?o, ooooooooooso ona benetan. Manga ez bada asko kostatzen zait ezer irakurtzea, baina hau oso ondo egon da. Lana ere izugarria egin duzu itzulpenarekin. Zeozer zuzentzekotan:
34 - aliatu: kide igual hobe
35 - eskuin eskua: ziur hala esaten dela? orain zalantza daukat
37 - ditugula: hika bada, ditiagula izango da, ez? Hala ere ondo dago, baina dena hika esanda, hobe ditiagula. Horrelako beste aldaketaren bat ere egon da, baina ez dut apuntatu garrantzirik emane z diodalako. Eskuineko binetan "arratoein" dakar, i eta e alderantziz.
41- "aberatsenak eta boteretsuenak": "eta" bat dagoenez, lehenengoak ez du "enak" zertan eraman behar. Orain zalantza daukat aukera bat den edo zuzenean gaizkitzat idatzita jotzen den.
Esandakoa lan oso ona egin duzu.