Author Topic: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?  (Read 1353 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.314
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« on: 2017ko Decemberren 23a, 17:48:22 »
Kaixo Denoi.

Hari hau zabaltzen dut, denen artean 2018tik aurrera webgunean zerbait hobeto antolatzeko hartu beharko genituzkeen erabakiak hartzeko.

12 Urte pasa dira Ajubita, Taichisan eta hirurok foroan erregistratu ginenetik. Dagoeneko 9 administratzaile gara eta bakoitzak ahal duenaren arabera lan egiten jarraitzen du.

Material asko, TB asko.

Dagoeneko material asko daukagu, eta 2018rako ikusten dudan gauza garrantzisuenetariko bat, daukagun material guztia online izatea izango litzateke. Horretarako bolondresak beharko ditugu, bai betiko doako zerbitzarietan igo eta mantentzeko, bai materiala bide berrietatik banatzeko (telegram, torrent, etabar.). . Izan ere, 1000 filme inguru ditugu euskaratuta, baina 700 inguru daude online. Ez nuke nahi 300 hoiek galtzerik nahi. Manga, komiki eta material guztiarekin ere berdin. Eginda daukaguna ez genuke galdu behar.

Nola sortu material gehiago? (Hor dugu beti Etb, eta bere nahieran, baina hortaz aparte badaude beste bide batzuk.)

Nola jarrai dezakegu material gehiago sortzen? Azpitituluak.com webguneak lan izugarria egin du, euskal azpidatziak itzultzen. Gainera, Movistarrek eta Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenaren ondorioz filme eta telesail mordoaren azpidatziak askatu dituzte. Honela, azpitituluak.com guneak ia 1000 filmeren azpidatziak ditu.

Bide hori hartu dugu aurten bai Burrundaiek eta bai nik. Zerbait handiagoaren lehen urrats bat bezala ikusten dut nik; Jatorrizko bertsioaren filmari euskal azpidatziak erantsi, eta une bat iritsiko da, non Euskarazko Ahotsa, Jatorrizko bertsioa eta Euskal azpidatzien muntaiak egin ahal izango ditugun (Total Recall, Izarretako guda V?, Aitajauna, badaude batzuk eta gero eta gehiago izango dira). Honek euskaldunberrientzako materiala sortuko luke. Euskaraz eta euskarazko azpidatziak dituen materiala alegia. 2018an baliteke ezetz, baina hurrengo urteetarako aukera bat izan liteke, bide honi jarraituz.

Animea Euskaratzeko Bolondresik?

Euskomanga.com lan itzela egiten dabil Dragoi Bola Super euskaratzen. Nik One Piecen 20 bat atal itzuli nituen eta sekulako lan pila da. 10 atal falta zaizkit "Marine Ford" osoa euskaratzen amaitzeko. Ondo legoke lagunduko lukeen norbait. Aurreko batean, kalkuluak egin nituen eta One Piece osorik euskaratzeko 20 bat Laguntzaile eta 6 bat urte beharko liratekeela kalkulatu nuen.
Webgune bat?

Daukagunaren katalogo bat egitea ere garrantzitsua dela uste dut, eta Zumarrak bere egunean egin zuenaren antzeko zerbait, baina guztiz automatizaturik. Agian webgune bat egitea izango litzateke onena. Azken finean, jende gehiena forora sartu bai, baina ez baitu parterik hartzen.
Filmeen datu base bat egin liteke, automatikoki gure katalogoak erakusteko (azpitituluak.com) webgunean egiten duen antzera. Honetarako laguntzaileak beharko genituzke. Film bakoitzaren informazio guzti hori bildu eta datu base bat sortzeko, filmearen argazki eta guzti. Baliteke filmeen kartelen euskarazko bertsioak ere egitea, bolondresik balego.
Wordpress edo antzekoak erabil daitezke edo adibidez www.sharerip.com, webguneak egiten duen antzerako zerbait katalogo hori egiteko.

