[TUTORIALA] Euskerara itzulketak egiteko arauak, kriterioak

Sortzailea FHarlock, 2006ko Abuztuaren 18a, 15:35:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

ITZULKETZENTZARAKO ARAUAK



Itzulkeketan laguntzeko arau eta kasu bereziak azalduko dira tutorial honetan. Arau ortografiko konkretuak errepasatuko dira, zailtasunak ematen dituztenak. Edozer gehitu nahi bada, erantzun postari, mesedez.



GOGOAN IZAN KONTSULTATZEKO ERREKURTSOAK

www.hiztegia.net 3000 hiztegia bilaketa azkarretako. Elhuyar bilaketa zailetarako, kontextuak, hitz familia eta hitz gehiago ditu. Sinonimoak.

www.habe.net









ITZULKETA BATEN PRINTZIPIOAK

Lehendabizi fideltasuna eskatzen da, irakurgarritasunarekin burrukatzen ez bada, burrukatu ezkero, fideltasuna sakrifikagarria da, baina pasa gabe.



Liburu baten itzulpenari fideltasuna eskatzen zaizo, horri gehiago ateratzen bazaizkizu, ez dago problemarik, paper gehio da, ez du irakurtasuna zailagotzen, baina azpitituluetan, denbora neurtuan irakurri behar dira, eta gainera, irudiari kasu egin behar zaio, irakurgarritasuna eskatzen zaizo bereziki, ia fideltasunaren gainetik.



Beraz, motzago geratzen bada, problemarik ez, errazago irakurri ahal izango da eta irudiari berriro kasu egin. Gainera, beti egongo da bat luzeago aterako dena, eta toki baten luzeagokoa, motzekin deskantsua emango diozu.



Luzeago geratzen bada, txarrago da, baina batzutan ezinezkoa da motzago egitea. 2-6 karaktere gehio, ez da gehiegizkoa, 15-20 badira, hor nolabait, zerbat egin behar zaio. Askotan norberaren kriteriora geratu beharko da. Sinonimo motzagoak bilatu, adibidez.



Ni ez nintzatee arduratuko motzago geratzen bada, alderantziz bai. Motz geratuta, luzatzeko, zer egingo zenuke, testua asmatu?











KONTEXTUAREN GARRANTZIA ITZULKETAKO HITZAK ERABILTZEN

Hizkuntza originalak hitz batek esanahi desberdiank izan ditzake, kontextuak esango digu hitz horren zein esanahi itzuli behar dugun, eta honek behartuko gaitu erabiliko dugun hitzaren aukeraketan.









(BERRIA) KONTEXTUAK ITZULPENA BEHARTZEN DITUEN HITZAK

Hermano: [de un hermano] Anaia; [de una hermana] neba.

Hermana:  [de un hombre] Arreba; [de una mujer] ahizpa.









FIDELGARRITASUNA BERMATZEN

Modurik onena, itzulketa egiteko erabiliko dugun textua originala izatea. Hau beti ez da posible, lortzen duzun materialaren eta ezagutzen dituzun hizkuntzen menpe egongo da.



Kasu hauetan, beti obeagoa izango ba generazio gutxien duen itzulpen bat erabiltzea. Adibidez, originala japonieraz badago, eta erderako bertsioa ingeles itzulpenetik egin bada, obe izango da ingeles itzulpena erabiltzea erderakoa baino.



Ala ere, hizkuntz nahiko antzekoak direnez, damu gehiegirik gabe, erderatik eginda, fidelgarritasun haundia lortuko da.



GOMEDIOA: Tituloa eta abestiak, textu originalarekin errebisatzea gomendatzen da, askotan aldaketa nabariak gertatzen direlako. Titulo asko, ez dira itzuliak, asmatuak baizik, inongo zer ikusirik eduki gabe. Abestiak, moldaketa ugari jasotzen izaten dituzte.



