Foro honetako kide batek laguntza eskatu dit abesti batzuen hitzak lortzeko. Uste dut errusiarra dela eta hainbat hizkuntza ikasten ari dela.
Bat Takeru Yamatoren hau:
Transkripzioa egiten hasi naiz baina une batean ez dakit zer dioen. 1:02 minutuan
&t=62
Iragana ahaztu, bizitza berriztu.
Bizimodu lasai eta baketsua nik batere gogoko ez dut.
Inguru zabalak eta zeru muga urrunak ezagutu nahi ditut.
Itsasoa ezagutzeko desioak barrua erretzen dit.
Banoa mundu berrira.
Ez naiz erronken beldur.
Egingo dut borrokan etsaien aurka neure lagunekin.
Mundua daukagu zain.
Etsitzeko asmorik ez.
Etorkizuna gainean dugu.
Nire ametsak
?????? zeinahi oztopo nik baitezaket gaindi.
Loturak hautsi eta lerroan jarri arreta egunsentiak goiza dakar eta.
Ez dut zentzuzko ezer lortzen, hartzen duzue zer esaten duen??Bestea Dragoi Bola Kairen ending hau da. Uste dut honek ez didala arazorik eman:
Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Amets egin, izan zoriontsu.
Zeruan ez dago mugarik,
munduan ez dago antzekorik.
Goazen hegan, eman eskuak.
Tira, Zatoz gora!
Hemendik ikusten dena hain da ederra.
Mundua babestekotan dugu borrokatu beharra.
Eraso! Jo gogor Kame Hame Ha!
Ezergatik ere ez etsi.
Geurea dugu gairaipena elkartzen bagara.
Bizitza bizi dezagun gogotsu.
Ezergatik ere ez etsi.
Maitasunaren indarrean sinetsi.
Zoriona erdietsi!
Bide batez, DBKren abestiak bikoiztu egin ziren edo fandubak dira?