Aupa guztioi.
Badakit azken urteotan ez naizela asko pasatu hemetik ta lan eskasa egin dudala komunitate honengatik, baina pasadan egunean lanetik kanporatu ta nituen telesail guztien dvdak begiratzen hasi nintzen. Ikusi dut dvd batzuek apurtzen hari direla gutxika gutxika ta horregatik DVDFABen bitartez mp4 formatura ripeatzen nabil poliki poliki material guztia (naiz ta komunitatean daukagun material piloa eduki, prioritatea igota ez dagoena da, noski).
BLUE DRAGON telesailatik hasi naiz zeren disko horiek, ez dakit zergatik, ia guztiak puskatzen hasi dira ta osoa nuen telesail honetan atal batzuk ezinezko dira berreskuratzeko. Gaur lehen denboraldia ripeatzen amaituko dut, eta segidan bigarrenari ekingo diot, baina ez dakit non edo noiz igotzen hasi, egia esan.
Gero badaukat ideia Kiteretsurekin eta Txef Txiki-rekin segitzea, gero KONG, Muka muka, Doraemon (2005), Montana eta Barkleytarrekin amaitzea lehenengo tanda gixa. Ripeoak gordin doaz, hau da, inolako mozketa gabe, grabatu nuen bezala, norbaitek txukundu nahiko balitu atalok, arazorik ez legoke ;)
Inork igoerekin lagundu ahalko banindu, eskertuko nioke!