Zer ipintzen dau son gokun , krilinen ... jantzietan?

Sortzailea shikamaru, 2006ko Uztailaren 31a, 22:02:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

shikamaru

Dragoi Bola ikusten egon naz eta duda bat agertu zait.

Son Goku, Krilin , Yamcha , etabarren jantzietan letra japoniar bat agertzen da aurrealdean (bihotzaldean) eta atzean borobil haundi baten barruan . Norbaitek badaki zer esan gure dauen ??

Aju

Jeje, beste egunean neuri be zalantza hori agertu zitzaidan. Irakurri nuenaren arabera aspaldi, 'Dortoka eskola' edo holako zeozer dakar, eta gero Kaitok lepokoa aldatu egiten dio, 'kaito' 'ipar kaito' 'kaito eskola'... hor ya ez dakit zehazki zer dakarren.

Arsenicum

Ni ere berdina pentsatzen egon nintzen. Aurrekoa krilinen berdina da. Dortoka maisuaren sinboloa izango da eta atzekoa kaitorena da hara joan eta gero agertzen delako sinbolo hori.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: "arsenicum19"atzekoa kaitorena da hara joan eta gero agertzen delako sinbolo hori.



Bai, hori oso ona da, Gokuk diotso uste zuela bere moduko traje hortera bat emango ziola, eta azkenean lehengo traje berdin-berdina eman diola, sinbolo zaharrarekin ere gogoratu dela, eta gero buelta ematen du ta bere bolan dagoela pentsatzen saiyekin lepoan ikusten da kaitoren logoa jarri diola, ezin duenez ikusi... XD

Barbadil

Nik zihur esango nuke bat dortoka maisuarena dela eta bestea kaitorena.



Krilinek eta daramatena betikoa da eta Gokuk duen berria Kaitok bere jantzi beltzean daramana da.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

Taichisan

Esan dozuen bezala bihotzaldean dakarten simboloa Dortoka edo KAME jartzen dau, eta horiek Kamesennin-en ikasleentzako uniformea da, gero kaito gokuri arropakberreztion dizkionean KAIHO SEN kanjia jartzen dio broma bat bezala lehengoan baino bere diszipulua dela esateko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: "taichisan"Esan dozuen bezala bihotzaldean dakarten simboloa Dortoka edo KAME jartzen dau, eta horiek Kamesennin-en ikasleentzako uniformea da, gero kaito gokuri arropakberreztion dizkionean KAIHO SEN kanjia jartzen dio broma bat bezala lehengoan baino bere diszipulua dela esateko.

Horixe bera esan behar nuen, katxis!  :D
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

Dragoi bola z-ko lehenengo ataletan, satan txikik beste jantzi bat ematen dio gohan-i, gokurena bezalakoa, baina bere sinboloa daukana.