[Age of Empires] Aldeano itzultzen, baserritar edo nekazari?

Sortzailea FHarlock, 2006ko Urriaren 20a, 12:49:43

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Ea zein duzuen gustokoen eta zergatik uste duzuen oberen den.



Dudatan nago.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Shadowblade

herritar izango litzateke aproposena nire ustez



nekazari edo baserritar agricultor bezalako hitzentzat izango litzateke
e gura dau Herrixak???

Stargate Euskaraz!!!!!

Aju

ostia, galdera ona. Literalki 'Herritar' litzake, baina gero 'civil'ei nola deitu??? Nekazari = agricultor. Baserritar izan beharko du, aunke baserritar ere ez dut uste zehazki ondo legokeenik...

jonnydbz

Aldea berez ez du herri esan nahi (nire ustetan), baserri talde bat baizik, esan daiteke baserri auzo handitxo bat bezalakoa izan ditekeela. Ala ere uste dut herritar hobeto legokeela.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

3000 Hiztegian begiratu dut eta...



aldeano = baserritar, nekazari, laborari



Baserritar, lar euskalduna da. Denori etortzen daku gogora txapela bat euki behar deuela.



Laborari ez zait gustatzen.



Baina Shadowbladek idatzi duena gustatu zait nekazari baino gehiago. "Herritar" edo herritarra. Nik botua aldatu eta honen alde emango dut   :wink:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Baserritar, lar euskalduna da. Denori etortzen daku gogora txapela bat euki behar deuela



Nire dbhko gaztelerako andere?oaren arabera, 'baserritar' esanda euskal herriko baserritarrengatik esklusiboki esaten dela esan zigun, kanpokoak ez direla kontuan hartzen. AEKn nahiko sartuta zegoen, asike arrazoi izatea nahiko probablea da.

Barbadil

El Huyar Euskara-Gaztelera / Castellano-Vasco-n begiratu eta gero egokiena hau iruditu zait. Ea zer iruditzen zaizuen:



Aldeano = Herritar

Civil = Zibila edo hiritar





Jarri dituzuen besteak honela itzultzen ditu:

Nekazari = Agricultor, campesino, labrador

Baserritar = Habitante de un caserio, campesino
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

darko

Nire ustez ere egokiena hori da, aldeano --> herritar eta civil --> hiritar. Baserritar edo nekazari-k ez dute erabat zentzu berdina.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik