Irakurrita nuen hari hau, baina ondo erantzuteko astia izan arte ez nuen erantzun nahi. Galdera eta proposamen guztiei erantzuten saiatuko naiz.
Aipamenaren egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Urriaren 19a, 12:13:39
- Lehenengo, hau erabiltzen den galdetu nahiko nuke. Benetan merezi du horrelako sailkapen bat izatea? Baietz izatekotan uste dut moderniztatu beharko litzatekela (eta eguneratu) oso zaharkiturik baitago (pertsonalki nahiko kutrea dela uste dut). Ezetz izatekotan kenduko nuke.
Hasiera batean Zumarrak bere webgunea zuen, eta katalogo hori sortzen zuen esku hutsez. Jende asko eta asko sartzen zen. Marrazkiak edo marrazki bizidunak googelen bilatuz, webgune hori agertzen zen lehena. Bere egunean estatistikak ikusi nituen eta jende asko sartzen zen, bai. Berak edita dezake, baina neuri esku pilotarako
http://www.euskal-encodings.com/pilota/ hau sortu zidan, eta uste dut ftp bidez sartzeko aukera banuela, Gurasoen etxeko ordenagailutik (begiratu beharko nuke).
Nire ustez, modernizatu egin beharko litzateke, baina
nik mantendu nahiko nuke. Josu, zuk egindako index hori itzel ondo dago, baina nik adibidez
kartel bidezko index bat gehiago eskertzen dut. Kartelek gehiago erakartzen naute ni.
Aipamenaren egilea: Josu Etx Noiz: 2018ko Urriaren 19a, 12:13:39
- Bigarrenik, uste dut foroak duen sailkapena ez dela oso zentzuduna.
Adibidez, berdin da haurrentzakoak diren, animaziokoak diren edota dokumentalak diren. Ez dut ongi ulertzen zergatik animazioko filmak eta film dokumentalak ez dauden "Filmak" atalaren barruan. Nire ustez hurrengo sailkapena da zentzudunena:
+Euskal Encodings
•Hizketa Txokoa
*Orokorra, Berriak, Bikoizketak, Euskararen Eskubideen Urraketa, Lekuz Kanpo
•Proposamenak/Proiektuak
*Proposamenak, Proiektuak
•Zalantzak/Tutorialak
*Zalantzak, Tutorialak
•Artxibategia
+Filmak
•Euskarazko Filmak (berdin da animazioa edo dokumentalak izatea, filmak diren bitartean)
•Euskarara Azpititulatutako Filmak
+Telesailak
•Euskarazko Telesailak
•Euskarara Azpititulatutako Telesailak
+Programak
•Dokumentalak (ez filmak)
•Kirolak
+Besteak
•Manga Komikiak
•Besteak
Betiko kontua da hau. Askotan saiatu izan gara hariak lekuz aldatzen. Nik baten baino gehiagotan egin dut, baina uste dut ez garela sekula gustura geratu. Ni ez behintzat. Sekulako kaka-nahastea daukagu berton. Proiektuen gunearekin ere eztakit zer egin, edo zerbaitetarako balio duen.
Nor-gara/zer egiten dugu/ Guri Buruz/Arauak/Nola Lagundu/Ekimenak/Pribatasun politika/Ohiko galderak/Harremanetan jarri/ Wikia… horrelakoak jarri beharko genituzkeela uste dut.
Nor gara/Zer egiten dugu/Guri buruz: euskal-encodinsen historiari buruzko zerbait, nortzuk garen, nola hasi ginen, eta zer egiten dugun.
Arauak: aurreko egunean proposatu genuen testu moldatu hori jartzeko, baina baita film berri bat igotzerakoan egin beharrekoak ere.
Filmen index hori eguneraturik eta txukun izan nahi badugu, beharrezkoa da igotzen duenak pausu batzuk jarraitzea.Garrantzitsua da baita ere jendeak jakin dezale, zer igo daitekeen eta zer ez.
Nola lagundu? : Wikiko tutorialekin osatutako azalpen moduko bat.
Wikia: tutorialak edo/eta zalantzak beste era batera antolatzeko.
Ekimenak: egiten dugu ekimenik?
Pribatasun politika: ez dugu jarrita webguneko cookiei buruzko laukitxo hori. Eta https-a jartzea ere ez legoke gaizki.
Ohiko galderak: nola jaitsi, nola lagundu…?
Sailkapenari buruz, batzuetan nik zalantzak izan ditut. Telebista saioekin. Non sartu?
Agian Saioak/Dokumentalak taula sor daiteke. Baina burrundaiek dioenez, badaude dokumental batzuk filmeen lekuan sar daitezkeenak ere bai.
Animazio filme batzuekin ere, filmeen barruan sartzeko zera ematen dit. Hollywood-ekoak badira, bertan sartzeko gogoak ematen dizkit. Ice age, batman lego, wall-e, planet 51… beste animazio film batzuk ordea, telebistarako eginak daude eta horiekin ez dut dudarik.
Eginda dugun materiala online izateko kontuak etabar zentralizatzea ere ez legoke batere gaizki. Era pribatuan edo egin daiteke, eta gauza bakoitza zein kontutan dagoen esatea ez legoke gaizki. Errazagoa izango litzateke dena berriro ere online jartzea eta mantentzea.
Webgunearena bere egunean Aokromesek jarri zigun, baina ez genuen askorik erabili. Uste dut SMF-ak berak bazuela horrelako aukera bat. Hau da, foroa instalatzen den bezala, beste pakete batekin, webgunea instalatzea. Froga liteke berriro ere.