcadearen publizitatea egiteko baino ez da. Bideojokoa jolastera bultzatu nahiko gaituzte, beraz ez ninduke harrituko istorioa erdizka utziko balute.

Ea ganorazko zerbait ateratzen den, lehen atala interesgarria iruditu zait. :barre:

jonnydbz

DBS ikusi ondoren ez dut honetaz asko espero egia esan. Baina Dragoi Bola da, orduan, ikusi beharra dago  :pozik: Gainera euskaraz, nola ba ez dut ikusiko??

Mila esker benetan!! :goku:
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Egoni

Hirugarren atala igota, gaur bertan atera dutena hain zuzen!  :pozik2:
Laugarrena hilabete amaieran aterako omen dute, a ze erritmo geldoa daramaten...
(Erraza da serie hau egunean eramatea XD)

Arsenicum

 Eskerrik asko! Geldo eta gainera atal laburrak!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Egoni

7. ataleraino igota. Saga berri bat hasi da azken atal honetan, hurrengo atala otsaila bukaeran aterako da... :txistu2:

jonnydbz

Jada aurrekoaz ia ez naiz gogoratzen ere... Atal batzuk akumulatu eta berriz ikusiko ditut aurrerago.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.