Adibidea: "Spirit, Stallion of Cimarron". Pertsoaniaren izena itzuli gabe utzi zuten, eta bigarren zatia, asmatu erderazko tituloan. Stallion, semental, el semental de Cimarron. Gogorregia izango zen umeentzako bereziki zuzendutako filme baten, eta "Spirit, el corcel indomable". Eukerazko bertisoan fideltasuna bermatu dut, "Espiritu, Cimarron-go hazitarakoa".













TEXTUA MURRIZTEKO TRUKOAK

Zenbat et motzago, obe, hori da araua, horregatik, murriztu ahal bada edo textu luzerak murriztera behartzen bagaitu, ondorengokoak dira metodo erabilgarrienak.

-   Sinonimo motzena erabili. Hitzak sinonimo bat badu, eta motzago, hau erabiliko dugu. Mesedez erabili ordez, erabili arren.

-   Esaldian sujetoa desagertarazi. Euskerak aditzean sujetuen informazioa daramanez, esaldia ez du esanahia galtzen sujetua desagertarazten badugu. Adibidea:

o   Esaldi originala: Yo te llevare.

o   Itzulitakoa (eta ikusten duzuenez luzeagoa): Nik eramango zaitut.

o   Gomendio: Eramango zaitut.

o   Salbuespena: Kontextuak exigitzen badu. Esaldi hau nork eramango duen eztabaidaren ondoren badoa, eta bideo-audio originalean erremarkatzen bada era berezian nork eramango duen.

-   Zenbakiak eta orduak, era numerikoan idatzi daitezke.

-   Abrebiaturak erabili. LISTA LORTZEKE.













IZENAK/TITULOAK ITZULTZEKO EDO EZ ITZULTZEKO KRITERIOAK

Gai korapiltsua.



Printzipoz, izenak eta abizenak ez dira itzuli behar. Baina kontextuak horretara behar gaitzake.



Filman hitzegiten den hizkuntzan badaude, eta berez ulertzen bada pertsoaniek ulertzen dituztela bere hizkuntzan, itzuli behar dira, pertsonaiek bere hizkuntzean ulertzen dituztelako eta ulertzen duten guztia itzultzen zaudelako. Kontuan izan behar da, azkotan, izena, pertsonaiari egokitzen zaiola edo hitz jokoa dela. Hau bereziki garrantsitsua da mote bat bada.



Izengoitiak, beti itzultzen dira, lagunek jartzen dizkizuetelako zuk zaren bezalakoa edo zerbait berezia egiten duzulako. Adibide bat inoiz ez dena egin behar, Erase una vez en America filma ikusi nuen, eta tipo bati, fat deitzen zioten itzuli gabe.



Adibide bat, Galaxy Express 999-a egiten gertatu zait. Neska bat, bere arima gorputz mekaniko batera pasa dute. Neska hau, kasu berezi bat da, kristalezko gorpua du, oso zintzoa (sus sentimientos son transparentes como el cristal). Ingeles izena Clear zen, erderaz Clara izango litzateke. Hasiera baten Garbine jarri bear nihon, itzulpen zuzen bat. Foruan kontsultatu, eta bati Garden otu zitzaion, obe doakio, zuzenago eta dotoreago geratzen da. Kasu hau, itzuli gabe uztea ez da egokia, gainera, ez dago guztiz argi izena den edo izengoitia, bi modutara uler daiteke eta.





Azkenaldian, erderaz ez da beti aplikatzen kriterio hau. Arrazoi nagusiak:

-   Ingelesa gure bizitzetan sartzen doa, eta modernoago emateko. Bereziki, gaztentzako zuzenduriko produktoak: Dragon Ball, Dark Water, The Eye.

-   Filma estreinatu haurretik, famatu egiten delako titulo originala edo laneko tituloa, aldizkarietako artikuluetan.

-   Filma famatua egiten delako titulo itzulia ezagutu aurretik jaialdi internazionaletan. Adibidez: In the Mood for love.















