Ze barreak bota ditudan ikusten hasi naizenean. Lehen filmeko ordu bat ikusi dut eta hau esan dezaket:
- Ikus daitekeenez, irudiaren kalitatea ez da batere ona. VHSrip bat da eta, gainera, Taichisanek dioenez, askotan erabilia izan da. Telebistan ikustean inurriak bezala ikusten ditut :meparto:
- Azpitituluak ikustea harritu ninduen, bai. Anaia ere Star Wars zalea da eta erakutsi egin diot. Begiratu eta barrez hasi da ere, eta esan du oso oso zaharra izan behar duela, ETB1en gaztelerazko azpitituluak jartzen ziren garaikoa. Horrek ere harritu egin nau :blink Honetaz aparte, esan beharra daukat Solo mertzenariarekin elkartzen denean atzerritarraren azpidatziak euskaraz daudela, beraz, ez dakit nik hauek kentzea ideia ona den.
- Nahiz eta aurreko bi puntuak "negatiboak" izan, esan beharra daukat material hau dela oso... nola esan... vintage :meparto: edo frikia, jajaja. Taichisan, espero dut DVDripa egitea, baina, nahiz eta atera hauek ez ditut ezabatuko.
Berriz ere mila esker Taichisan!!