Iradokizunen atalean sartuko dut. Ea zer iruditzen zaizuen diodana, eta zuek zer gehiago ikusten duzuen! Ongietorriak dira iritzi guztiak.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline Taichisan

  • Piraten Erregea
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.741
  • Gender: Male
  • Gora gu ta gutarrak!!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #1 on: 2017ko Decemberren 24a, 01:35:15 »
12 urte jada, alajaina! Ta a ze nolako lana egin dugu urte guzti hauetan!
Badakizue nik ondino badakodala ripeatzeko material dexente (telesail pilo tindategian ondino), baina denbora atera behar det gutxika gutxika ripeatzen segitzeko.
Ondino badauzkat pilo bat VHS (Ajubitak bezala), Raul Finkerrek emandakoak (jada 3 urte pasa dira dagoeneko!U___U) non sekulako materiala dago baita, ta nire usteetan 1960ko BATMAN ia ia osoa edukiko dugula zihur nago. Eta askoz ere material gehiago aterako da Raulekin geratzen garenean VHSen bigarren tanda pasatzen digun egunean. Horri gutxi balitz, Artadik egiten duen lan izugarriarekin zihur nago ondino pilo bat filme geratzen direla igotzeko, egia esan, ta zihur nago ez nagoela oso erratute, oraintxe bertan EITBk maneiatzen duten baino katalogo abaniku askoz gehiago dugu.
Hau esanda, aspaldi esan nuen zerrendak egin behar direla dugun material guztia kudeatu ahal izateko. Material izugarria daukagu ta lehendik ere gertatu zaigu serbidore bat zapuztu ta ezin izan dugula dena berreskuratu, ta hori ezin da berriz gerta. Nire partetik nik dudan material guztiaren zerrenda eratu dezaket, ta gero hemen dagoenarekin ta zuek daukazuenarekin komparatu ta jakin zer dauko bakoitzak.
Ez legoke serbidore zihur batean materiala sartzea nahiz ta ordaindu izan beharra? Mail.ru adibidez?
Nik bestetik tamalez ezin dut gehiagotan lagundu. Gustatuko litzaidake 7 urte atzera bezain trebe lan egin ahal izatea Euskal Encodingsen baina ezinezko zait.
Ia zer esaten duzuen besteok.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Offline Ajubita

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.815
  • Gender: Male
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #2 on: 2017ko Decemberren 24a, 10:37:14 »

Ez, ez dugu osorik izango. Kapitulo dexente bai, hori bai!! Nik 29 dauzkat, eta eginda daude duela 3 urtetik :aspertu:

Igoko al ditut?

Beste alde batetik, hari honetan datorrena Arsenicumek duela astebete komentatu zidan, eta berari esandako berdina esango diot: badakit beste foro batzuek nola funtzionatzen duten, baina haien funtzionamenduak ez dauka zertan hemen funtzionatu. Beste foro batzuetan erabiltzaile gehiago daude, erabiltzaile trafiko handiagoa dago eta igotzaile gehiago daude. Baliteke hemen baino 5 aldiz erabiltzaile gehiago egotea jaisten, baina 10 aldiz jende gehiago ere egongo da gauzak igotzeko prest. Garen jenderako ezin ditugu torrentak erabili, adibidez, horretarako jendea egon behar baita 24h material hori eskaintzen. Nik igotako gauzak Megan daude eta pozik nago momentuz; noizean behin mail bat jasotzen dut kontuetakoren batean logeatzeko eskatuz, inork ez duelako kontu horretako ezer jaitsi eta logeatzen ez banaiz kontua ezabatuko dutelako... Logeatzen naiz eta kitto, kontua ez da ezabatuko. Baina zer da esan nahi dudana honekin? "Abisua jaso dut inork ez duelako kontu horretako ezer jaitsi X denboran"... Apenas jaisten bada, ez du merezi burua jaterik. Ez naiz ibiliko erabiltzaileari mila erraztasun nola eman pentsatzen, gero ezer jaisten ez bada... Eta nik uste dut hori dela foro honen gakoetako bat hainbeste urtez irauteko... Urteotan orri desberdinak ikusi ditugu indar handiarekin hasi zirenak eta gero jendearen erantzun baxua dela eta ilusioa galtzen joan direnak pixkanaka, azkenean desagertuz... Hemengo planteamendua gehiago da "hau eskaintzen dut eta jaitsi dezatela 5ek edo 1000k", eta funtzionamendu horri esker ez dut sekula ilusio-maila jaisten ikusi.

Datubasearen ideia ona da. Googleen tresnak erabiliz Excel bat konpartitu genezake gure artean eta pixkanaka osatzen joan. Zutabe batean nork daukan igota ere jar genezake. Lanik gogorrena zalantzarik gabe pelikuletaz arduratzen ibili zaretenona da.
« Last Edit: 2017ko Decemberren 24a, 10:39:43 by Ajubita »

Offline Arsenicum

  • Badator...
  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.314
  • Gender: Male
  • ...Negua!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #3 on: 2017ko Decemberren 24a, 11:03:37 »
12 urte jada, alajaina! Ta a ze nolako lana egin dugu urte guzti hauetan!
Badakizue nik ondino badakodala ripeatzeko material dexente (telesail pilo tindategian ondino), baina denbora atera behar det gutxika gutxika ripeatzen segitzeko.
Ondino badauzkat pilo bat VHS (Ajubitak bezala), Raul Finkerrek emandakoak (jada 3 urte pasa dira dagoeneko!U___U) non sekulako materiala dago baita, ta nire usteetan 1960ko BATMAN ia ia osoa edukiko dugula zihur nago. Eta askoz ere material gehiago aterako da Raulekin geratzen garenean VHSen bigarren tanda pasatzen digun egunean. Horri gutxi balitz, Artadik egiten duen lan izugarriarekin zihur nago ondino pilo bat filme geratzen direla igotzeko, egia esan, ta zihur nago ez nagoela oso erratute, oraintxe bertan EITBk maneiatzen duten baino katalogo abaniku askoz gehiago dugu.
Hau esanda, aspaldi esan nuen zerrendak egin behar direla dugun material guztia kudeatu ahal izateko. Material izugarria daukagu ta lehendik ere gertatu zaigu serbidore bat zapuztu ta ezin izan dugula dena berreskuratu, ta hori ezin da berriz gerta. Nire partetik nik dudan material guztiaren zerrenda eratu dezaket, ta gero hemen dagoenarekin ta zuek daukazuenarekin komparatu ta jakin zer dauko bakoitzak.
Ez legoke serbidore zihur batean materiala sartzea nahiz ta ordaindu izan beharra? Mail.ru adibidez?
Nik bestetik tamalez ezin dut gehiagotan lagundu. Gustatuko litzaidake 7 urte atzera bezain trebe lan egin ahal izatea Euskal Encodingsen baina ezinezko zait.
Ia zer esaten duzuen besteok.

Proiektuen azpiforoan egin gabe ditugun proiektuak jar daitezke, eta agian norbaitek lagun dezake egiten.

Nik badut Apirilan egindako Filmeen zerrenda bat: Film Zerrenda

Serbidoreari buruz, nik uste dut Telegram dela aukerarik onena. Dagoeneko Quan erabiltzaileak hortaz hitzegin zigun: Telegram Iradokizuna. 1,5 GB-ko fitxategiak igo daitezke. Erdarazko filmeentzako badabil jendea egiten, eta benetan eraginkorra da. Torrent erabiltzearena Game Erauntsia wegunekoek aipatu zidaten, baina ezinezkoa da guk daukagun material mordoarekin.
12 urte jada, alajaina! Ta a ze nolako lana egin dugu urte guzti hauetan!
Badakizue nik ondino badakodala ripeatzeko material dexente (telesail pilo tindategian ondino), baina denbora atera behar det gutxika gutxika ripeatzen segitzeko.
Ondino badauzkat pilo bat VHS (Ajubitak bezala), Raul Finkerrek emandakoak (jada 3 urte pasa dira dagoeneko!U___U) non sekulako materiala dago baita, ta nire usteetan 1960ko BATMAN ia ia osoa edukiko dugula zihur nago. Eta askoz ere material gehiago aterako da Raulekin geratzen garenean VHSen bigarren tanda pasatzen digun egunean. Horri gutxi balitz, Artadik egiten duen lan izugarriarekin zihur nago ondino pilo bat filme geratzen direla igotzeko, egia esan, ta zihur nago ez nagoela oso erratute, oraintxe bertan EITBk maneiatzen duten baino katalogo abaniku askoz gehiago dugu.
Hau esanda, aspaldi esan nuen zerrendak egin behar direla dugun material guztia kudeatu ahal izateko. Material izugarria daukagu ta lehendik ere gertatu zaigu serbidore bat zapuztu ta ezin izan dugula dena berreskuratu, ta hori ezin da berriz gerta. Nire partetik nik dudan material guztiaren zerrenda eratu dezaket, ta gero hemen dagoenarekin ta zuek daukazuenarekin komparatu ta jakin zer dauko bakoitzak.
Ez legoke serbidore zihur batean materiala sartzea nahiz ta ordaindu izan beharra? Mail.ru adibidez?
Nik bestetik tamalez ezin dut gehiagotan lagundu. Gustatuko litzaidake 7 urte atzera bezain trebe lan egin ahal izatea Euskal Encodingsen baina ezinezko zait.
Ia zer esaten duzuen besteok.
Ez, ez dugu osorik izango. Kapitulo dexente bai, hori bai!! Nik 29 dauzkat, eta eginda daude duela 3 urtetik :aspertu:

