Aipamenaren egilea: "Aju"Baten batek badaki editatu duten Jetman?? Mitikoa, ni power rangers ni ostias, hau bai zela ona. Emulen atalen bat edo beste badago, baina badaukat esperantza ETBk noizbait emateko berriro. Eske behin euskeraz ikusita gauza bat, gazteleraz ikusteak ez du erakartzen
Tipo horretakoetatik ikusita daukadan onena. Gainera, pertsonaien planteamendua, bazuen grazia. Taldeko buruzagiak, bere emaztegiaren kontra burrukatzen zuen, honi burua birprogramatu ziotelako.
Ematen zion kutsu epikoa. Gero bazen makarra, baina makarra.
BUkaera, bukaera kristorena izan zen.
Ez dut uste ETB-ek berriro emango duen, azken urteetako politika ikusita. Orain dagoen jendea, badiduri urte gutxi daramatzala, eta ez dituela ikertu ez artxiboak, ez almazenak.
Eta gazteleraz ez dutela grazia, ados, eta arrazoia zein den esango dizut, euskeraz abotsak errepikatuko dira, baina bikoizketak haundiak izaten dira. Erderaz, kasu askotan, ez da horrela gertatzen.
Ninja dortoken kasua bereziki gogoratzen dut.
Ala ere, salbuespen batzuk badira. Pottokiak, euskeraz ahots modifikazioa beldurgarria zen. Conan, etorkizuneko mutila, erderaz oso ongi bikoiztua dago eta ez dit axola.