Aipamenaren egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 12:43:20Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
XD
Hemengo audioekin egin nahi nuen, bai. Portzierto, serie berria asko gustatzen zait, hau baino hobea dela esango nuke (sakrilejio!)
Astebeteko baneoa nahi al duzu?! Esatea ere...!! XD Nik nahiago dut lehengoa askogatik.
Serie berriaren narrazioa azkarregia da; hain azkarra, ezen serieak ez baitu emozionatzen. Norbaitek presaka kontatutako laburpen bat dirudi. 10 tomo animatu dituzte eta 2 eszena gogoangarri bakarrik eman dizkigute: Krokodine eta Flazzardi (armadura gabe) irabazten dieneko eszenak. Serie zaharrak eszena mitiko piloa dauzka.
Serie zaharraren OSTa sekulakoa zen, serie bat hobetzen zuen horietarikoa. Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da. Berriaren OSTa nahiko hankamotz geratzen da aniztasun aldetik eta pertsonalki bi abesti bakarrik gustatzen zaizkit... Eta badirudi animatzaileek ere hala uste dutela, ze abestirik onenari sua ateratzen diote... Azkenerako abesti hori entzutean badakizu irabaztera doala, ze Krokodine, Hyunckel eta Flazzardi irabaztera zihoala abesti hori erabili zuten XD
Eskertzen diot Toeiri azkenean ere seriea berreskuratu izana, gainera horri esker frankiziak bigarren bizitza bat izango du eta azkenean ere manga iritsiko zaigu segur aski, baina onartu behar dut serie berri bat izango balitz ez nukeela ikusiko. Fly delako ikusten ari naiz.
EDIT: Muntaia egin nahi zenuen? Atal bat egitera animatzen zaitut. Bakarra XD