Igoko al ditut?

Beste alde batetik, hari honetan datorrena Arsenicumek duela astebete komentatu zidan, eta berari esandako berdina esango diot: badakit beste foro batzuek nola funtzionatzen duten, baina haien funtzionamenduak ez dauka zertan hemen funtzionatu. Beste foro batzuetan erabiltzaile gehiago daude, erabiltzaile trafiko handiagoa dago eta igotzaile gehiago daude. Baliteke hemen baino 5 aldiz erabiltzaile gehiago egotea jaisten, baina 10 aldiz jende gehiago ere egongo da gauzak igotzeko prest. Garen jenderako ezin ditugu torrentak erabili, adibidez, horretarako jendea egon behar baita 24h material hori eskaintzen. Nik igotako gauzak Megan daude eta pozik nago momentuz; noizean behin mail bat jasotzen dut kontuetakoren batean logeatzeko eskatuz, inork ez duelako kontu horretako ezer jaitsi eta logeatzen ez banaiz kontua ezabatuko dutelako... Logeatzen naiz eta kitto, kontua ez da ezabatuko. Baina zer da esan nahi dudana honekin? "Abisua jaso dut inork ez duelako kontu horretako ezer jaitsi X denboran"... Apenas jaisten bada, ez du merezi burua jaterik. Ez naiz ibiliko erabiltzaileari mila erraztasun nola eman pentsatzen, gero ezer jaisten ez bada... Eta nik uste dut hori dela foro honen gakoetako bat hainbeste urtez irauteko... Urteotan orri desberdinak ikusi ditugu indar handiarekin hasi zirenak eta gero jendearen erantzun baxua dela eta ilusioa galtzen joan direnak pixkanaka, azkenean desagertuz... Hemengo planteamendua gehiago da "hau eskaintzen dut eta jaitsi dezatela 5ek edo 1000k", eta funtzionamendu horri esker ez dut sekula ilusio-maila jaisten ikusi.

Datubasearen ideia ona da. Googleen tresnak erabiliz Excel bat konpartitu genezake gure artean eta pixkanaka osatzen joan. Zutabe batean nork daukan igota ere jar genezake. Lanik gogorrena zalantzarik gabe pelikuletaz arduratzen ibili zaretenona da.

Igo mesedez Batmanena, bai!!

Burrundaie, Artadi, Godelet eta Taichisanek egin dute lanik handiena arlo horretan. Nik dudan beldurra, material hori galtzearena da. Pertsona bakar batek badu, eta ez badugu igotzen, egunen batean galdu egingo da. Ez dut nahi hori pasa dadin.

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.772
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #4 on: 2017ko Decemberren 25a, 21:13:46 »
Azken hile edo urtetan ez nabil oso online foroan, orain RSS bitartez bakarrik jarritzen dut eta interesa dudan hari bat ikusten dudanean orduan sartzen naiz. Azkenean lehen material askoz gutxiago zegoen, baina nire gustokoagoa: Dragoi Bola, 80-90. hamarkadako beste anime eta marrazki bizidunak eta beste gauzaren bat. Oraingo katalogoa, esan duzuen bezala, askoz zabalagoa da baina ez doa nirekin. Baina niretzat insteresik ez duenak beste batentzat izango du, eta alderantziz. Orain gainera gero eta denbora gutxiago daukat, beste eginbehar eta zaletasun batzuri denbora emateko, orduan foreatzen ibiltzeko astirik ez.

