Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Sortzailea Aju, 2021ko Otsailaren 14a, 16:48:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

2021ko Otsailaren 14a, 16:48:32 Azken aldaketa: 2021ko Otsailaren 27a, 16:35:51 Aju(e)k egina
Lehen mezu hau uneko egoeraren laburbilketa egiteko erabiliko dut aurrerantzean.

Euskal Encodings irabazi asmorik gabeko komunitatea da. Nahiz eta irabazi asmorik ez izan, web orriak gastu batzuk sortzen ditu Hosting (webaren alojamendua) eta domeinuaren (.com eta laster .eus) bitartez. Gastuak demokratizatzeko asmoz, diru bilketak egin ohi ditugu berritzea tokatzen den bakoitzean. Jendeak emandako dirua maneiatzen dugunez eta erabat gardenak izan nahi dugunez, mezu honetan gure mugimendu guztiak argitaratzen joango gara.

Normalean 3 urterako berritzeak egin ohi ditugu, behin egin eta denbora baterako buruko minak kentzeko. Zoritxarrez, gero eta denbora gutxiago dedikatzen diogu web orriari eta diru bilketaren prozesuan asko igarri da, denbora gainera etorri baitzaigu eta azken astean mugitzen hasi baikara; horren erruz, astebeteko epea bakarrik izan dugu dirua biltzeko eta gehienbat adminok bakarrik jarri dugu dirua. Nahiko gaizki atera zaigu eta honi buelta bat eman behar diogu.

Aurrera jarraitu aurretik, hauxe da une honetako egoera ekonomikoa:

Diru-sarrerak
Aurreko diru bilketatik 62,47€ geratzen ziren. Horrez gain, 10 pertsona aurkeztu ginen ordaintzeko, bakoitzak 25€ jarriz. 62,47 + 10x25 = 312,47€ dauzkagu berritzeetarako.

Gastuak
2021eko otsailaren 22an gastatutakoa: Domeinua 2 urterako berritzea (2023ko azaroaren 25a arte) + Hostinga 3 urterako berritzea (2024ko martxoaren 2a arte) 220,27€ izan ziren. (Kasurik ez goian iraungitzear agertzen den aukera horri; berritzean epe laburrerako eskainitako aukera bat da. Beheko biak dira axola dutenak).



Beraz, une honetan 312,47 - 220,27 = 92,2€ geratzen zaizkigu.

.EUS domeinua kontratatzea falta zaigu. Nik uste dut idealena azaroaren 25 inguruan 2 urterako kontratatzea izango litzatekela, horrela bi domeinuek epemuga bera izango baitute. Ea promozioren bat lortzen dugun, baina bota 50-60€ inguruan ibil daitekela.

Gauzak horrela, .EUS ordaindu ostean 30-40€ inguru geratuko zaizkigu kaxan, ia ezer ez.

Azken diru bilketa honek erakutsi digu hobe dela dirua aurretiarekin biltzea, azken unean presaka ez ibiltzeko, beraz, honakoa proposatzen dut: Dirua biltzeko hari hau irekita uztea harik eta 350€ inguru bildu arte (beste 3 urterako gastuak), eta behin zifra horretara iritsitakoan, haria ezkutatzea, noizean behin dirua jarri nahi duen jendea agertzen baita; 350€rarte errekaudatzea ulertzen da, baina 1000€ inguru errekaudatuta izateak irabazi asmoa daukagula emango luke.

25€ko ekarpen maximoa jarriko nuke; norbaitek gutxiago jarri nahi badu ere ongi etorria izango da.

Zer deritzozue?

jonnydbz

2021ko Otsailaren 14a, 17:08:42 #1 Azken aldaketa: 2021ko Otsailaren 14a, 17:09:46 jonnydbz(e)k egina
Kontatu nirekin!

  • Aju
  • jonnydbz

Animatu zaitezte!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Josu Etx


arrakala


MikelEiza

1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza

baronluigi

1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi

Arsenicum

1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi
7. Arsenicum
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ainz

1. Aju
2. jonnydbz
3. Josu
4. arrakala
5. MikelEiza
6. Baronluigi
7. Arsenicum
8. Ainz

Aju

Beno, azkenean zerrendako zortzirok + Taichisan izan dira ordaintzeko apuntatu direnak.

Azkenean 220€ pasatxo izan dira 3 urteko hostinga + 2 urteko .com domeinua.

Horrez gain, aurrerago beste domeinu bat erostea pentsatzen da. Bota hori ere 50€ inguruan ibiliko dela.

Beraz, 270€ inguruko gastua.

Bakoitzak 25€ ordaintzen baditugu, 225€ bilduko dira. Horri lehengo 46€ak batuta, 271€ ateratzen dira, beraz, pare-parean ateratzen dira kalkuluak.

Transferentzia, Paypal, Bizum... Berdin zait metodoa. Esan nola nahi duzuen eta pasako dizkizuet datuak.

Eskerrik asko.

Josu Etx


baronluigi


ziober

Hemen beste erabiltzaile bat laguntza txiki bat emateko prest. Berandu baina... posible bada, gertu.

Aju

Kaixo ziober.

Gero arratsaldean kontuak zehaztuta utziko ditut oraingo egoera zein zen argitzeko. Baina bai, ongi etorria izango da zure ekarpena. Eskerrik asko.

James

Aipamenaren egilea: ziober  Noiz: 2021ko Otsailaren 27a, 09:23:57Hemen beste erabiltzaile bat laguntza txiki bat emateko prest. Berandu baina... posible bada, gertu.

Ni ere bai

Aju