Gabai - Gure herriaren historia [01/24]

Sortzailea MikelEiza, 2012ko Urtarrilaren 02a, 22:04:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

MikelEiza

2012ko Urtarrilaren 02a, 22:04:35 Azken aldaketa: 2013ko Urtarrilaren 28a, 23:56:13 MikelEiza(e)k egina
GABAI

Gure herriaren historia






SINOPSIA
Gabai haserre dago gizarteko andereinoarekin. BAT jarri dio historian? Eta ez da bidezkoa, ez horixe! Egia da Gabaiek ez dakiela askorik historiaz edo ez bahintzat Kurtisek adina. Gabaiek, ordea, bizi egiten du historia, historiaren baitan sartzen da bere lagunak berarekin daramatzala.
Nahikoa da edozein huskeria iraganera jausi egin eta gure herriaren gertakizun historikoen zurrunbiloan azaltzeko.
Esate baterako, San Juan jaietako ohiturazko suak urrun urruneko garaietaraino eramango du Gabai, gizakiek doi-doi irautea lortzen zutenekora, leizezulotan, zer janik gabe ia, piztien eta inguruaren erasoari aurre egiteko trsena eta armarik gabe.
Horregatik, bizirik iraun nahi baldin badu, erabat beharrezkoa zaio tribuari sua egiten ikastea. Hortik aurrera, Gabai, Kurtisekin eta adiskide berriekin - Jaun, Azti, Nai, Etsai,?- zibilizazio maila altuagoak ezagutzen joango da, tribu eta gizarte gero eta konplejoagoak, gero eta bilakapen haundiagokoak, kurpila asmatzeko bezpera arte.
Denboraldi izugarri luze hura, arriskuz, abenturaz eta umorez laburbilduko digu Gabaiek, historia gihartsu honetan.





FITXA TEKNIKOA
Izenburu Originala: Gabai
Produkzio urtea: 1988-1990
Liburukiak: 24
Egoera: Bukatua
Egilea: Rafael Castellano // Stesó
Argitaletxea: Lur
Nazionalitatea: Euskal Herria

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
Gauzatzea: .cbr artxiboak
Arduradunak: MikelEiza 
Maiztasuna: seguruenik atal bakarra egingo da
Tamaina: 40MB
Hizkuntza: euskara






ZUZENEKO DESKARGA
01: Historiaurrea

oier_one

Mila esker MikelEiza, baina posible badezu berriz igotzia Megaupload ez dan zerbitzari batera hobe.
adb.: rapidshare.com

Eskerrik asko.

MikelEiza

Zortea daukazu oier_one, gaur aspaldiko partez etxetik pasako naizenez, ea gaur arratsaldean edo asteburuan behintzat posible dudane berriz igotzea.

MikelEiza

Bueno, ez da asteburuan izan, baina igo dut berriz lehen komikia.

Gutxi pisatzen dutenez, komikiak dropbox-era igo daitezkeela pentsatu dut eta hor duzue lehenengo proba hau; ondo bado megauploaden zeuden beste komiki batzuk ere metodo berdinarekin igoko ditut.

2GBeko kontuak direnez, pentsatu ere ez egin filmeak igotzeko balio duenik zerbitzu honek.

baronluigi

Kaixo, ez duzu atal gehiago igotzeko asmorik? Gabairen komikiak udal liburutegian daude ni herrian. Beste aldetik, DIARIO VASCO erdaraz argitaratu ziren VASCOS CON HISTORIA izeneko gabairen beste abenturen bilduma osoa eskuratu dezakedala uste dut (familiako batek du bilduma guztia egina). Hala ere, ez daukat eskanerrik.

Arsenicum

Nik Gabaien atal guztiak ditut, eta lehenengo atala ere eskaneatuta neukan hortik, baina kriston ordu pila dira eskaner zatar batekin...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Orain jeitsi berri dut, eta oso ondo dago eskaneatuta benetan! Txikitan irakurri nuen komiki hau eta ez naiz ia gogoratu ere egiten...
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

MikelEiza


hagalarraga

aupa mikel
mega badaukat, beño nola jeitxi ditzazket edo non aurkitu?

gainera, cbr formatutik pdf era edo nola pasatzen da imprimatzeko
eskler aunitz

jonnydbz

Kaixo hagalarraga, momentuz Mikelek lehen alea jarri du eskuragarri, baina ez dakit gainontzekoak igoko dituen, izan ere hari hau duela urte bat baino gehiago zabaldu zuen.

Bigarren galderaren inguruan, .cbr formatua .rar bat da, hau da, estentsioa aldatu behar diozu:

Gabai-01-Historiaurrea [Euskal-Encodings].cbr => Gabai-01-Historiaurrea [Euskal-Encodings].rar

Horrela Winrar-ekin zabal dezakezu eta barruko irudiak atera nahi duzuna egiteko.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

hummanoide

Eneeeeeeeeeee! benetan altxor bat honekin topatzia... milesker.

bhu

 :osopozik:  Mila esker holako komikia eskaneatu ta igotzeagatik!!! Nik ere txikitan irakurri nuela uste dut, behintzat komikiaren azala oso ezaguna egiten zait... Gustora irakurriko dut.

burrundaie

Lehengoan etxeko liburu zaharretan kuxkuxean ari nintzela, Gabairen bost ale azaldu zitzaizkidan ustekabean. Ea eskaneatu eta igotzen ditudan...

joni05

Eskerrik asko gabai rengatik. Txikitan ez nituen irakurri eta orain irakurriko ditut.
Aupa zuek, iruñetik, gora euskadi. :cool2: :threat:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Uztailaren 30a, 23:17:34
Lehengoan etxeko liburu zaharretan kuxkuxean ari nintzela, Gabairen bost ale azaldu zitzaizkidan ustekabean. Ea eskaneatu eta igotzen ditudan...


Euskal herriko liburutegi askotan bilduma osoa dago eskuragarri. Txarrena horrelako ale lodiak eskaneatzak dakartzan zailtasunak dira, orriak azala ez bezala oso ahulak baitira, eta hondatzeko aukera gehiago dago.