Phoenix Wrighten manga kopuru dezentea dago jada, 7 kasu edo daramatzate. Tamalez, gazteleraz bakarrik Crossover bat eta komiki berezi bat aurkitu ditut. Crossoverra, ordezkapenaren kasua deitzen da eta egia esan, ez du kasu bat iruditzen, oso umoretsua baita eta ez du besterik baina bueno, gutxienez dibertigarria da eta 50 orri dira gutxi gora behera. Komiki berezia orri gutxiago ditu eta umorea baino ez du ere. Benetako kasuak hemen aurkitu ditut:
http://www.court-records.net/manga.htmIngelesez daude hirugarren kasurarte baina ez dut uste hauek arazo larria izango direnik itzultzeko. Laugarren kasutik aurrera oraindik japanieraz daude. Japaniera ikasten urte eta erdi edo daramat eta seguraski asko trabatuko nintzen hauek itzultzen eta denbora gehiago beharko nuke kontuan hartzen ez dudala asko...
Beste manga on bat ``Defense devil´´ da, infernuko abokatu batena. 12 komiki direla uste ditut (Zuzenbidea ikasteraren estraguak xD).