Azpitituloen limiteak:

-   Esaldiko 40 karaktere baino gehio ez dira erabili behar lineako.

-   Bi texto linea baino gehio ez dituzte izan behar. Salbuespenak, film mutuko intertituloak, edo antzerako erabilarekin pantailako textu originala guztiz zapalduko duten textuak, prologoetako textuak, adibidez.

-   Tamaina letra, azpitituloen luzapenarekin erlazionatuta dago, ezin da jarri 50 tamainuko letra bat obeto ikus dadin, lineako 40 karaktere badituu, textua iruditik kanpo geratuko da.

-   Azpitituloak azpian kokatuko dira, formatuaren arabera, iruditik at uzten geratuko gara irakurtasuna obetzeko eta irudia ez ikutzeko.













Esaldien banaketa elkarrizketetan:



Elkarrizketan textuaren hasieran gidoi eta hutsune bat jartzen dira. Pertsonai bakarra bada hitzegiten duena, ez da egiten:

- 1 pertsonaiak hitzegiten du.

- 2 pertsonaiak hitzegiten du.



Esaldi bat azpititulo baten baino gehiagotan banatzen bada: Kasu honetan, moztua geratzen den azpitituluak, punto suspentziboak izango ditu bukaeran, eta jarraitzen duen azpitituloak puntu suspentsiboekin jarraituko du.

Mozten den azpitituloa?

? erdian geratzen den azpitituloa?

? bukaerako azpitituloa.











ESALDIEN BANAKETA TEXTU LUZERAK LERRO BAT BAINO GEHIAGO BEHAR BADITU:

-         Esaldiaren elementuak, ahal bada, ez dira banantzen. Hau da, sujetuak sujetuekin, denborazkoak batera.

-         Esaldi konposatua edo bikoitza bada, bakoitza lerro bati egokitu.

-         Ahal bada, bi esaldiak luzera antzekoa izan behar dute. Ezin bada, obe goikoa behekoa baino luzeagoa bada, begiak egingo duen mugimenduak errazteko.

-         Konjuntzio partikula bat badago, bigarren lerroari hasiera eman beharko lioke gehienetan.

Adibideak:

Paristik natorren

artista bat naiz ni.









Kurtsibaren erabilpena: Abestiak, pentsamenduak, off-eko abotsak? Gehienetan azpititulo originalek erabiliko dute eta guk mantenduko dugu, baina ez da beti horrela izaten. Originalek erabiltzen ez badute ere, ezarri egin behar dira.









KARGU TRAMENDUAK

Kargu tratamendu gehienek, lehenengo letra maisukulaz idaztea eskatzen dute beti, askotan, textu originalean aurkituko dugu erabilera hau beharrezkoa baden: Errege, Jainkoa, Aita (apaizei aplikatuta bakarrik)?









BERORIKA, ZUKA ETA HIKAREN ERABILAREN NONDIK NORAKOAK.

Kasu berezia, Voseo-ren itzulketa.

IDAZTEKE.

FHarlock

Hau, piskana piskanaka, gertatzen zaizkigun kasuekin konpletatuko dugu denon artean.

jonnydbz

Gai interesgarria iruditzen zait hau, eta oso erabilgarri izango zaidala iruditzen zait, baita beste askorentzat ere.



Interneten dauden hiztegiez hitz egin duzunez, Firefox erabiltzaileentzako gomendio bat daukat, Euskalbar tresna barra instalatzea hain zuzen. Hiztegi ugari erabil daitezke zuzenean, ez da lehenik hiztegira jo eta ger bilaketa egin behar, tresnak bilaketa zuzenean egiten du zuk esandako hiztefia erabiliz. Erbiltzen dituen hiztegien artean EuskalTerm, 3000 hiztegia, Elhyar, Hiztegi Batua (euskaltzaindiarena, oraindik osatugabea) eta Harluxet aurki daitezke.



