Ezagutzen duzue jatorrizkobertsioa.com?

Sortzailea MikelEiza, 2011ko Irailaren 08a, 12:00:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

Sustatu bidez oraintxe bertan ezagutu dut webgunea. Momentuz ez dago mugimendu gehiegirik, baina jendea bilduz gero, gauza interesgarriak lor daitezke. Gainera Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza duenez, etorkizuna izan dezake.

Azpitituluen kalitateari buruz, ezer gutxi esan dezaket, oraindik ez baitut ezer ikusi, zerbait ikustean komentatuko dizuet.

Zuei zer iruditzen zaizue ekimena?

Ez da ezagutzen dudan mota horretako lehen ekimena, beste webguneren bat ere badago hortik, baina sartzeko ohiturarik ez dudanez, ez dakit oraindik martxan dagoen. Hori dela eta, zer iruditzen zaizue foroan atal berriren bat irekitzea, beste webguneetakoek beraien ekarpenen berri hemen ere emateko. Sarean dagoen material pila hori leku bakarrean biltzea izugarria litzateke  :goku:

jonnydbz

Lehendik http://azpitituluak.com/ badago, eta ematen duenez aurrera doa. Egilea hemendik pasa zen duela asko. Horrelako ekimenak ondo daude, ea aurrera doan.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

baronluigi

Ez, baina zuri esker bai. Denbora gehiago daukadanean nire lanak hara bideratzen saiatuko naiz