Azalpentxo bat.
Forora igota neukan guztia edonola neukan igota Megako kontu desberdinetan. Igo nituenean Megak ez zuen gehiegi kontrolatzen eta 50GBtik pasatzen zinen ala ez, beraz konturen batean 99GB pilatzera iritsi nintzen. Orain Mega zorrotz jarri da kontu horrekin eta mezu bat heldu zait esaten 14 egun barru 50GBra jaisten ez banaiz kontua ezabatuko didatela. Kontu mordoa sortu ditut eta artxiboak ganoraz antolatzen ibili naiz, beraz artxiboen estekak aldatu egin zaizkit (nahiz eta artxiboak berdinak dira). Posible da uneren batean despisteren bat eduki izana eta zuzendutako atalen baten azken bertsioa eduki beharrean azken aurrekoa edukitzea DLCek. Abisua uzten dut badaezpada, espero dut dena ondo egotea.