Eusko Jaurlaritza eta Canal+-en akordioarekin filmak euskarazko subtituluekin

Sortzailea jonnydbz, 2014ko Azaroaren 19a, 08:12:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Hau da titularra

Eusko Jaurlaritzak Canal+ - ekin sinatutako akordioari esker, urtero 100 filmi euskarazko azpitituluak

Esteka: http://sustatu.eus/1416319962
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

RAIMIKEL

Izatez ez da albiste txarra.... baia bikoizketa albo batera dagoen bezala utzita, ba ez da aurrerapausu on bat... Ganera ETBn izango bazen ba bueno, baia ordaintzeko kate batean pppfff

Taichisan

Ez dakit zergaitik Eusko Jaurlaritzak euskarazko azpitituluekaz emititu behar dituen CANAL+en (gogora dezagun pribatua izatez ere Estatu mailako katea dela), ETBko estruktura berregin beharrean. Egia esan, diru guzti hori bikoizketan eta ETB1en sartuta honura handiago egingo litzaikoe Euskal Herriari.

Ez da albiste txarra baina eskaxa eta oso tontua benetan, gero Urkulluk "Autodeterminiazioarekin" hasten da eta gero hau ikusten dugu ta..... ez dakit zertan pentsatzen duten Eusko Jaurlaritzakoek, benetan.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Ahoa bete hortz nago oraindik ere. Zeinekin eta Canal Plusekin hitzarmena egin? Ordainpeko kate batekin, alegia? Hortaz, subtituludun filmak ikusteko ordaindu egin behar????diru publikoarekin finantziatu kanpaina gero gure poltsikotik (berriro) ordaindu behar izateko? Ez dut ezer ulertzen, hau kafkianoa da guztiz. Eta, orduan, zertarako dugu telebista publikoa? Egiazko herrialde baten antza izateko, nahiz eta haren edukia hutsaren hurrengoa izan? Los Txumberos eta kamara ezkutua ikusteko? Egunean baino egunean gauza batez seguruago nago: batzuentzat euskara itxurakeria baino ez da! :evil:

jonnydbz

Ba nik beste iritzi bat daukat. Egia da hasiera batean ez duela zentzurik hau egitea ETB hor izanda. Hala ere zer ematen dute ETBn, nik ez dakit, baina diozuenaren arabera gauza nahiko kaskarrak. Modu honetan estreinaldiak euskaraz azpidatziko dira, norbaitek ikusi ahalko ditu Canal+ bitartez eta noizbait aukerarik egon daiteke horiek ETBn ikusteko soilik azpidatzita bada ere. Bestetik horrelako medio pribatu batek euskararengatik apustu egitea berri ona dela deritzot. Kontuan izan 178082,26 euro jarriko dituela, hau da, Eusko Jaurlaritzari merkeago aterako zaio.

Ikusten diodan koska bakarra hau da: azpidatzen den guztia gero ETBn ikusteko aukera egongo da? Ez dut uste, Game of Thrones ETBn??? Bai zera... Beraz, horietatik portzentai handi bat ez da ETBn ikusiko, eta orduan bai, dirua xautzea dela uste dut. Agian DVDtan azpidatzi hauek sartzeko aukera egon liteke, bada zerbait.

Ikusiko dugu zer egiten den gero.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

Hasieran pentsatu dut zergatik ez egin ETB2rekin, baina ez du zentsurik emisioa españolez bada: nork irakurriko ditu azpitituluak filmea españolez bada?. Ez da soluzio txarra ohitzeko jendea azpitituluetara. Ez nekien Canal+ek filmeak jatorrizko bertsioan emititzen duen kate bat zeukanik.
Aitzaki potentea: ordaindu egin behar dugu.
Bestetik, ideia bat: zergatik ez dute erabili hori egiteko ETB4 (edo Sat)? Azken finean ez dakite zer egin kate horrekin (besteekin ere, ez dira askorik aklaratzen). 
Eta beste bat: non geratzen da Euskaltel???? Zergatik egin dute C+en alde?.
Bukatzeko: TURBO pelikulatxoa inglesez eta azpitituluekin interesgarria da,  nire semealaba txikiek gustora ikusiko dute. Berez, ideia ona da. Baina C+ era joan beharra horretarako harrigarria deritzot.

Artadi

El objetivo del Gobierno vasco y del canal de pago es llegar "a todas aquellas personas que hablen euskera en España". El número total de hogares abonados a Canal+ en Euskadi (a 30 de junio) era de 54.571 y en Navarra de 20.029. El canal estima una audiencia estimada solo en Euskadi de más de 160.000 personas a través de Canal +, datos a los que se sumarían los operadores que también los distribuyen, entre ellos Euskaltel.

Irakurri berri dut hau interneten.  Ez neukan batere gogorik Canal+ kontratatzeko baina Euskaltel izanda... Etxean Euskaltelekin gabiltza eta dekodegailua kontratatzea baino ez da. Dena den, ez dot ulertzen oso ondo: ez nekien Canal+ ikus zitekenik Euskaltelen telebistaren bitartez. Edo zinema kate bereziren bat da zorioneko azpitituluekin emititzen duena??? Ba al du inork Euskaltel telebista??

Jarraitu dut begiratzen interneten eta hau aurkitu dut:
Desde el 1 de agosto los clientes de la cableoperadora vasca contarán en el dial de la misma con Canal+ 1, el canal de mayor difusión de la televisión de pago española, que ahora pasará a estar disponible en Euskaltel. La cuota mensual del canal será de 16,90 euros al mes, si bien durante durante los próximos meses se podrá contratar por 12,90 euros al mes gracias a la promoción lanzada por Euskaltel. Canal+1 estará disponible en el paquete de programación TV Digital 80/100.

Jarraitu ta jarraitu baieztatu dut CANAL+1 zinema kate bat dela eta Euskaltelen telebistan dagoela. Interesgarria, benentan

Oharra: puntazoa Nafarroa hor sartuta egotea.