Firefox erabiltzaileendako beste gomendio bat, oraingoan ingelesetik gaztelerara (edo alderantziz eta beste hainbat hizkuntzetarako, gero euskarara itzul ahal izateko) itzultzeko da: WordReference hiztegiaren pluginak Firefoxen instalatzea. Oraingoan ez da tresnabarra bat izango, nabigatzaile honek goialdeko eskuinalde aldean duen bilaketa kutxan gehituko da nahi duzun aukera.



Azkenik Explorerraren erabiltzaileendako gomendio bat, Firefox euskaraz instalatu (Basque jartzen duen tokian).  :twisted:



Interesgarria iruditzen zaidan beste gauza bat, itzulpenen gaiaren barruan, onomatopeien kontua da. Euskarazko onomatopeien zerrenda bat lortzea ederto egongo zen. Adibidez:



Barre algarak: kar kar kar.

Zerriak: kurrin kurrin.

Zarata gogorrak, eztandak, pistola tiroak, etab.: danba!



Euskal aditzen taula eskuragarri edukitzea ere ondo legoke  :roll:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

FHarlock

Aditzen formekin, esanahia galdu gabe, piska bat landuz, motzago egin daiteke zailtasun gehiegirik gabe.



Adibidea:

Kotxea ekartzen dizut.

Kotxea dakarkizut.



3 karaktere dira, baina 3 hemendik 3 hortik, gauzak bere tokian sartzeko bidea da.

darko

Oso ona FHarlock, kasu askotan lagungarria.



Aipamenaren egilea: "FHarlock"Aditzen formekin, esanahia galdu gabe, piska bat landuz, motzago egin daiteke zailtasun gehiegirik gabe.



Adibidea:

Kotxea ekartzen dizut.

Kotxea dakarkizut.



3 karaktere dira, baina 3 hemendik 3 hortik, gauzak bere tokian sartzeko bidea da.



Hori egia da, baina kontuan izan euskarak gaur egun aditz trinko oso gutxi dituela (denborarekin asko galdu egin direla uste da).









Usted/vos/tu asuntoan, Elhuyarren hiztegian bi hizkuntzetan begiratuta ondorio honetara iristen naiz:



- usted ---> berorri/zu

- vos ---> zu

- tu ---> hi/zu



Baina ez dakit. Vos maila handikoei esaten bazaie, berorri egokiagoa litzateke. Nik berorri erregeak, apaizak eta antzekoekin bakarrik erabiliko nuke. Zuka beharrean hitanoan itzultzeko, kontestua ikusi beste aukerarik ez dago, konfidantza handian edo lagunartean ari diren alegia.









Laburtzapenak (abrebiaturak) jakin nahirik interneten bila aritu naiz eta zerbait aurkitu dut (gainera taldeak daude; inizialak, siglak, ikurrak eta laburdurak):



Hiztegia.net-en bilatu LABURZKI - Laburtzapenen datu basea eta mordoa daude. Gehiegi ere bai, txorakeria asko (Kongoko ez dakit zein agentzia...), baina letra bakoitzerako bila daitezke behintzat.



http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/es/contenidos/informacion/articulos_izo/eu_3815/2blabur.html



Hemen laburtzapenen erabilerarako azalpenak datoz nahiko ondo azalduta, baina testua 1993koa da eta beraz ezin jakin gaur egun bere horretan Euskaltzaindiak onartua egongo ote den.



http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/es/contenidos/informacion/admin_hizkera/eu_3810/argiro6_e.html



Hau 2004koa da eta beraz seguruagoa. Laburtzapenen erabilerarako azalpenez gain, gramatika arazoak agertzen dira(letra larrien erabilpena, laburtzapenak eta Euskaltzaindiaren beste arau eta gomendio asko).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

Kontextu batek bideoa ikustera behartzen gaituen kasu bat jarri dut tutorialean, kasu nahiko habituala izan daitekeelako. Brother, sister, hermano, hermana, euskeraz bikote hau 4 hitz ditu itzulpen bezala, generoen arabera.