Movistarrek eta Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenaren ondorioz filme eta telesail mordoaren azpidatziak askatu dituzte. ... Jatorrizko bertsioaren filmari euskal azpidatziak erantsi, eta une bat iritsiko da, non Euskarazko Ahotsa, Jatorrizko bertsioa eta Euskal azpidatzien muntaiak egin ahal izango ditugun (Total Recall, Izarretako guda V?, Aitajauna, badaude batzuk eta gero eta gehiago izango dira). Honek euskaldunberrientzako materiala sortuko luke. Euskaraz eta euskarazko azpidatziak dituen materiala alegia.
Lehen esan bezala, hau ez da nire interesekoa, baina esan duzun moduan material hau oso baliagarria izango litzateke euskaldunberrientzat. Foroan bi edo hirutan galdetu dute horrelako materialarengatik.

Animea Euskaratzeko Bolondresik?
Duela urte batzuk burutik pasa zitzaidan GITS eta FMA 2 animeak itzultzea, baina FMA mangarekin gertatu zitzaidana ikusita eta denbora gutxiago izanda alde batera utzi nuen. Gaztetxoek denbora gehiago dute, baina zoritzarrez hauek orain Dragon Ball ikusten dute eta ez Dragoi Bola...

nire usteetan 1960ko BATMAN ia ia osoa edukiko dugula zihur nago.
Ez, ez dugu osorik izango. Kapitulo dexente bai, hori bai!! Nik 29 dauzkat, eta eginda daude duela 3 urtetik :aspertu:

Igoko al ditut?

BAI.

Urteotan orri desberdinak ikusi ditugu indar handiarekin hasi zirenak eta gero jendearen erantzun baxua dela eta ilusioa galtzen joan direnak pixkanaka, azkenean desagertuz... Hemengo planteamendua gehiago da "hau eskaintzen dut eta jaitsi dezatela 5ek edo 1000k", eta funtzionamendu horri esker ez dut sekula ilusio-maila jaisten ikusi.
Arrazoi osoa jarritako adibidearekin. Beste web-gune batzuetako igotzaileak besteon eskerrak eta hitz onak espero dituzte, autoestima igotzeko edo nolabaiteko motibazioa izateko. Euskal-Encodingeseko igotzaileak beste rollo bat duzue, norbaitentzat baliagarria baldin bada, poztu egiten zarete. Batez ere euskararen alde egiteagatik bakarrik aurrera egiten duzue, eta hori oso txalogarria da.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline Egoni

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 426
  • Gender: Male
  • Bai, egia da hori!
    • Animea euskaraz!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #5 on: 2017ko Decemberren 25a, 21:34:43 »
Nire aldetik aurrerantzean ere EuskoMangan animea euskaratzen jarraitzeko asmoa daukat ahal dudan erritmoan.

Azkenaldian indarra hartzen hasi garela iruditzen zait. Nik itzultzen dudan Dragoi Bolaz gain, eta Arsenicumek itzuli dituen One Pieceren Marineford ataletaz gain, Markel izeneko erabiltzaile batek Gurren Lagann oso-osorik euskaratu berri du (27 atal + filmak) eta Jojo ere euskaratzen dabil.

Baina bai, bolondres gehiago beharko lirateke material gehiago euskaratu eta animearen munduan euskara zabaltzeko.  :agurtu:

Offline Quan

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 6
  • Gender: Male
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #6 on: 2017ko Decemberren 27a, 00:16:37 »
Neuk ere behar dut Batman!

Eta edukiak banatzearen inguruan, ba, Telegrameko esperientziaz konta dezaket, lagun dezaket edo dena delakoa.

Banatzeko sistema oso erraza da, hemengo bat edo batek ikusita dauka: zerbitzaileak eurenak dira, klik bakar batean jaisten dira eta klik bakar batean pasatu ahal zaizkie norberaren kontaktuei. Baina kontra nabarmena ere  badu, Telegram eduki behar!

Torrent-en gorabehera interesgarria egin ahal bazait be, luzera pega handiagoa ikusten diut: taldetxu bat behar du atzean ondo ibili dadin, artxiboak online euren ordenagailuetan mantenduko dituena.

Besterik, ba... Eguberri on!

