Dragoi Bola [MG/SF/LIB] [153/153] [Xvid][480p]

Sortzailea orionatk, 2007ko Ekainaren 09a, 18:55:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Mila esker! Egia esan DVDak grabatuta dauzkat eta ez naiz menuen laguna, baina lan ona da interesatzen zaionarentzat.

PD: Roto2, eh.

killer

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Uztailaren 23a, 13:37:02
...
PD: Roto2, eh.


Bai  :biggrin: leku guztietan ezaguna xD forocochesen zabiz ala??



ekai_TZ

eskerrik asko killer, hauek ere jetsiko ditut



Aju

Aipamenaren egilea: killer  Noiz: 2010ko Uztailaren 23a, 16:37:04
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2010ko Uztailaren 23a, 13:37:02
...
PD: Roto2, eh.


Bai  :biggrin: leku guztietan ezaguna xD forocochesen zabiz ala??
Egunero bisitaren bat egoten ta barre batzuk botatzeko.

Gaueko

Kaixo pe?a!!!

Aspaldian esan nuen agiaaaaaan  :silba: animatuko nintzela subtitulatzera, ta beno... hasierako frogatxo bat egin dut. Lehenbiziko saiakera izan da, ea zer deritzozuen, dvdbox-etik lortutako euskal eta gaztelera subtituluak,  eta euskal ahotsak hartu ditut oinarri gisa. Oharrak jartzea falta zaizkit, oraindik ez dakit ziur nola jarri subtituluak goian eta behean batera, baina moldatuko naiz. Izenen esanahiak jarri nahi ditut, eta bolen txinatar (bai, txinatar eta ez japoniar) izenen esanahia ere...

Hori bai, opening-a ez dut landu oraindik, eta ending-a zaila da lehenbizikoan gustatzea "ametsak ez dauka...."-ra ohituta gaudelarik. Baina oso oso oso zaila egin zait japonierako abestia euskaratzea. Opening-arekin gauza bera gertatzen zait, baina horretan denbora gehiago emango dut, ongi geratzea nahi dudalako.

Beno ba, zuen iritziak espero ditut egiten jarraitzeko edo ez eta norbait laguntzeko animatzen bada... hori bai, inolako presarik gabe, abixatu 

Hementxe megauploadeko lotura Dragoi Bola - 001beta - Bulma eta Son Goku [Euskal-Encodings][DUAL].ass ;tximuzoro

eLinkik ez momentuz bertsio ona atera arte

Laster arte!  :holas:
EGUNA EGUNEKOENTZAT ETA GAUA GAUEKOENTZAT

jonnydbz

Mezu honetaz ez nintzen gogoratzen. Egia esan Dragoi Bola euskal subekin ikusteaz kokoteraino nagoela DVDBOXengatik, eta ez daukat beste sub batzuk errepasatzeko astirik ezta gogorik. Sentitzen dut.

Benetan hona sartu naiz esateko 50. ataleraino ikusi dudala. 72. ataleraino oso ikusita dauzkat (DVDBOXengatik ere) eta gogoekin nabil hortik aurrerako atalak ikusteko. Momentuz, nire iritziz bertsio hau oso ondo dago. Pega bakarra sentsurak dira, baina dena ezin daiteke eskatu. Ea noiz agertzen den oreinurde hegoduna!

:holas:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Neu ere oso nekatuta nago sub puten kontuarekin, dialogoak buruz dakizkit :meparto: Ez naiz gai ikusteko.

MKV bertsio bat balitz gureak aprobetxatu litezke.

jonnydbz

2010ko Azaroaren 26a, 17:14:00 #367 Azken aldaketa: 2010ko Azaroaren 27a, 09:38:53 jonnydbz(e)k egina
Atzo Satan Bihotz Txikiren sagaren hasierara heldu nintzen. Nik uste zubi osterako bukatuta izango dudala :meparto:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

RYOGA

Dragoi Bolako jarraitzaile guztiei ezkertuko nieke Dragon Ball Multiverse ikustea, orain euskaraz dagoelako
Dragon Ball Multiverse euskaraz
Eta hutsegiteak ikusten baduzue, idatzi iruzkin bat azkenengo orrian. Nik Ziurtatzen dut txarto badago, kasu egingo dudala, nik itzultzen dudalako.

Gaueko

EGUNA EGUNEKOENTZAT ETA GAUA GAUEKOENTZAT

euskaltxiki

Kaixo danoi,

Sail ia guztia jaitsi ahal izan det, hiru kapitulu ezik:


  • 52

  • 64

  • 118



Beste kapitulu GUZTIAK SendSpacetik jaitsi ditut inongo arazorik gabe  :txistu:

Norbaitek falta diren hiruak igotzerik badauka, ezinhobe!

Mila esker!!!  :barre:

imanollucero

ez zait ezerdeskargatzen emulen!!! normala da?

Aju

Hori ez dago gure esku, emuletik jaisteko jendeak konpartitzen eduki behar du. Dena den Sendspaceko linkak badabiltza, zergatik ez duzu jaitsiera zuzena erabiltzen?.

Jox

Ei! Kristona da hau... eta zentsurarik gabeko momentuak egia erran, ez nituen espero! jajaja! ESKERMILA!

KONTUZ!! OHARRA: 32. eta 36. kapituluak ez doaz...

jon24

 bueno lehenik eta behin mila esker orri hau egin duzuen guztioi, urteak neramatzan eta dragoi bola  euskeraz aurkitzen.

p.d: ohartu naiz 9 garren kapitulua ez dabilela ondo. ahal den momentuan konpontzerik balego eskertuko nuke.

mila esker denagatik   :goku: