Kodea Lyoko- Code Lyoko (2003-2007) (97/97) [ONLINE]

Sortzailea Taichisan, 2007ko Abuztuaren 05a, 19:46:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

zumarra


Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra


zumarra

Je, je. Ezin da kasualitatea izan; ezinezkoa da.

Gaur Streamtransport programarekin Kodea: Lyoko 2. denboraldiko Hiru3-n zeuden atalak deskargatu ditut (27-36 - (2x01-2x10)) eta dagoeneko ez daude ikusgai bertan. Goizean (azken aste hauetan) 25 atal zeuden ikusgai; lehenengo denboraldiko 15 bat eta 2.-eko hauek. Oraintxe 17. eta 18. daude soilik ikusgai. Deskargak direla detektatzeko sistemaren bat izango dute eta ez zaie gustatzen, nonbait.

Ezin da kasualitatea izan... :ahozabal:

burrundaie

Horrek zer pentsa ematen zidak, eta azken aldikoaz ari nauk, noski! :evil:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 20a, 15:32:12
Horrek zer pentsa ematen zidak, eta azken aldikoaz ari nauk, noski! :evil:


ETBekoek web orri hau ezagutzea ez zen arraroa izango. Euskerazko egunkari digital batzuetan hitzegin baidute Euskal encodings-eri buruz.

zumarra

Hiru3 martxan jarri zutenean pentsatu nuen agian gure lanaren amaiera (neurri batean behintzat) izango zela. Haiek serietako atal guztiak ikusgai jarriz gero ez lukeelako zentzu haundirik izango bi toki paraleloetatik gauza berdina eskuratu ahal izatea. Baina, justu kontrakoa egiten ari dira: serie bakoitzeko 4-5 atal soilik ikusgai jarri eta, gainera, aldatzen joaten dira. Ez dut oso ondo ulertzen zein helburu duen Hiru3 sekzio honek.

burrundaie

2012ko Abuztuaren 20a, 16:44:58 #23 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 20a, 17:16:21 burrundaie(e)k egina
Nik balizko ezagutzaz ez diat zalantza izpirik ere, baina susmoa hatago ziek, ezagutza horrek lekarzkeen ondorioez, hain zuzen ere. Baina Agian, Baronluigi, arrazoi duk eta errezeloek ez ditek funtsik eta salaketa kontu horiek beste nonbait zekatek jatorria...

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2012ko Abuztuaren 20a, 16:44:58
Nik balizko ezagutzaz ez diat zalantza izpirik ere, baina susmoa hatago ziek, ezagutza horrek lekarzkeen ondorioez, hain zuzen ere. Baina Agian, Baronluigi, arrazoi duk eta errezeloek ez ditek funtsik eta salaketa kontu horiek beste nonbait zekatek jatorria...


Ezabeketen arrazoia salaketez gain deskarka zuzeneko zerbitzarien disko gogorren akatsak izan daitezke. Mediafiren kasuan adibidez zerbitzariak ez du dohako kontuentan biltegiratutako fitxeroeen segurtasun kopiarik egiten eta zerbait gertatu ezkero bertan bildutakoa ezinbestean betirako galtzen da.

zumarra

2. denboraldiko atal bikoitzak botatzen ari dira eta, nola ez, bigarrena izenburutik gabe... Opening-a kentzea bigarrenari, tira, baina izenburua...

Taichisan

Lasai baditut eta DVDripen euskaraz dauden atal guztiak, laster hauek kendu ta dena igo egingo dut.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

2012ko Abuztuaren 23a, 21:00:18 #27 Azken aldaketa: 2012ko Abuztuaren 23a, 21:52:40 zumarra(e)k egina
Bihar bigarren denboraldi osoa igotzen hasteko asmoa nuen. Zure esku orduan.

zumarra

Azkenean, nire artxibo guztiak igotzen bukatu dut eta serie honen 2. denboraldia ere igotzea erabaki dut. Oraintxe dena errepasatzea besterik ez da geratzen. Ea denbora luzerako den... :threat: :threat: :threat:

gorri

Primeran! Jaitsi dut 2. denboraldia ere. Eskerrik asko!