Offline Josu Etx

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 77
  • Spoiler!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #7 on: 2018ko Octoberren 19a, 12:13:39 »
Euskal Encodings ez dago oso modernizatua, egia da; baina uste dut foro formatua ez dagoela gaizki. Alde batetik edozeinek materiala (edo ideiak, komentarioak...) igotzea baimentzen duzulako eta bestetik erabil erraza delako. Beraz nire ustez egin beharrekoa hurrengoa itzateke:

- Lehenengo, hau erabiltzen den galdetu nahiko nuke. Benetan merezi du horrelako sailkapen bat izatea? Baietz izatekotan uste dut moderniztatu beharko litzatekela (eta eguneratu) oso zaharkiturik baitago (pertsonalki nahiko kutrea dela uste dut). Ezetz izatekotan kenduko nuke.

- Bigarrenik, uste dut foroak duen sailkapena ez dela oso zentzuduna.
Adibidez, berdin da haurrentzakoak diren, animaziokoak diren edota dokumentalak diren. Ez dut ongi ulertzen zergatik animazioko filmak eta film dokumentalak ez dauden "Filmak" atalaren barruan. Nire ustez hurrengo sailkapena da zentzudunena:
    +Euskal Encodings
        ·Hizketa Txokoa
           *Orokorra, Berriak, Bikoizketak, Euskararen Eskubideen Urraketa, Lekuz Kanpo
        ·Proposamenak/Proiektuak
           *Proposamenak, Proiektuak
        ·Zalantzak/Tutorialak
           *Zalantzak, Tutorialak
        ·Artxibategia

    +Filmak
        ·Euskarazko Filmak (berdin da animazioa edo dokumentalak izatea, filmak diren bitartean)
        ·Euskarara Azpititulatutako Filmak
     
     +Telesailak
        ·Euskarazko Telesailak
        ·Euskarara Azpititulatutako Telesailak

     +Programak
        ·Dokumentalak (ez filmak)
        ·Kirolak
       
      +Besteak
        ·Manga Komikiak
        ·Besteak

-Azkenik, itxura hobotzearren foroaren gaia edo "theme"-a aldatzea litzateke.
Adibideak:
https://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=2922
https://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=2923
https://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=2921

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.772
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #8 on: 2018ko Octoberren 19a, 17:19:19 »
Egia esan nik zentzu gehiago hartzen diot animazioa eta ez animazioa bereiztea. Dragoi Bolaren bila banoa animazioan bilatzen dut, seriea eta filmak (dena). Orain dauden kategoriak ondo irubitzen zaizkit.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline Josu Etx

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 77
  • Spoiler!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #9 on: 2018ko Octoberren 20a, 12:09:31 »
Ezer baino lehen, nire iritzi dela ulertzen dudala esan nahi dut. Ez dut ezer inposatu nahi ezta zerbait deserosoa suertatu daitekeen zerbait egin nahi. honekin egiten saiatzen ari naizen bakarra EE intuitiboagoa bihurtzea da. Beraz kontran zaudeten edozer egotekotan, aipatu.

Nire iritziz, aurkibidea izatearen abantaila nagusia honakoa egin dezakezula da:

Spoiler: irudia • show

Pertsonalki gorroto dut, animazio serie bat amazon primen hasi nahi izatea eta bat aukeratzerakoan pelikula bat dela konturatzean. Batzutan serie bat ikusi nahi dut eta beste batzutan filmak, beraz nire lehenengo "iragazkia" hauetako batean sartzea da. Horregatik egin dut sailkapen hori biak lehenengo momentuan banatzen (berez "min" gehien ematen didana film dokumentalak filmen ataletik "baztertzea" da).

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.772
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #10 on: 2018ko Octoberren 20a, 14:33:37 »
Bai lasai XD

Hemen iritzia ematen ari naiz bakarrik, orain dagoen moduan eroso sentitzen naiz eta horregatik komentatzen dut. Gainera, sailkapena bananduta dago Animazio Telesaiak, Animazioa Filmak, Telesaiak eta Filmak foroetan, beraz, Amazonen gertatzen zaizuna hemen gertatzea zaila da iragazkia oso argia baita.

Bide batez, esan beharra daukat animazioa ez dela genero bat, prozedura edo teknika bat baizik. Horregatik nik ez nuke Generoaren zutabean jarriko.

Dena den proposamenak beti datoz ondo, eta gehiengo baten iritzia berdina bada aurrera egiten da. Benetan eskertzekoa da zu bezala gauzak egiteko jende berria egotea, beteranook jada beste gauza batzutara gaude eta  :barre:
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline Josu Etx

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 77
  • Spoiler!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #11 on: 2018ko Octoberren 20a, 18:20:33 »
Bai lasai XD

Hemen iritzia ematen ari naiz bakarrik, orain dagoen moduan eroso sentitzen naiz eta horregatik komentatzen dut. Gainera, sailkapena bananduta dago Animazio Telesaiak, Animazioa Filmak, Telesaiak eta Filmak foroetan, beraz, Amazonen gertatzen zaizuna hemen gertatzea zaila da iragazkia oso argia baita.

Bide batez, esan beharra daukat animazioa ez dela genero bat, prozedura edo teknika bat baizik. Horregatik nik ez nuke Generoaren zutabean jarriko.

Dena den proposamenak beti datoz ondo, eta gehiengo baten iritzia berdina bada aurrera egiten da. Benetan eskertzekoa da zu bezala gauzak egiteko jende berria egotea, beteranook jada beste gauza batzutara gaude eta  :barre:

Generoa ez dela dakidan arren, beti generoen barruan sartzen da, jendea hasieratik jakinaraztearren animazioa dela.
Azken finean zuk esan bezala teknika bat dena ez luke zertan sail bat sortu behar. Nik pelikula baten bila nabilenean askotan ez zait inporta animaziozkoa edo irudi errealekoa den. Sail orokor batean sartuz gero, edozein pelikula aukera nezake. Bananduz gero, aurretik aukeratzera behartu behar dut neure burua.

Spoiler: animazioa eta generoa • show

PD: Pelikula bat erdi animazioa erdi irudi erreala bada non sartuko beharko nuke?

- Lehenengo, hau erabiltzen den galdetu nahiko nuke. Benetan merezi du horrelako sailkapen bat izatea? Baietz izatekotan uste dut moderniztatu beharko litzatekela (eta eguneratu) oso zaharkiturik baitago (pertsonalki nahiko kutrea dela uste dut). Ezetz izatekotan kenduko nuke.

Honi buruz badakizue?
« Last Edit: 2018ko Octoberren 20a, 18:25:10 by Josu Etx »

Offline burrundaie

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 2.983
  • HELDUIOK/N HORRI, ADISKIDE!
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #12 on: 2018ko Octoberren 20a, 20:00:33 »
Nire ustez sailkapena txukun dago dagoen bezala. Sailkapen guztiak subjektiboak diren heinean, konbinazio guztiak (edo gehienak) onargarriak direlakoan nago. Beharbada eta bilaketa errazte aldera betiere, norbaitek sailkapen era bat aldeztu lezake eta beste batek, lehengoarenak bezain zilegi liratekeen irizpideak erabiliz, beste sailkatze mota bat. Besteek egiten dutenari erreparatzea ere ez legoke gaizki, baldin eta hobetzeko balio badu. Alde horretatik, Josu egiten ari den ahalegina benetan eskertzekoa eta txalogarria da. Nik animazioarena bere horretan utziko nuke, behin ere arazorik ez baitit eman ezer bilatzeko orduan; beste kontu bat izango litzateke film dokumentalei dagokienez, hori ez baitut hain garbi. Beharbada, hauek filmetan txertatu beharko lirateke, garbi adieraziz zein film mota diren. Hau, noski, beste iritzi bat baino ez da, eta eztabaidan nola edo hala laguntzen badu, ongi etorria izan dadila.
« Last Edit: 2018ko Octoberren 20a, 20:02:20 by burrundaie »

Offline James

  • Erabiltzailea
  • *
  • Posts: 9
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #13 on: 2018ko Octoberren 20a, 22:52:16 »
Kaixo

Quote
- Lehenengo, hau erabiltzen den galdetu nahiko nuke. Benetan merezi du horrelako sailkapen bat izatea? Baietz izatekotan uste dut moderniztatu beharko litzatekela (eta eguneratu) oso zaharkiturik baitago (pertsonalki nahiko kutrea dela uste dut). Ezetz izatekotan kenduko nuke.

Modernizatu egiten baduzue, oso ondo izango litzateke !

Zerbait  http://www.voirfilm.ws/ edo euskomanga bezala egitea posible izango da ? Nire ustez, web orri txukun bat egiten baduzue jende gehiago etorriko da filmak ikustera edo laguntza ematera.

Milesker zuen lanagatik

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.772
Re: Euskal-Encodings: 2018tik aurrera zer?
« Reply #14 on: 2018ko Octoberren 21a, 01:57:06 »
Azken finean zuk esan bezala teknika bat dena ez luke zertan sail bat sortu behar.
Ez luke zertan, edo bai, webgune askok egiten dute. Batzuek ripeoaren irudiaren bereizmenagatik ere egiten dute, edo erabiltzen den codec-aren arabera. Azkenean, gune bakoitzak bere irizpideak jarraitzen ditu. Hemen jatorriz dragoi bola zegoen, gero ia dena animazioa zen eta azken urtetan irudi errealeko gauzak dira gehien igotzen direnak.

Nik pelikula baten bila nabilenean askotan ez zait inporta animaziozkoa edo irudi errealekoa den. Sail orokor batean sartuz gero, edozein pelikula aukera nezake. Bananduz gero, aurretik aukeratzera behartu behar dut neure burua.
Kontuan izan alderantziz ere gertatu deitekela. Nire kasuan animazioaren bila noa beti, ez zait inportatzen telesaia edo filma den. Baina ez da "nire" edo "zure" kontua, orokorrean denentzat ulergarria eta erraza den sailkapena izatea da garrantzitsua. Gero badaude salbuespenak ere, Dragoi Bolak adibidez animazio telesaien barruan bere azpiforoa dauka saga, OVA, atal berezi eta film guztiekin, euskarazko eta gaztelerazko materialarekin, baita japonieraz eta azpidatziekin. Banandu egin beharko genunke? Erosoena dena batera edukitzea da nahiz eta sailkapen arauak ez jarraitu.

PD: Pelikula bat erdi animazioa erdi irudi erreala bada non sartuko beharko nuke?
Aktore errealak baditu, irudi errealekoan zalantzarik gabe.

- Lehenengo, hau erabiltzen den galdetu nahiko nuke. Benetan merezi du horrelako sailkapen bat izatea? Baietz izatekotan uste dut moderniztatu beharko litzatekela (eta eguneratu) oso zaharkiturik baitago (pertsonalki nahiko kutrea dela uste dut). Ezetz izatekotan kenduko nuke.
Hori jatorrian Zumarraren web orri pertsonala zen, berak bere edukiak igotzen zituen eta bere gunea kudeatzen zuen. Denborarekin foroak eta bere guneak bat egin zuten, orduan, ez dakit zer esan. Ez dakit erabiltzen den edo ez.

Modernizatu egiten baduzue, oso ondo izango litzateke !

Zerbait  http://www.voirfilm.ws/ edo euskomanga bezala egitea posible izango da ? Nire ustez, web orri txukun bat egiten baduzue jende gehiago etorriko da filmak ikustera edo laguntza ematera.
Bere garaian wordpress bat erabiliz web-gunea egin zen, baina ezkenean kendu egin zen (edo ez dut sarbidea aurkitzen). Garai hartan eduki asko igotzen zen eta denarentzat post bat egitea zaila izango zela pentsatzen dut, gainera uste dut pertsona bakarrak eramaten zuela. Web gune baten edukia erabiltzaile jakin batzuek bakarrik sor dezakete (normalean) eta foro formatuan, aldiz, erregistratutako edozein erabiltzailek sor dezake. Orduan askok sortzen duten edukia nolabait web-gunera pasa beharko litzateke (horrek bere lana dauka). Hor garrantzitsuena kudeatzaile aktiboak aurkitzea da, eta web gunea erabiltzen dela ikustea, hau da, jendeak ez badu webgunea jarraitzen eta forora zuzenean sartzen bada, web gunea ia alferrik dago eta batzuek alferrikako lana egin dezakete. Web-gunea sortu eta kudeatzeko boluntarioak badaude, proba dezakete zerbait egiten ea arrakasta duten. Horri ez nion aterik itxiko.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.